Hiztegia
ua-uau
ugartu
úle
umétoki
untzilla-keixa
urbédeinkatu
uretz
uroe, -i
urretu
Urrúfiño
urté-sásoe, -i
usáu
úutikan!
ugartu
úle
umétoki
untzilla-keixa
urbédeinkatu
uretz
uroe, -i
urretu
Urrúfiño
urté-sásoe, -i
usáu
úutikan!
ulíxa. (d). izenordaina. ULEXA (EIB.). Urlia, halako. Tal, fulano. Ulixak esan zebala ta olakuak. Esan zostan neri eztakitt zeiñ ulixak esan zebala baiña... Klem./ Ulixa etxetan, porrejenplo Izarrekuak, Bitxurtun baeguan ilddakua, Bitxurtun difuntua dagola ero difuntia dagola. Aniz./ Ulixak ulixai entzundakuak eta olako kontu beruak eukitzeittu. Klem./ Elgoibarko auspu-konpontzaille bati bialdu ei zetsan errekaua, juateko Eibarren ulexa lekutara, auspu bat euala konpontzeko ta. (SM Zirik)./ Esan zeban ulixa lekutan ulixa mutillakin ikusi zebala.
Ondoko hitza mugagabean. Gaur ia galdua. ALAKO erabiltzen da ordez: Alako lekutan alako mutillakin ikusi zebala. ulíxa ta bendíxa. (d). izenordaina. Urlia eta berendia. Fulano y mengano. Ulixak eta bendixak kulpa guztiak, berak bapez. Gaur egun fulano ta bengano gehiago. Sin. aláko eta aláko.
ulu. 1. ulu, ulue. (b). (Leintz) Oihua. Ulu baten jabitzen. uluka, ulúeka, ulúez. adberbioa. ULÚEKA, ULÚEZ. Oihuka. Bergaran txakurraren alarauez ia bakarrik. Gure txakurrak uluka emon dau gau guztia./ Txakurra ulueka dao, uluez dao. Don. Pertsonak diarka edo txilíxoka ibiltzen dira Bergaran; Leintz aldean, ostera, pertsonak ere uluka.
2. ulu, ulua. izena. SB E. "Aullido de perros y lobos; también el canto del buho." (SB Eibetno).
úluna. 1. úluna, úlunia. (d). izena. Ilea joandako lekua; pertsonaren buruan, ardietan, etab. Calva, espacio en el que se ha caído el pelo. Ulunak esan eitte jako. Don. Behin bakarrik entzun dut.
2. úluna, úlunia. (d). izena. Ubelunea, beltzunea. Azala kolpe bategatik beltz-beltz jartzen denean zer den galdetuta: Beltzunia ero ulunia. Don. Etim.: ubel+una, ziurrenik. Sin. béltzuna, -e, ubeldu.
umáu, umáua. (d). adjektiboa. Gari, izara edo belarrondo artean kontserbatutako frutaz esan ohi da. Se dice de las frutas conservadas entre trigo, sábanas, heno, etc. Bai, umauak esate jakuek. Len etxauan kamaraik eta zerik eta... —Zela gordetzen ziren? —Gari artian be bai; armaixoko izara artian ero, erropa artian ero, gordetze zittuan, leku batzutan beintzet. Klem./ Sagar umauak jan giñuzen Karnabaletan.
úme, umía. (a). izena. Haurra; aberekumea ere bai. Niño, -a; también cría de animal. Zenbat ume daukazu?/ Konejuak umiak eittu. Hitz konposatuetan -kuma edo -kume: txakurkuma,-e, konejukuma, -e, fraillekuma, -e, putakuma, -e, etab.
Ik. kúma. Lelengua Liliri, bigarrena Margari eta irugarrena sobrari. esaera. (Antzuola) "Lehenengo umea poz handiz hartzen da, bigarrena ez hainbeste, eta hirugarrena..." (Lar Antz). Umiak asi eta nekiak bizi. esaera. "Umeek lan handiak eta ardura handiak ematen dituzte." (Lar Antz). Umiak ume, Inglaterran be ume. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). umé ésperuan egon. (c). esapidea. Haurdun egon. Ik. ésperuan égon. ume gorri. 1. ume gorri, ume gorrixa. izena. Ume jaio berria.
2. ume gorri, ume gorrixa. izena. (Eibar) "Polluelo (txoriarena) recién eclosionado." (SB Eibetno). ume zorri, ume zorrixa. izena. (Eibar) Ume lotsabakoa.
Gaur egunian ume zorri guztiak zigarrua auan dabela ibiltzen die kalean. (AAG Eibes). umía azi. (b). aditza. Criar un niño. Berak bakarrik azi zittuan bost umiak.
umía eiñ. Abereak umea izan. Katuak umiak eittu. umía éitteko egon. (c). esapidea. Haurdun edo ernari egon. Animaliez zein pertsonez. Biae gaztia umia eitteko dago. Sin. ernari egon. (animaliak), ume esperuan egon (pertsonak). Ik. ernári. umia izan. (a). aditza. UMIA EUKI. Erditu, familia izan. Maikak umia izan —(edo euki)— dau joan dan astian. Sin. euki. Sin. famílixia izan. úmiak eiñ. (c). esapidea. Hacer(se) pedazos. Neskatilliai platera eskutan artzen lagatzen bajatzu laster eingoittu umiak.
umeáldi, umealdíxa. (b). izena. Animaliak umeak egiten ditueneko aldi bakoitza. Camada. Konejuak urtian bi umealdi ero iru izateittu. Ardien kasuan, baita artaldearen bildots-egite bolada bakoitza. Urte batekuak baiña umealdi diferentetakuak die onek billotxok.
umeastúndu. (d). da aditza. Haurdunaldia oso aurrera euki. Tener la preñez muy adelantada, el vientre muy hinchado. Apala” umeastunduta dago ta ezingo dou uztartu. Behiez entzun dugu bakarrik.
Ik. astúndu.
ume-denpora, ume-denporia. (c). izena. Haurtzaroa. Infancia. Ume-denpora negargarrixa pasautakua da ori.
umégintza, umégintzia. (c). izena. Parto, tanto de personas como de animales. Umegintzia dago etxe ortan; partua dagola./ Umegintzan il zan aura andria be. Klem.
Behiena txalgintza. umegiñan. (c). adberbioa. Pariendo.
Umegiñan dago ardixa.
umé-ízara, umé-ízarak. (c). izena. UMEZARA (EIB.). Lehengo oihalezko painalak. Pañales antiguos. Egun guztia ume-izarak garbitzen./ Izarak eta mantatxuak eukitze jittuen. Klem.
Pluralean, batik bat.
úmel, uméla. (b). adjektiboa. Húmedo, medio mojado. Intza ein ddau ta umela dago bedarrondua./ Oinddio umela dago atzo esegittako erropia. Ik. ézko, ezkúra, éze.
uméldu. (b). da-du aditza. Umel bihurtu. Etxe aretan izarak pe umelduta egoten die, ain dda paraje zokua eze./ Umeldu ero lizundu (belarra). Umeldu ezkero ba urrengo lizuna. Umelak lizuna dakar ondorik. “Bedar umela ekarri dou. Au lizundukok”. Don.
uméloi, uméloixa. (c). izena. Placenta. Txala eiñ eta umeloirik ezpadau eitten betenaixuai abixatzen jako. Azen.: úmeloi ere bai.
Sin. káren.
umémiñ, umémiñak. (d). izena. (Oñati) Haurgintzako minak. Umemiñetan geratu dok. Umemiñakin dao: con dolores de parto." (Izag Oñ).
"Umemiñetan geratu dok. Umemiñakin dao: con dolores de parto." (Izag Oñ).
uméske. (b). adberbioa. Susara. En celo el ganado vacuno. Beixa umeske daukagu. Sin. ixko eske. uméske jarri. (b). UMÉSKE EGON. Umesketu. Encelarse la vaca. Laster jarriko da umeske pinttia. Sin. umeskétu. Ik. arkéra, ígel egon, xípu, altan egon.
umeskétu. (c). da aditza. Susara jarri behia. Encelarse el ganado vacuno. Urrengo umesketzen danian txarolesa bota bia jako. Sin. uméske jarri.