Hiztegia
afáriketa, afáriketía. (c). izena. (Eibar) "Juego de niños, cosa de broma.
Umien afariketia dirudi autu orrek./ Afariketia zalakuan, milla errialen okerra. afariketan. "A comiditas; a papás y mamás. Sin. amatxoka ibilli." (SB Eibetno). Sin. kozíñeketan.
afántsu, afantsúa. (c). adjektiboa. (despektiboa.) Proiektu zoroz betea. Baita, itxurakerietan ibiltzen dena. Afanoso, -a, ostentoso, -a. Oiñ majo kalmauta dago baiña gaztetan tamaiñoko afantsua izan zuan ori. Zentzu despektiboa du.
afizíño, afiziñúa. (a). izena. Zaletasuna. Afición. Orrek eztotsa sekula afiziño aundirik izan lanai./ Kazarako afiziñua aittajunaandik datorkixo. ZETARAKO afiziñua: kirola edo gisa honetako zaletasuna denean; ZERI afiziñua: ardoari, neskei, lanari... ironiaz mintzatzen denean. Sin. zaletásun.
áfoiñu, áfoiñua. (d). izena. Hezetasun handiko zenbait egunetan egon ohi den behelaino antzekoa, behelainora heltzen ez dena. Baita kristalean kondentsatzen den lurruna hozbero kontrastea denean. Neblina. También vaho que se condensa en los cristales con los contrastes de temperatura.
Gaur onezkero eztau jasoko. Euririk eztau eingo baiña afoiñuak segiduko dau illuntzerarte./ Tabernan sartzerakuan afoiñua egin jatan antiajotan da jausi in nitzan eskillaran estropuzauta./ Afoiñua eitten da kotxe barruan neguan. Kristalean itsasten denari lauso, lurrun eta laiño ere esaten zaio.
áfrontu, áfrontua. (d). izena. Norde-haizearekin egiten duen euri zakarra. Lluvia fuerte con viento del Noroeste. Atzo illuntzian azelako afrontua izan zan./ Afrontuak joten daben aldian, paretan, umedade mantxak agertzen die. Bentanaik ez eittia obe afrontu aldian. Baita euriak eta nordeak jotzen duen aldea. Bentanaik ez eittia obe afrontu aldian.
ága. 1. aga, agía. (b). izena. Gaztainak, intxaurrak, etab. eraisteko edo beste zerbaitetarako erabiltzen den makila luzea. Palo largo que se usa para derribar castañas, etc. y para otros usos. Aga luze batekin artu neban teillatutik zure jertsia./ Agiakin erexten zien gaztañak. 2. aga, agía. (c). Etxegintzan, postetik postera botatzen diren egur luze eta meheak. Bueno, ori izan leike aga bat, postetik postera doian aga bat. Jesus.
Agapitto, jo buruan eta itto. esaera. Bada haur berba-jolas bat honela dioena: Agapitto, jo buruan da kitto, errekara salto eiñ ezkero itto, ta kitto. Klem.
agárrau. 1. agarrau, agarráua. (b). izena. Dantza lotua. El baile agarrado. Agarraua joten asten zienian gu baztarrera mokola-mokola./ Agarrauan abadiak ikusi ezkero kriston sermoia botatzen joskuan. AGARRÁUAN EI Sin. dantza-lótu. Ik. báltsio, kontradántza. 2. agarrau, agarráua. (a). adjektiboa. (despektiboa.) Zekena. Agarrado, -a. Txikito bat pagatzeko baiño agarrauaua dok. Ik. siku, ximur.
Agárre-égi, Agárre-egíxa. (c). toponimoa. AGARREI, ARRAI. Uberan, errekaren iparraldea, eguzkialdea, eguzki-begia. En Ubera se llama así a la ladera sur, a la solana. Agarre-egixa askoz be epelaua da. Dena dela, gutxik esaten du hala. Gehienek bere forma kontraitua: Árrai, Árraixa. Ant. Isúziar.
agértu. 1. agertu. (a). da aditza. Azaldu. Aparecer, dejarse ver. Amabirjiñia agertu jakon./ Ezta aspaldixan etxian agertu. Sin. azáldu. 2. agertu. (a). du aditza. Azaldu. Mostrar. Eztau agertu gauzia konpontzeko bape gogoik. Sin. azáldu.
agílloi. 1. agillói, agillóia. (d). izena. Teilatuko urak norabidez aldatzeko, gailurretik bi hormen ezkinako zapata gainera botatzen den egurra. Aguilón. Urak banatzeko, lau aldetara urak banatzeko,agilloia. 2. agillói, agillóia. (d). izena. Kamainako goihabea. Viga que sostiene el techo de la choza. Sin. gaiñegur, goiaga.
agin txikixak aspaldi jausi. (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu. Dejar de ser un niño, madurar. Agin txikixak aspaldi jausittakuak gaittuk gu. Sin. ágiñak bardínddu.
ágiñ. 1. agíñ, agíña. (a). izena. Diente. Ortz aurrekoei buruz erabiltzen da, eta ez asko. Denei agin esaten zaie. Alboetakoei alboagin, eta umetakoei esneagiñ. Haur hizkeran txatxur edo txatxurtxo.
Ik. txarri-ágiñ, ortz. Artu zarra ta ekarri berrixa. esaera. "Hortza ateratzen edo jausten zenean, hartu eta sutara botatzen zen, aitaren egin eta esaera hori esanaz. Gure gurasoen-eta sasoian, berriz, aitaren egin ostean sorora botatzen zuten." (Lar Antz).
agin txikixak aspaldi jausi. (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu. Dejar de ser un niño, madurar. Agin txikixak aspaldi jausittakuak gaittuk gu. Sin. ágiñak bardínddu. ágiñak bardínddu. (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu. Dejar de ser un niño, madurar. Ze uste dok pa? Aspaldi bardinddu jatazen neri agiñak gauza orrek sinisteko./ Puskat agiñak bardinddutakuak bia die mendixan lanian asteko. Sin. agin txikixak aspaldi jausi. ágiñak erakútsi. (c). esapidea. Gogor egin, mehatxatu.
Azkenian agiñak erakutsi biako jat gure mutikuai, bestela eztot karreraik eingo ta. 2. agíña. (c). izena. ÁIÑ. Etxegintzan, egurrezko osagai bati ateratzen zaion koska, beste osagai bat bertan trabatuta gera dadin. Muesca. Baiña amen goixan aiña etaata eoten die onek au beera etorri eztein, burdiña bat azpittik artzen da, eta amen tornilluakin lotu. Sebas. Agin txiki bat etaa aixkoriakin, aixkora muturrakin, da gero ortik josten giñuan. Jul. Sin. kóska. 3. agíña. (c). izena. . Taxus baccata. Tejo. Orri iraunkorreko konifera. Gutxi daude eta beste arbola mota batzuen artean egon ohi dira. Batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira. Bere hazi gorri mamitsua ez, beste guztia pozoitsua du. Oso adartza zabalekoa. Nekez hazten da, baina bi mila urte inguru bizi daitekeela uste da.