MTNEn eta GFAn ere Pagola Gaina, Tontorra. Neberagaña, segurtasunik barik botatako izena. Ikus lekukotasunaren transkribapena. Matias Atorrasagastiren elkarrizketan aipatzen da Pagolagaiña.
Katastroan ez dator ez Pagolagaña eta ez Neberagaña. Sareko datu-basean ere ez dator. Pagola-aurrea, Pagola-zabala, Pagola-celaya... datoz baina ez Pagolagaña. Bestalde, beste toponimo batzuk ageri dira inguru horretan: Itxumendi, Larragoiti... Bestalde, GFAko hedadurak Loidiren zati handi bat hartzen du. Ondorioz, akaso ez du mereziko Pagolagaña mapan sartzea?