Esaerak

Beti dago zeoze, Peru ero Mari. esaera. "Beti dago zerbait. Zerbait gogorra, txarra pasatzen denean esan ohi da." (Lar Antz)
Bi aldiz pentsau eta beiñ iñ. esaera. "Hori da egin behar dena, eta ez beste honako hau: behin pentsatu eta bi aldiz egin." (Lar Antz).
Bista ona eta alkar ezin ikusi. (c). esaera. Gorrotoari buruzko esaera.
Bot xentimoko pupua eta amar duroko trapua. (b). esaera. . (haur hizkera.) Min txikiari benda edo sendagai handia jartzen zaionean esana.
Buelta Madalen, goizaldia den. (d). esaera. Inoiz entzuna nuen esaera hau, baina esanahia harrapatzen ez, eta amari galdetu nion. Azalpen hau eman zidan: Zela esangostat pa, modu askotara entendidu leikek. Esate baterako? Goizaldian fiestarako gogua ero... Klem.
Bueltaka dabillen arrixari etxako odolgirik eitten. esaera. (Gatzaga) (Aran Gatz). Gauzak egin edo erabili egin behar dira sasoian egoteko edo ez herdoiltzeko.
Carallo la cona, ni praka ni gona. (c). esaera. Galiziarrei buruz esan ohi zen, erdi broman, erdi burlan.
Dagonian bon-bon, eztagonian egon. (c). esaera. Dagoenean harro, ez dagoenean agoantatu egin behar.
Dagonian dagontxua, nere gizontxua, eztao afarik eta autsi moltzua. esaera. Jateko ezer ez zegoenean esan ohi zen. (Lar Antz).
Daukanari darixo. esaera. "Zer edo zer daukanak ezagun izaten duela. Kriston BMWia erosi dau aldamenekuak. Daukanari darixo.
Diario Vasco, egi gutxi ta gizur asko. (c). esaera. Lehengo zaharrek esaten zuten esaera.
Dirua dirua dagon lekura juten da. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
Diruak dirua itten dau. esaera. (Lar Antz).
Diruak erakusten dau biziua. esaera. Esaera (Lar Antz).
Diruak txakurrei be dantzan eraitten ei dotse. (c). esaera. Diruak mundu guztia pozten du. Txakurraundiak (txanponak) txakur dantzari baten irudia zuen antzina. (Lehoia zen, baina jendeak txakurtzat zuen)
Doilloren gauzie medranuek jan. esaera. (Aramaio) Pertsona zekenak gordetako gauzak alperrik galtzen direla. (Orm Aram).
Don debalde gosiak ill ei zuan. (d). esaera. Gauzak doan egiten dituenaren azken txarra iragartzen duen esaera. Ik. dúan.
Educación de basarri, mokuak kendu eta praketan ezarri. (c). esaera. Kaletarrek baserritarrei esaten omen zieten burlaizez.
Edur urte, gari urte. esaera. IXKUR-URTE, EDUR-URTE.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.