Esaerak

Ezer eztaukanak emon gura (edo gogua). esaera. "Ezer ez duenak beti borondate ona." (Lar Antz)
Ezkonbarrixak galbaian ura ekartzen ei dabe. (c). esaera. Ezkonberritako poza azaltzen duen esaera.
Ezkontza eta buzkantza, berotan. esaera. (Lar Antz).
Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez. (d). esaera. Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez.
Eztao arantza bareko larrosaik. esaera. "Bizimoduan ez da dena erraza, latza da." (Lar Antz).
Eztao euzkittan erretako opillik. esaera. "Munduan eta bizimoduan ezer ez da berezkoa, dena kostatu egiten da, denak du bere lana." (Lar Antz)
Eztao itxuagorik ikusi nai eztabena baiño. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
Eztau belakuan lurrian dagon jostarraza billauko. esaera. "Pertsona tentearengatik edo harroarengatik esaten da." (Lar Antz).
Gabian uso, goizian bela. (d). esaera. Gauen alai, goizean triste. Parranda biharamunetan, aje egunetan, esana.
Gabian uso, goizian bela. (d). esaera. Parranda biharamunetan, aje egunetan, esana.
Gari ona kutxatik/trojatik saltzen da. esaera. "Gauza bat ona bada, ez dago asko erakutsi beharrik..." (Lar Antz)
Gari ona trojatik saltzen da. esaera. "Gauza bat ona bada, ez dago asko erakutsi beharrik..." (Lar Antz)
Gatzaan gatza, Mariñ-en zentzune. esaera. (Leintz) Gatzaan gatza, Mariñen zentzune, esaten omen dute Marinen. Gatzagarren erantzuna, berriz: Gatzagan da zentzuna; Mariñen Marin, ankak ariñ. (Aran Gatz).
Gatzik baeko etxian goizeko saldia arratsian. esaera. "Ganorarik gabeko etxean, goizeko salda arratsean." (Lar Antz)
Gaztanberazko eskuak euki. esaera. Gaztanberazko eskuak dauzkak ala? esaten zaio dena lurrera jausten zaionari.
Gaztiak buruan be estiak eukitze ittue. esaera. (Antzuola) "Gaztea beti goseak." (Lar Antz)
Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua. (c). esaera. Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera. Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion:

Nahi izanez gero, bilatu berriro.