Elosua

Pagolagaña

KoordenatuakX549820 Y4775967 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Oharrak

MTNEn eta GFAn ere Pagola Gaina, Tontorra. Neberagaña, segurtasunik barik botatako izena. Ikus lekukotasunaren transkribapena. Matias Atorrasagastiren elkarrizketan aipatzen da Pagolagaiña.

Katastroan ez dator ez Pagolagaña eta ez Neberagaña. Sareko datu-basean ere ez dator. Pagola-aurrea, Pagola-zabala, Pagola-celaya... datoz baina ez Pagolagaña. Bestalde, beste toponimo batzuk ageri dira inguru horretan: Itxumendi, Larragoiti... Bestalde, GFAko hedadurak Loidiren zati handi bat hartzen du. Ondorioz, akaso ez du mereziko Pagolagaña mapan sartzea?

Mendikat.en badator kokapen honetan bertan.

Bergaraetxeberri

KoordenatuakX552687 Y4775349 Mapan ikusi [D_48691]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
Bestelako jakingarriak

Auzmendi apaizaren lanean lau bizitza ageri dira. Eraikin bakarrean egongo ziren lau bizitza ala?

Bestalde, Artxiboko webgunean ikusten denaren arabera, Udalak berak bi baserria eraiki zituen XVII. mendean: Bergaraetxeberri eta Bergaraetxeberribekoa izango zirela ematen du. 

Ikusibarri (berba).
Kanpoko loturak· Antzinako 7, Auzmendi apaizaren Elosuko etxeetako genealogia
· Bergarakoartxiboa.net, Bergaraetxeberri

Elormendigañekoa

KoordenatuakX551798.9 Y4776533.5 Mapan ikusi [D_48683]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Elormendigañekoan bizi naiz, Elormendigañeko lagunak ditut, Gure ama Elormendigañekoa da, Elormendigañekotik etorri naiz, Elormendigañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Elormendigañekoako lagunak ditut, Gure aita *Elormendigañekokua da, *Elormendigañekoatik etorri naiz, *Elormendigañekoara noa

Egieder

KoordenatuakX550522 Y4775850 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan partzela mordo bat dago izen honekin lotua: "...en el término de Eguieder...". Ahoz Eider, Eidar eta Egieder jaso dira sarrien baina Egibar ere bai eta idatziz sarrien Eguieder baina baita Eguidar/Eguiedar eta baita, kasuren batean, Eguibar ere.

Urola

KoordenatuakX552869 Y4775787 Mapan ikusi [I_19024]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaIBAIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urola, Urolak, Urolari, Urolan, Urolako, Urolatik, Urolara

Maurketa

KoordenatuakX551985 Y4779388 Mapan ikusi [G_22334]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Maurketa, Maurketak, Maurketari, Maurketan, Maurketako, Maurketatik, Maurketara

Oharrak

Idatzizko erreferentziarik ez dugu baina mapetan hala agertzen da. Nondik ote dator??? MTNEn Maurketako tumulua dator baina ez tontorrik. GFAn ere Parajetzat dakar, tumuluaz gain.

Zelaiaundia

KoordenatuakX551340 Y4779033 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Zelaiaundia, Zelaiaundiak, Zelaiaundiari, Zelaiaundian, Zelaiaundiko, Zelaiaunditik, Zelaiaundira
Oharrak

Katastroan hainbat partzela ageri dira izen honekin. Tokiz aldatu egin dut partzela horien kokapena oinarri hartuta.

Etxeberrisalla

KoordenatuakX551888 Y4779451 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaLUR LANDUAK (tierras cultivadas, sembradio)

Agirreburu

KoordenatuakX551671 Y4777797 Mapan ikusi [G_22331]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ikus Sorusaitza eta Agirrebururi buruzko azalpena.

AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Etimologia

Agirre + buru: Agirre izeneko parajearen edo baserriaren gain partea.

IkusiAgirrebeña (toponimo), Sorusaitza eta Agirreburu (book page).

Elosumendi

KoordenatuakX551733 Y4778704 Mapan ikusi [G_24109]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Oharrak

GFAn Elosumendi mendia eta Elosumendi tontorra datoz.

100 mendien katalogoan hau dator: "Elosumendi / Kerexeta Goiegia. Ordena aldatzen zaio proposamenari, Elosumendi izena askoz ere ugariagoa baita dokumentazioan eta beroni lehentasuna eman nahi baitzaio." Lehen alderantzizko ordenan zetorren.

Maparako aukeratu egin beharko genuke tontorra sartu edo mendia sartu.

KOKAPENA. Mapa eta gidetan Sorusaitzetik iparraldera hurrengo dagoen gainari deitzen zaio Elosumendi baina katastroko informaziotik ezin da hori ondorioztatu eta informanteen lekukotasunetan ere ez da garbi geratzen.

Mendikat-en sinonimotzat jotzen ditu Kerexeta-goiegia, Keixeta eta Elosumendi. Honako hau dio Kerexeta-goiegia sarreran: "Cumbre del macizo de Irukurutzeta entre las cuencas de los ríos Deba y Urola. También se conoce con el nombre de Keixeta, Elosumendi, por dominar la población de Elosua, o de Pol-pol, onomatopéyico topónimo debido a que en la proximidad de la cima existe un manantial con esa denominación."

Bergarako Mugarriak lana (Pol-pol mendi elkarteko talde bat, argitaratzeko prestaketan): "Haitzak duen gaintxo batean buzoia dago, Pol-Polak jarritako buzoia, bere ikurrarekin, Elosu mendi buzoia, 836 m, baina nagusiek diote Keixeta izan dela beti paraje hori."

Katastroa. Idatziz ez da inoiz Elosumendi dokumentatzen. Hala ere, 9 partzelari lotuta agertzen dira oharretan "terreno en el monte Elosua" bezalakoak eta horietatik 7 Benta baserritik Iturriberriko zelaira bitartean (lehengo kantina ingurura) daude. Beste bi partzelak bat Altsasu elkartetik gertu eta bestea Kortabarriazpikoa baino beherago daude sakabanatuta. Ahoz hiru partzelari lotuta eta hiru informanteren ahotik jaso da katastroan:

Kanteraburuan. Bi partzela elkarren ondoan:15/194 partzela, Elosumendi, Narbaizagañeko Patxi Larrañagaren ahotik eta 15/186 partzela, Elosuko mendixa, Agirreko Balentin Gabilondoren ahotik.

Sorusaitzean17/443 partzela, Elosumendi, Ugasarriko Mikel Balentziagaren ahotik, idatziz Marzelegi eta Franzes-sastarra.