Hiztegia
síku. 1. siku, sikúa. (a). adjektiboa. Lehorra. Seco, -a.
siku ibilli. (c). esapidea. (eufemismoa.) Estar estreñido. Uda ezkero oso siku nabill.
2. siku, sikúa. (b). adjektiboa. Zekena. Tacaño, -a, roñoso, -a. Ogei duro bakarrik pagia? Sikuaua za, sikuaua...
Sin. zéken, agarrau, ximur. kedarriá baiño sikúaua. (c). esapidea. Oso sikua edo zekena. Zuen aittajuna sikuaua zan kedarria baiño.
siku, siku, siku!. interjekzioa. (Eibar) "Gabon esketan ezer ematen ez zuten etxeetakoei botatzen zizkieten hitzak." (AAG Eibes).
sikugarri. 1. sikugarri, sikugarrixa. izena. "Ganadueri sikatuta jaten emoten jakuezen bedar edo landarak: bedarrondua, lastua, alpapia..." (SB Eibetno). 2. sikugarri. Ik. azpigárri.
silla-patróe, silla-patróia. (d). izena. Lehengo jangela edo egongeletako silla dotorea, besoak apoiatzekoa zuena. Silla poltrona. Len komedoreko sillak zittuan, silla-patroiak esate jakona, lastozko azpixa ta atzia edarra zeukenak, ola puxkat redondo antzian. Silla-patroiak esate jakuen. Klem.
simera, simerie. izena. (Aramaio) "Zumez egindako saskitxoa, erosketak egiteko-eta erabiltzen zena, taparekin. Armozue ementxe eruengot, simeran." (Orm Aram).
sindíkatu. 1. sindíkatu, sindíkatua. (b). izena. Sindicato. Sindikatuan sartu ei dau kejia. Ik. zikintráto. Sosio susio, sindikato zikintrato. (d). esaera. Elkarte eta sindikatuenganako mesfidantza adierazten duen aspaldiko esaera. 2. sindíkatu, sindíkatua. (c). izen propioa. Hala deitzen zitzaion pentsuak, haziak eta baserrirako beste gauza asko saltzen zen dendari, Egino-Mallea jauregiko behekaldean zegoenari, gerra aurretik baserritarren elkartea han egon zelako. "Paxkuelena" ere deitzen zitzaion. Llamábase así la tienda de productos agrícolas que se encontraba en los bajos del palacio Egino-Mallea, entre Barrenkale y Masterreka. Joan Sindikatura eta ekarri pare bat pentsu-zaku.
sínfalta. (a). adberbioa. Ahaztu gabe. Sin falta. Sinfalta etorri beratzittarako./ Biarko sinfalta eingotsut.
single, singlia. (d). adjektiboa. (Oñati) Ahula, sinplea. Eskillara ori oso singlia da eta eztau nere pixua aguantauko.
sinískor, sinískorra. (c). adjektiboa. Gauzak erraz sinisten dituena. Crédulo, -a. Ain da siniskorra eze, astua egaran doiala esanda be sinistu eingo leuke.
sinísmen, sinisména. (c). du izena. Erlijiozko fedea. Fe religiosa. Gerratian ziero joan jakon sinismena. Ik. féde.
sinístu. (a). du aditza. Creer. sinisten be. (b). esapidea. SINISTIA BE. Harridurazko esapidea, "sinesgaitza da hau" esan nahi duena. Maiatza eta edurra mara-mara. Sinisten be...
sinístueziñ, sinístueziña. (b). adjektiboa. SINISTUEZINDDAKO. Increíble. Sinistuezinddakuak esan zittuan.
sínple. 1. sínple, sínplia. (b). adjektiboa. XINPLE. Argitasun eta malizia gutxikoa. Persona simple, un poco tonta. Aura sinple samarra don da dana siniste jon./ Ez ari sinplia izan da joan ari medikuana. Segun eta nola esaten den oso despektiboa izan daiteke. XÍNPLE, xínplia. Iraingarriagoa da. Zela izan leike ain xinplia! 2. sínple, sínplia. (b). adjektiboa. Konplikazio gutxiko egintza; baita kalitate edo egitura oso apaleko objektua. Se dice de los quehaceres u objetos simples. Konprak eittia baiño gauza sinpliagoik..., ba oixe be eztaki./ Jertse sinple batekin zoian eitte zeban otzakin.
sinplekeríxa, sinplekerixía. (c). izena. Sinplearen jokaera edo ekintza. Simpleza. Zure sinplekerixekin kokoteraiño nago.
sinplétu. (b). da-du aditza. XINPLETU (IRAINGARRIAGOA). Sinple bihurtu. Maria aspaldixan ziero sinpletuta dago.
siñátu. (d). da aditza. Aitaren egin. Santiguarse. Aittiaren ein ddot ero siñatu ein naiz. Don. Gutxi erabilia. Sin. aittiaren egin.