Hiztegia
a. (a). izenordaina. (Angiozar, Eibar, Leintz, Oñati, Ubera) Hura. Aquel.
A da nere anaia. Sin. áura.
áaittik. (c). juntagailua. ÁGAITTIK. Hargatik, hagatik. Por ello, por aquella razón. Dirua zor notsan eta aaittik eneban nai berakin kalian trink eitterik./ Gerra denboran frentian erdixan geratu giñan, da aaittik alde egin biar izan giñuan etxetik. Gaur egun orregatik edo orregaittik da esanagoa.
aalizate, aalizatie. (c). izena. (Leintz) Ahal izatea, ahalmena. Capacidad, poder. Goñik aalizatie bai galanta baiñe burue falta.
áardi, áardixa. (d). izena. Txerri emea. Cerda, marrana
Igel jartzen zien, da orregaittik kapau itte zan, naiz aardixa ta naiz ordotza, bixak. Ant. ordótz.
aasa. izena. (Eibar) "Zestogiñak otzarak eta antzerakuak egitteko darabillen erreminttia, helduleku bikua. Zestogiñak eta zumitzak refinatzeko erabiltzen dabe, zepillua moduan. Oiñ piñuak zuritzeko be bai". (SB Eibetno).
aáta, aatía. (b). izena. ARÁTA, -ÍA. anas s.. Ahatea. Pato. Tanto el silvestre como el doméstico.
Paseko aata bat bota dau Julianek./ Aatak euki giñuzen aspaldi./ Aata-arrautzak eztie oilluanak bezin gozuak. Etxekoari paitta esaten zaio gehiago. Eibarren etxekoei, bili.
Sin. bili, páitta.
aáztu. (a). du-zaio aditza. ARAZTU.
Olvidar.
Bi a ahoskatzen dira garbi. ARAZTU ere badio zenbaitek Bergarako kalean.
abáde, abadía. (a). izena. ABARE. Apaiza. Cura.
Ik. kúria, máixu. Abadiak ainketan daben errixa, andrak manejetan daben etxia eta auntzak mozketan daben minteixa txarto. esaera. (Aran Gatz). Abadiak aintzen daben errixan eta auntzak dabitzen txaran gauza onik ez. esaera. (Lar Antz).
Abadian lapikua txikixa baiña gozua; ikazgilliana aundixa baiña bastua. esaera. (Lar Antz).
Nolako abade, alako elizalde. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
abáde-estudiante, abáde-estudiantia. (c). izena. ESTUDIANTE. Apaizgaia. Seminarista.
Artizko abade-estudiantia egon da mezetan.
abádegei, abádegeixa. (a). izena. ABADEGI. Apaizgaia. Seminarista.
Len abadegeixak pillan ibiltzen zien beren sotana beltzekin./ Neu be gaztetan abadegi ibilittakua naiz ba.
abádetar, abádetarra. (d). adjektiboa. (Eibar) Elizkoia. Clerical. Abadetar amorratua izan zan beti. (Etxba Eib).
abádetxe, abádetxia. (a). izena. Abadearen etxea. Casa cural.
Uberako abadetxia utsik dago aspalditik. Azen.: abadetxía ere bai zenbait lekutan.
abádetza, abádetzia. (b). izena. Abade ofizioa. La profesión de cura, sacerdocio.
Abade geixenak abadetziai laga ein dotse./ Abadetzan zebillen asko oiñ maixutzan dabill.