Adjektiboak
2. fraille, fraillía. (c). adjektiboa. Ekintza baino berriketa gehiago dutenei esaten zaie despektiboki. Eztok txarra, baiña fraille samarra.
2. fránko, fránkua. (c). adjektiboa. Franco, -a, honrado, -a, generoso, -a. Zuen aittajuna gizon franko askua zuan./ Gure gizona oso frankua zan. Makiña bat afari ein neban nik. Ben.
3. fránko, fránkua. (c). adjektiboa. Zuraz, adibidez, jarduterakoan, lantzeko ona, ezustean apurtzen ez dena. Baiña erdiko ori pitzakorraua da, ta bestia frankuaua. Sebas.
2. frantxulet, frantxuleta. (d). adjektiboa. (Antzuola) "Pertsona arina, txoriburua, kaskal samarra, seriotasun gutxikoa" (Lar Antz). Bergarako gizon bati «Frantxulet» deitzen zioten; oso jarduntsua omen zen. Sin. kaskariñ, txilibitu.» (Lar Antz). Sin. kaskáriñ, txilibittero, txóliñ, txilíbittu.
freskátxona, freskátxonia. (c). adjektiboa. Arduragabea, freska, baina zentzu despektiboagoaz. Frescachona. Aspaldixan parrandia besteik eztabiñ e; freskatxona majua eindda ago i. Ik. fresko, -a.
2. gáitz, gáitza. (c). adjektiboa. GATX (UB.-ANG.). Zaila. Difícil. Euskeria ez da esaten daben bezin gaitza./ Ondo ondo artu ezkero ezta persona gaitza./ Lana askoko ardixa asko be gatxaua da mozten. Enr. Sin. zaill, nékez.
3. gaixo, gaixúa. (c). adjektiboa. Koitadua. Gaixuak makiña bat sufridu biar izan dau tokau jakon gizonakin.
gáixoti, gáixotixa. (c). adjektiboa. Erraz gaixotzen dena. Enfermizo, -a. Umetatik da gaixotixa baiña aspaldixan sekula baiño obeto dabill.
gaizpentsau, gaizpentsaua. (d). adjektiboa. GAIZKIPENTSAU. "Malpensado, -a. Gaizpentsaua ez da izen bier./ Ze gaizpentsaua naizen.
1. gaizto, gaiztúa. (a). adjektiboa. Malo, -a, malvado, -a. Gizon gaizto batek urten zotsan bidera.
gáiztoz. (c). adberbioa. GEIZTOZ. Txarkeriaz. Por maldad.
2. gaizto, gaiztúa. (a). adjektiboa. Okerra. Travieso, -a, malo, -a. Gaiztuaua da zuen mutikua, gaiztuaua...
3. gaizto, gaiztúa. (d). adjektiboa. GEIZTO. Zaila, nekeza. Zela arbela geo, ba, orma moruan geatzen da bueltan, da arri-bizixa bada tiroka in biar izaten da ta; baiña eitten gaiztua. Cand.
gálant, galánta. (a). adjektiboa. Handia, ederra. Grande, corpulento, -a, hermoso, -a. Mutil galanta da Uberako pelotarixa./ Frigorifiko galanta erosi dabe. Mugatuan, batik bat.
2. galdu, galdúa. (c). adjektiboa. Desmejorado, -a. Zuen ama gaixua pasau zebanetik oso galdua dago.
3. galdu, galdúa. (c). adjektiboa. Perdido, -a. Elgetako ferixia oso galdua egon zan./ Orduko oitturak galduak dare.
Ik. ardigáldu.
galóso, galosúa. (d). adjektiboa. Dotorea, kolore eta itxura onekoa. Elegante, de buen color. Hitz ia galdua.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.