Adjektiboak

© Gorka Ortega
galóso, galosúa. (d). adjektiboa. Dotorea, kolore eta itxura onekoa.   Elegante, de buen color. Hitz ia galdua.
1. ganbelu, ganbelúa. (b). adjektiboa. Dícese de las personas altas y desgarbadas. Gure taillerrian dabillen ganbelu bat dok orren nobixua. Jatorriz "camello" esan nahiko du, baina animalia horri kamellu deitzen zaio.
2. ganbelu, ganbelúa. (b). adjektiboa. Ganora gutxikoa, narrasa. Bere bizitza guztian ganbelu bat izan dok./ Orrek pe aze ganbelo-tipue artu rau. (Orm Aram).
ganbérro, -a, ganberrúa, -ía. (a). adjektiboa. Gamberro, -a.
gángal, gangála. (d). adjektiboa. Handia eta makala. (Landareez ia bakarrik). Aurten tomatiak ondo gangalak datoz, ba. Ik. txángal.
ganórabako, ganórabakua. (a). adjektiboa. GANÓRABAREKO, GABORABARE. Ganorarik ez duena.   Sinsustancia, persona sin nervio, insustancial. Zela izan leike personia ain ganorabakua.
1. garau, garaua. (d). adjektiboa. Izenaren ondoren jarria, handia, galanta, alea. Halako testuinguruetan: Aspaldixan ikusteke neuan Koldo, eta, Jeseus, aura dago mutil garaua./ Aura asi da neska garaua./ Orrek dauzka titi garauak. "Ale" zentzuan ez da entzuten. Ik. garandu, ale.
1. garbi, garbíxa. (a). adjektiboa. Limpio, -a, claro, -a, pulcro, -a, transparente... Ik. esku garbíko.
1. garbóso, -a, garbosúa, -ía. (b). adjektiboa. Garboso, -a. Zelako garbosia dan.
gárratz. adjektiboa. 1. garratz, garrátza. (b). adjektiboa. Agrio, -a. Limoiak garratzak izaten die./ Sagar klase batzuk garratzak eta beste batzuk gezak. Ik. gazi-géza, geza, gazi. 2. garratz, garrátza. (d). adjektiboa. Sasoi onekoa.   Fuerte, robusto, -a. Irurogei urte euki arren oinddio gizon garratza dago. Adin puxka bateko pertsonez esaten da. Gordiñ ere bai, esanahi beretsuan. GARRATZ EGIN, JARDUN. Indartsu, ganoraz jardun euria, elurra... Bota-ahalian jiharduk [eurixa], eta atzo be garratz ein juan. (SB Eibetno).
gauza dana. (c). adjektiboa. GAUZA EZTANA. Balio duena, balio ez duena, honelakoetan: Sagar ustel asko dago. Gauza dana batu banasta ontara; gauza eztana laga lurrian./ Zuek kuadrilla aundixa, baiña gauzaeztana geixena.
1. gazi, gazíxa. (b). adjektiboa. GATZI. Salado, -a. Ensaladia oso gazixa dago. Ant. ur gázi.
gázte, gaztía. (a). izena. Joven. gazte bizi. (c). esapidea. Ser ingenuo, vivir en las nubes. Milla pezetakin bazkalduko doulakuan ago? Gazte bizi aiz i./ Entradia an artzekuan joan die; orrek oinddio gazte bizi die. gaztéik. (c). adberbioa. Gazterik. Siendo joven. Gazteik ezkondu zan./ Gazteik il zan. gaztetáko, gaztetakúa. (b). izenlaguna. Gazte denporakoa.   De la juventud. Ori gaztetako laguna da./ Gaztetako kontuekin ezin da bizi. gaztétan. (b). adberbioa. En la juventud. Ori fubolistia izandakua da gaztetan.
gazteémon, gazteemóna. (c). adjektiboa. GAZTEMON, GAZTEMUN. Berez dena baino gazteagoa ematen duena.   El/la que aparenta ser más joven de lo que es. Mila beti izan da gazteemona./ Anai-arreba guztiak die gazteemonak. Mugatuan, ia beti. Ant. zarrémon.
3. geldi, geldíxa. (c). adjektiboa. Nerbio gutxikoa.   Lento, -a, de poco nervio. Mediku ona da, baiña geldi samarra./ Zelako geldixa dan gasolinero barrixa.
© Gorka Ortega
geldígor, geldígorra. (c). adjektiboa. GELDIGÓRRI. Geldi egon ezin den pertsona, haurra, batik bat.   Inquieto, -a, el que no para quieto. Txikittan ondo geldigorra eta negartixa itzan. GELDIG Ik. prestuez, mobidu.
géldo, geldúa. (b). adjektiboa. Odol gutxikoa.   Dícese de las personas o animales de poca energía. Eztaukak odolik ala zer, gelduorrek, alakuorrek!

Nahi izanez gero, bilatu berriro.