GFAn Elosumendi mendia eta Elosumendi tontorra datoz.
100 mendien katalogoan hau dator: "Elosumendi / Kerexeta Goiegia. Ordena aldatzen zaio proposamenari, Elosumendi izena askoz ere ugariagoa baita dokumentazioan eta beroni lehentasuna eman nahi baitzaio." Lehen alderantzizko ordenan zetorren.
Maparako aukeratu egin beharko genuke tontorra sartu edo mendia sartu.
KOKAPENA. Mapa eta gidetan Sorusaitzetik iparraldera hurrengo dagoen gainari deitzen zaio Elosumendi baina katastroko informaziotik ezin da hori ondorioztatu eta informanteen lekukotasunetan ere ez da garbi geratzen.
Mendikat-en sinonimotzat jotzen ditu Kerexeta-goiegia, Keixeta eta Elosumendi. Honako hau dio Kerexeta-goiegia sarreran: "Cumbre del macizo de Irukurutzeta entre las cuencas de los ríos Deba y Urola. También se conoce con el nombre de Keixeta, Elosumendi, por dominar la población de Elosua, o de Pol-pol, onomatopéyico topónimo debido a que en la proximidad de la cima existe un manantial con esa denominación."
Bergarako Mugarriak lana (Pol-pol mendi elkarteko talde bat, argitaratzeko prestaketan): "Haitzak duen gaintxo batean buzoia dago, Pol-Polak jarritako buzoia, bere ikurrarekin, Elosu mendi buzoia, 836 m, baina nagusiek diote Keixeta izan dela beti paraje hori."
Katastroa. Idatziz ez da inoiz Elosumendi dokumentatzen. Hala ere, 9 partzelari lotuta agertzen dira oharretan "terreno en el monte Elosua" bezalakoak eta horietatik 7 Benta baserritik Iturriberriko zelaira bitartean (lehengo kantina ingurura) daude. Beste bi partzelak bat Altsasu elkartetik gertu eta bestea Kortabarriazpikoa baino beherago daude sakabanatuta. Ahoz hiru partzelari lotuta eta hiru informanteren ahotik jaso da katastroan:
Kanteraburuan. Bi partzela elkarren ondoan:15/194 partzela, Elosumendi, Narbaizagañeko Patxi Larrañagaren ahotik eta 15/186 partzela, Elosuko mendixa, Agirreko Balentin Gabilondoren ahotik.
Sorusaitzean. 17/443 partzela, Elosumendi, Ugasarriko Mikel Balentziagaren ahotik, idatziz Marzelegi eta Franzes-sastarra.
|