Elorregi

Armuñoeta

KoordenatuakX546303 Y4770512 Mapan ikusi [G_22575]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu Armiñoeta eta Armuñoetaren artean, inguruan bertan baitaude Elkoromuño eta Ostromuño, esan Elkoromiño eta Ostromiño esaten direnak eta B5Mn Almuñueta eta MTNEn Almunueta baitatoz. Armuñoetaren idatzizko lekukotasunik ez dago eta esan Armiñoeta esaten da.

AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Armiñoeta, Armiñoetak, Armiñoetari, Armiñoetan, Armiñoetako, Armiñoetatik, Armiñoetara

Oharrak

GFAn Almuñueta eta MTNEn Almunueta. Baserririk izan da?

Armiñoeta ala Armuñoeta?? ELKOROMUÑOn eta Ostromuño-n bezala?

Katastrokoan Elorregin Armiñueta (a) izeneko partzela txikia dago jasota; idatziz ez dator. ARMIÑOTA (a)/ Arrimisueta (i) eta Arminota-txiki (i)/esparrua (a) izeneko partzelak daude Buruñaon Jauregi baserriko Esther Gantxegiren ahotan. Edozein kasutan katastroan Elorregiko inguru hori gutxi jasota dago.

Ostromuño

KoordenatuakX546224 Y4770738 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn Ostromino, baina letra-moldea eraikinena da.

Katastroan 4 partzela txiki datoz ahoz zein idatziz Ostromiño batzuek eta Ostromiñope beste batzuek dituztenak.

Aierdigañekoa

KoordenatuakX546203 Y4770352 Mapan ikusi [D_49925]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaAierdi + gañekoa. Aierdiz, Mitxelenak Apellidos Vascos-en, bi aukera: Aiher (malda) + di (ugaritasunezko atzikia) = toki malkartsua; ainar (txilar) + di (ugaritasunezko atzizkia): txilardia.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Aierdigañekoan bizi naiz, Aierdigañeko lagunak ditut, Gure ama Aierdigañekoa da, Aierdigañekotik etorri naiz, Aierdigañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Aierdigañekoako lagunak ditut, Gure aita *Aierdigañekokua da, *Aierdigañekoatik etorri naiz, *Aierdigañekoara noa