Haur hizkera

agur-agur egin. (haur hizkera.) Decir adiós. Ein agur-agur amandriai eta bota paa! .
apápa. (a). adberbioa. (haur hizkera.) Haur-hizkeran, etxetik kanpora.   En el lenguaje infantil, fuera de casa. Hodeitxok apapa joatia nai dau, ta jantzi zuk pe botak./ Ama apapa dago.
ápatxi eiñ. (b). du aditza. (haur hizkera.) APATX EIÑ. Eseri. Haur-hizkeran, batik bat.   Sentarse. Apatxi eiñ nere altzuan, otsuan ipuiña kontaukotsut eta.
arre-arre ibili. esapidea. (haur hizkera.) Asto edo zaldi gainean ibili.
au-au. (haur hizkera.) Txakurra, haur hizkeran. Guazen amendik, au-au dator eta. (AAG Eibes)
© Jaione Isazelaia
2. áupa. (b). (haur hizkera.) Haur hizkeran, lurretik jaiki edo besotan hartu.   En lenguaje infantil, levantarse o coger en brazos. Ale ume, aupa lurretik./ Amatxo, artukostazu aupa? Aupa artu, besotan hartu, alegia. Kalean «aupas artu» entzuten da asko. Erdaraz: «Llévame, cógeme a aupas».
3. bápo!. (a). interjekzioa. (haur hizkera.) Oso ondo. Haurrei esan ohi zaie zerbait ondo egin dutenean (jan, puzzlea...).   Muy bien. Expresión con la que se aplaude a los niños alguna acción. Bapo! Lenteja guztiak jaittuzu. Baita zerbait amaitu dela esateko: Oiñ pelotia bapo. Oera joateko ordua da.
bat martin parrat, bi martin ipurdi, iru kolkua bete diru, lau sardiña bakaillau, bost kaketan plost. (d). esaera. (haur hizkera.) Haurren berba-jolasa. sei. (a). zenbatzailea. Seis. seitterdietan egon. esapidea. (lagunartekoa.) Zakila ez tentetu. Hau dok jiria: gaba osua neska batekin ibili eta erlojua beti seittardietan. (TSE Berb).
Bat, bi, iru eta lau, sardiña bakalau. (b). esaera. (haur hizkera.) Haur esaera.
begitxúan ibili. (d). (haur hizkera.) Begi itxuan ibili (jolasa).   Jugar a la gallinita ciega Zer, begitxuan ibiliko ga laurok? Itxu-itxuka da erabiliagoa, nahiz eta gaurko umeek "'a la gallinita ciega' ibili" esaten duten. Sin. itxú-ítxuka.
1. bekeke. (c). izena. (haur hizkera.) Ardia edo ahuntza, haur hizkeran. An, ikusi bekeke.
Bot xentimoko pupua eta amar duroko trapua. (b). esaera. . (haur hizkera.) Min txikiari benda edo sendagai handia jartzen zaionean esana.
fu eiñ. (a). aditza. (haur hizkera.) Putz egin.   Soplar. Ein fu, zopia berua dago ta.
2. káka. (a). izena. (haur hizkera.) Gauza zikina, zikinkeria.   Cosa sucia (inf.). Lierni!, kaka!, bota ori!/ Umiak kaka guztiak eskutan artzeittue.
kakaiñéro, kakaiñerúa. (a). adjektiboa. (haur hizkera.) Kakatia.   Cagón. Ander kakaiñero... Burla gisa, gehienbat. Sin. kákati.
kiki egin. aditza. (haur hizkera.) (Eibar) Ezkutatze jokuan ibili (ume txikixekin). Anetxo, kiki, kiki, nun dago?
kon, kon-kon. (haur hizkera.) (Eibar) "Roto.   Hondatuta. Jokin, hau kon-kon!, kon dago, apurtuta." (SB Eibetno)
lo aundi, lo aundixa. izena. (haur hizkera.) Lo luzea. Ala!, oiñ eizu lo aundi-aundixa.
lólo. (a). (haur hizkera.) Lo. Laster lolo./ Lolo dago umetxua./ Oiñ lolo ein biou./ Zelako lolotxo edarrak eiñ dittuzun. Zenbait gurasok beren erdi-euskeran zera esan ohi du: Oiñ a lolo(s) joan biozu.
maittía-maittía eiñ. (c). esapidea. (haur hizkera.) Eskuaz igurtzi, norbaiti goxo-goxo eskua pasatu.   En lenguaje infantil, frotar delicadamente a alguien; sobre todo en el lugar donde tiene daño. Zure anaiak belaunian pupu artu dau ta maittia-maitia eiozu./ Etorri ona polittoi, maitia-maittia eingotsut eta.
mama. izena. (haur hizkera.) Ura, haur hizkeran.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.