Lapurzulo

KoordenatuakX544607 Y4770605 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaLEIZEA
Oharrak

Felipe Altunak aipatzen du baina transkribapena jaso barik dago.

Bergara.net-etik hartua: "Elorregitik Arrasaterantz abiatu, eta 700 bat metrora dago Isuskitza baserria, lehen harrobia egon zen tokian, Lapurzulo kobazuloaren ondoan. Kobazulo honetan babesten omen ziren Gipuzkoa eta Bizkaia artean ibiltzen ziren zamariak. Hauek lapurretan ere ibiltzen omen ziren eta inguru hori igaro ezina eta beldurgarria bihurtu zuten, bai auzokoentzat eta baita Ventas edo Ibarbaltz ostatuetan gelditzen ziren bidaiarientzat ere. Mikeleteak etengabe aritzen omen ziren gaizkile hauen kontra." (http://www.bergara.net/Herria/Auzoak/Elorregi/Historia)

Otain

Izaera: 
A
Urtea: 
1991

- Otain?
- B: Otain? Otain dao Gomezkortatik lehen esan dozun… Gomezkortatik Pol-polera gatozela Otain dao. Kruze bat da…
- Gomezkortatik Pol-polera?
- J.M: Txiki partetako bidekutza eta Pol-poleako birekutza, Gomozkortatik Pol-pol aldera goiatzela.
- Hori da Lezaso [?]ko bidia ta Pol-polera hartzen dan bidian kruzia.
- B: Txiki partiek zein dien esplikaixozu.
- Bueno, egon, hori gero. Itxusiko aldapia nundik nora dao?
- B: Itxusiko aldapia Otaindik Gomezkorta bittartien dao.

Elementu geografikoa: 
BIDEGURUTZEA
Auzoa: 
Elosu
Biltzailea: 
Jose Ramon Jauregi
Berriemalea: 
Jose M. Jauregi, Benita Epelde

ISUSKITZA

Izaera: 
A
Urtea: 
1992

- Tximixua? Bueno, Tximixua egongo dok hamen gutxi gorabehera. Kruzia nun jak Isuskitzara juteko ta Ziarrerokora ta?
- Isuskitza hor dao.
- Kruzia.
- Isuskitza…
- Hamen izango da?
- Ez, ez, behien, beherao, beherao.
- Hau da Kotzabal.
- Bai, hamen izango dok.
- Kotzabal eta hemen Ziarrero. Ez, pistia nik ez dakit nundik doian eta.
- Bueno, lehengo bidetatik eindda jarek pistak, e! Lehengo… lehen zian bidetatik.
- […] gu hona gatoz. Isuskitza…
- Kotzabal… Kotzabal hamen?

Elementu geografikoa: 
BASERRIA
Auzoa: 
Elorregi
Biltzailea: 
Andoni Larrañaga
Berriemalea: 
Ramon Agirre

IPIÑARRIXA

Izaera: 
A
Urtea: 
1992

- Han Ipiñarrixako… tik gora datorren… pistatik goraora… gora datorrena beste bat izena ta lehenao etorri zan haretxekin be ez jakun akordau haxe izena. Ez jat akordaitten zela dan. Han beste izen bat bada. Itxoin… Gaztaiña… Gaztaiña…
- A! Txorigaztaiñeta.
- Txorigaztaiñeta, hori da! Txorigaztaiñeta! Ha ez jakun akordau orduantxe be.
- Txorigaztaiñeta nun dao?
- Txorigaztaiñeta hantxe…

Erref. Kartografikoa: 
88-27-D,027
Elementu geografikoa: 
BASERRIA
Auzoa: 
Elorregi
Biltzailea: 
Andoni Larrañaga, Miren Pantxeske Azkarate
Berriemalea: 
Julian eta Jabier Gorosabel, Matilde Galdos

Etxaubeko iturria

KoordenatuakX547438 Y4771628 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaITURRIA
Eta zuk, zer diozu?

Izen hori erabilixa da? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Etxaubeko txabolia

Izaera: 
A
Urtea: 
1992
Erref. Kartografikoa: 
88-27-A,095
Elementu geografikoa: 
TXABOLA, BORDA
Auzoa: 
Elorregi
Biltzailea: 
Andoni Larrañaga, Arantzazu Aranzabal, Elisabet Agirre, Jose Angel Arriaran
Berriemalea: 
Iñaki Eraña, Roman Zeziaga

Estaziñua

Izaera: 
A
Urtea: 
2005

- Han San Prudentzio inguruan zeren etxia, eliza, eskolia… Zer zekazuen hor inguruan?

Erref. Kartografikoa: 
88-34-B,006
Elementu geografikoa: 
GELTOKIA
Auzoa: 
Elorregi

Zentrala

Izaera: 
A
Urtea: 
2005

- Han San Prudentzio inguruan zeren etxia, eliza, eskolia… Zer zekazuen hor inguruan?
- Kamiñero-etxia, gero, zera, beste bat, e, tabernia euena, estankua eta tabernia: gure beziñuek zien hareik. Gero, e, oin Kruz Rojie dauena, hor auen zentrala, Union Cerrajerako zentral elektrikue, elektrizidadie. Han kanala-ta auen-ta. Han bizi zan matrimonio bat seme bategaz, da gero estaziñuan jefie-ta, guardagujia ta beste kaltzadoren bat ero bizi zien; eta beste matrimonion bat be bai, guardafrenua-ero zeren bat.

Elementu geografikoa: 
INDARRETXE ZAHARRA
Auzoa: 
Elorregi

ELORREGOITI

Izaera: 
A
Urtea: 
1992

- Gero, auzua zela deitzen da hamen?
- Elorregi.
- Guk San Prudentzio betik esan izen dou, baiña oin Elorregi esaten da.
- Elorregi.
- Elorregi…
- Elorregi berez bazan lehen zeozer?
- A, ez dakit nik…
- Segurutik auzua, Elorregi auzua.
- Zeatik hamen dare Elorraundi, Elorregoiti… Elorregi dexente. Bai, eta ez dakit nik hortik etorriko dan, edo…
- Seguru.

Erref. Kartografikoa: 
88-34-B,017
Elementu geografikoa: 
BASERRIA
Auzoa: 
Elorregi
Biltzailea: 
Andoni Larrañaga, Miren Pantxeske Azkarate
Berriemalea: 
Julian eta Jabier Gorosabel, Matilde Galdos

Elorregi

Izaera: 
A
Urtea: 
1992

- Eta auzuak ze izen dauka?
- Elorregi.
- Elorregi?
- Elorregi. Lehen San Prudentzio… bueno, San Prudentzio ermittiaatik… Lehen Elorregi zan. Auzua Elorregi. […] San Prudentzio. Baiña hori 1840an Elorregi zan. Ta gero, itxuraz, parrokixie ein zanien poliki-poliki jentia hasi San Prudentzio esaten ta San Prudentzio. Baiña bere izena Elorregi da.

Sinonimo: 
San Prudentzio
Elementu geografikoa: 
AUZOA
Auzoa: 
Elorregi
Biltzailea: 
Andoni Larrañaga
Berriemalea: 
Felipe Altuna