fálta
fálta. 1. fálta, fáltia. (a). izena. Falta, carencia. Diru faltia dago familixa askotan./ Igarriko dabe zure faltia.
ZER(en) falta ia beti. Oso nekez bestela: Beste kotxe bat erosi dau; faltia eukiko zeban da. 2 komentario fálta edérra. (b). esapidea. Buena falta. Aparkamentu baten falta ederra dago./ Neuri be kotxiak falta ederra eitten dost pa.
fálta eiñ. (a). du aditza. Hacer falta, necesitar. Ointxe erloju batek falta eitten dost./ Oin gastau, ta falta eitten dabenian eskatu. Ik. sínfalta. 2. fálta, fáltia. (b). izena. NOREN. Akatsa, hutsegitea. Defecto, fallo. Neure faltaz geratu giñan ekonomikia jarri barik. NOREN faltaz. Bakoitzak jakitteittu bere faltak. Bestien faltak aurreko aldian, guriak bizkarrian. esaera. "Norberaren akatsak ez dira ikusten." (Lar Antz) fálta eiñ. (a). Pelotan, tenisean, etab. txarra egin; futbolean etab. joku-araua hautsi. Azkenengo tantuan falta ein zeban saketik./ Defensa orrek falta asko eitten dau. faltak etara. (a). esapidea. Sacar faltas. Iñoi faltak etaratzen jardutia gustatze jako. 3. fálta izan. (a). da-du aditza. Faltar, carecer. Azukarra falta da ta billa noia./ Zer falta jatzu?/ Zure aittajunai bakarrik falta jakon fraille sartzia. Aditz honek ez ditu -tu eta -tzen aspektuak hartzen; -ko, ostera bai: Oinddio be zeoze faltako jako. "Falta izango", ere bai. NOR eta NOR-NORI, batik bat, baina NOR-NORK bezala ere entzuten da: Ezer falta bozu (edo bajatzu) eskatu. Hilarik PALTA darabil. Ogixa ero gauzia ero palta zanian Elusuko Bentara jute ei zien.