Esaerak
Errementarixan etxian zotza burduntzi. esaera. Ofizio batekoak bere ofizioko abilezia edo erreminta etxean falta.
esate bateako... arantza-zurixa onena. esaera. (Antzuola) "Norbaitek 'esate baterako' esanez gero, 'arantza zurixa onena' esanez erantzuten zaio. Izan ere, esatia ixtura baten bitartea da, eta esatia egiteko onena arantza zuria baita." (Lar Antz).
Etortzen dana artu biar. esaera. "Datorrena datorrela edo gertatzen dena gertatuta, onartu egin behar da." (Lar Antz)
Etxe bakoitzian dantzari bat naikua. esaera. "Etxe bakoitzean gastatzaile bat edo firin-faran ibiltzen den bat nahikoa." (Lar Antz).
Etxe uts, demanda uts. esaera. (Antzuola) ETXE UTSA, GERRA UTSA. "Ezer ez dagoen etxean, demanda besterik ez" (Lar Antz).
Etxetako kontuak abiak daki (arek baleki berba itten). (a). esaera. Habea etxe guztietan dagoenez, etxeko berri guztiak dakizki. (Lar Antz). "Sin. etxetako berri izaten dabe gelatzak eta okasiñuak." (Lar Antz).
Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte. esaera. (Oñati) "Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte: no vendrá usted nunca."(Izag Oñ).
Eundaka urtietan, ura lengo bidietan. esaera. (Antzuola) "Es peligroso estrechar el cauce de los rios." (Izag Antz)
Euzkixa ertzian (edo istantzian), esnia pertzian, eta neskatxak etxian. esaera. Antzinako mentalidadea eta bizimodua isladatzen duen esaera. Iluntzean, esnea egosten, eta... neskak etxean, badaezpada ere
Euzkixa nora, zapixak ara. (c). esaera. 1. "Komeni denaren arabera jokatzen da." (Lar Antz). 2. "Nahi duten modura erabiltzen gaituzte." (Lar Antz).
Ez zaittez juan ez Aramaixora andratan, ezta Gatzaara beitten. esaera. (Aran Gatz). Aramaioko andreek eta Gatzagako behiek ez zuten, nonbait, fama onik inguruan.
Ezer ez eta festa. esaera. EZER EZ ETA PESTA. "Asko hitz egin baina gero ezer ez; baita itxura ematen duena, baina ezer ez dena ere." (Lar Antz)
Nahi izanez gero, bilatu berriro.