Elorregi

Aierdiazpikoa

KoordenatuakX546126 Y4770389 Mapan ikusi [D_49924]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaAierdi + azpikoa. Aierdiz, Mitxelenak Apellidos Vascos-en, bi aukera: Aiher (malda) + di (ugaritasunezko atzikia) = toki malkartsua; ainar (txilar) + di (ugaritasunezko atzizkia): txilardia.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Aierdiazpikoan bizi naiz, Aierdiazpiko lagunak ditut, Gure ama Aierdiazpikoa da, Aierdiazpikotik etorri naiz, Aierdiazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Aierdiazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Aierdiazpikokua da, *Aierdiazpikoatik etorri naiz, *Aierdiazpikoara noa

Urietako presa

KoordenatuakX545553 Y4770526 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaPRESA
Oharrak

Urieta baserria da.

Eta zuk, zer diozu?

Orain kokatuta dagoen tokixan ondo dago? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Presaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Sospetxu

KoordenatuakX545481 Y4772015 Mapan ikusi [G_22573]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaMENDIA
Oharrak

Katastroan partzela asko daude Sospetxu (a)/Sospechu (i) izena dutenak, gehienak, Elorregi partean eta beste batzuk Aldaiegiko edo Azkarruntzeko partean.

Errekatxo

KoordenatuakX544483 Y4771211 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaSAKONA
Oharrak

Ez dago idatzizko lekukotzarik. A artikulua ote du?

Katastroan inguru horretan dezente falta da jasotzeko baina oraingoz ez dago Errekatxorik.

Narbaiza

Bestelako izenakAzaldegieta
KoordenatuakX547452 Y4770222 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Azaldegieta edo Narbaiza aukeratzean, Narbaiza lehenetsi dugu bai ahoz eta bai idatziz ondo jasota dagoelako, nahiz eta beste aukera ere balekoa izango litzatekeen.

AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Narbaiza, Narbaizak, Narbaizari, Narbaizan, Narbaizako, Narbaizatik, Narbaizara

Oharrak

Narbaiza baserria da. (??)

Zigarrerokoa

KoordenatuakX543918 Y4770863 Mapan ikusi [D_49880]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Zigarrerokoan bizi naiz, Zigarreroko lagunak ditut, Gure ama Zigarrerokoa da, Zigarrerokotik etorri naiz, Zigarrerokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Zigarrerokoako lagunak ditut, Gure aita *Zigarrerokokua da, *Zigarrerokoatik etorri naiz, *Zigarrerokoara noa
Oharrak

ZIGARRERO hutsik? Inpresioa dut ahoz gehiago erabiltzen dela. Ez dakit lekukotasunak oso ondo jasota dauden. - Lopetik norutz, baiña? - Lopetik Ziarrero alderutz. Holan… “Un monte así que termina en una [y griega] o algo así debe ser”. - Txabolan bat edo badao han. - Bai, txabolia dao han, Lopeko txabolia beste bat be. Txabola bat edo ez dakit bi, elkarren segidan. - Ta hori da, orduan, zela esan dozu izena? - Lopetik aurrera, Ziarrero aldera. - Ez, baiña basuan izena. Hizlaria(k): Lazpiur Olañeta, Mertxe Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran "Pierro" Data: 1991-12-30 Iraupena: 0:05:02 Erref: BER-233/009///- Sakonaundi izengo da… e… hori zelan da… zelan esan dot hori basuoi? Gure baso txiki hori baiño beste arro haundixaua, harutzaokua. Ziarrero parera edo Ziarrerora goiezela… A! Oin eskonbreria eitten dabizten edo ein daben edo… hori gutxi gorabehera izango da Sakonaundi. Hizlaria(k): Lazpiur Olañeta, Mertxe Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran "Pierro" Data: 1991-12-30 Iraupena: 0:05:02 Erref: BER-233/011///- Tximixua? Bueno, Tximixua egongo dok hamen gutxi gorabehera. Kruzia nun jak Isuskitzara juteko ta Ziarrerokora ta? - Isuskitza hor dao. - Kruzia. - Isuskitza… - Hamen izango da? - Ez, ez, behien, beherao, beherao. - Hau da Kotzabal. - Bai, hamen izango dok. - Kotzabal eta hemen Ziarrero. Ez, pistia nik ez dakit nundik doian eta. - Bueno, lehengo bidetatik eindda jarek pistak, e! Lehengo… lehen zian bidetatik. - […] gu hona gatoz. Isuskitza… - Kotzabal… Kotzabal hamen? - Bai. - Ba, Tximixua hamen edo holako baten egongo dok, zeatik haura gorao joiak eta. Ta hau zein dok? - Ziarrero. - Hau Zigarrero? - Ta Isuskitza hemen. - Isuskitza hemen? Hamen egongo dok Tximixua. Hau, [esan juan moduan], hau zuan kruze bat Ziarrerokora, Isuskitzara ta Kotzabalera juteko. Tximixua. Hortik ez jakixat, ba, nik zer esan nahiko daben horrek. - Ze zeuan goi-goixan zeuan ala…? - Ez, ez, behian, behian. - Hauxe. - Baiña hau oso gertuan dao. - Hau esan dozu Kotzabal? - Ez, Isukitza. - A! Isuskitza. - Kotzabal hau, Isuskitza hemen… - Hau Ziarrero. - Ziarrero… - Ta hau kruzia […], goratxuao. - Ba, hori dok, kruze bat. Zuan alde batetik juten zuan Ziarrerora, bestia Isuskitzara ta bestia Kotzabalera. Hizlaria(k): Agirre Irasuegi, Ramon Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga Data: 1992-01-28 Iraupena: 0:05:00 Erref: BER-248/001 ///- Lehen gaizki zazen, zera, Gorosabel, zera, Kozabali Gorosabel… Zazen, zazen holan. Lehen zazen, lehengo planotan edo nik ikusitta daukatenian Kozabal holan, gurian Zigarrero, holan eta bestia, Isuskiza, holan zazen. Gaizki zazen. Hizlaria(k): Larrañaga Santamaria, Juan Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga Data: 1992-01-28 Iraupena: 0:05:00 Erref: BER-249/001 ///

Lapurtxaboleta

KoordenatuakX544026 Y4771584 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA
Oharrak

Elorregin bada Lapurzulo ere. Aztertzekoa izan liteke bietako zein jaso. Akaso, izenen berezitasunagatik, biak? Katastroan ez dago Elorregin Lapur osagaia duen lekuizenik.

Altzibaiko erreka

KoordenatuakX546502 Y4771872 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Biltoki atzealdean Debara doan errekatxoa. GFAko B5Mn ez dago markatuta.

IkusiAltzibai (toponimo).
Eta zuk, zer diozu?

Berbaz Etxau edo Etxauerreka ere deitzen zaio Altzibaiko errekari? Ala Etxau/Etxauerreka ez zaio deituko Ipiñarriagari, ala? Etxau parajea ezaguna jatzu? Etxaumendi esaten da?

Erantzun hemen

Armiñoetako karobia

KoordenatuakX546225 Y4770477 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakIkus Armiñoeta baserriaz eta tontorraz esandakoa.
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaKAROBIA
Oharrak

Labeak jartzen du oharretan. Zuzendu. Izen generikoa ez da hau? Beste izenik ez du??

Abeletxeko txabola

KoordenatuakX546729 Y4770596 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA
EtimologiaAbeletxe baserriaren txabola