Esaerak

Edur urte, gari urte. esaera. IXKUR-URTE, EDUR-URTE.
Edurren gaiñeko egua, ezin izan berua. esaera. (Oñati) (Izag Oñ).
Egi utsa ta ogi utsa bixak gauza sikuak. (c). esaera. Egia huts hutsa ez dela beti komenigarria izaten.
Egixa, sudurran onduan begixa. esaera. "Norbaitek zerbait egia dela esaten duenean, beste batek hori esanez erantzuten du, hori baita egi bakarra." (Lar Antz)
Egon ari presente etorri artian Bixente. esaera. "Bertantxe geratu." (Lar Antz).
Egon lo ta jango dek me. esaera. "Azkenengo ibiltzen denak edo mugitzen denak ez du ezer izango; DEK esan zuen lekukoak." (Lar Antz).
Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria. (d). esaera. Abadeek ei duten ezkontzeko gogoaz diharduen esaera.
Egualdi ona, bera praka eta gora gona. esaera. (Antzuola) "Giro onarekin jantzi gutxi behar denez, lan gutxiago egin behar da; ia ez da ezer zikintzen, ez da garbitu behar... Horrez gain, giro ona gauza guztietarako eta denen onerako da: irteteko gogo handiagoa izaten da, pertsona alaiago egoten da..." (Lar Antz).
Eibarko txitia Bergako oillua. (c). esaera. Eibarren gauza gutxi asko dela, alegia. Farol fama apur bat dute Bergaran.
Eibarko txitia, oillo. (c). esaera. Eibartarrek beti izan dute maila bat gorago egotearen fama.
Elgetan ogi berua dirutan, aize freskua duan. (d). esaera. Famatua da Elgetako arkupeko haize freskoa.
Elgetan ogi berua dirutan, aize otza duan. (d). esaera. Famatua da Elgetako arkupeko haize freskoa.
Emakumiak bere edertasuna jantzitta dauka. esaera. "Emakumea berez da polita, ez du ezer behar ederra egoteko." (Lar Antz)
Emun da kendu, zapuak ankia kendu. esaera. "Norbaiti gauza bat eman eta gero kendu egin (nahi) bazaio, hartu duenak esaera hori esaten du, emandakoa ezin dela kendu adieraziz. Normalean umeen artean esaten da." (Lar Antz)
errana, etxeko arrana, suiña, etxeko sugiña. esaera. (Gatzaga, Leintz) "Los 'machistas' decían: errana, etxeko arrana. La nuera no sirve más que para cotorrear; sin embargo, el madrugador, el trabajador es, ¿quien lo duda?: suiña, etxeko sugiña... quien enciende el fuego por las mañanas, etc. Las 'feministas', al no tener otra defensa o respuesta: suiña, ik emuteuztak iguiña, y no parece que les faltase razón." (Aran Gatz).
Errementarixan etxian zotza burduntzi. (c). esaera. Gaztelererazko "En casa del herrero..."ren senidea
Errementarixan etxian zotza burduntzi. esaera. Ofizio batekoak bere ofizioko abilezia edo erreminta etxean falta.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.