Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ópor. 1. opor, oporra(k). izena. Vacaciones. Batuaren bidez sartu da azken urteetan. Sin. bakazíño. 2. opor, oporra(k). izena. Lanik egiten ez den eguna eguraldi txarragatik edo halako beste zerbaitegatik.   "Día de vacación, de reposo, aunque no sea de fiesta, por ej. a causa de la lluvia." (Azkue). Oporrak e, kanpuan lanik egiñ ezinddako girua zeuanian da, “oporrak dauzku ta”. Neguan edurrakin da egun bi igual da: opor-egunak. Klem./ Gaur be oporra izan dou taillerrian, arginddarrik etzeuan da. Pluralean gehienetan. Baita irudizko zentzuan be: Aurten opor egin dosku sagarrak. Kale egin duela, ez duela eman, alegia.
or. (a). adberbioa. Hor.   Ahí. órtxe-órtxe. (b). esapidea. Gutxi gorabehera. Baita justu-justu, ia-ia. Aura, bi metrora ezpada ailegatzen be, ortxe-ortxe ibillikok./ Zarrabeitia bueltia irabazteko ortxe-ortxe ibili zuan./ Kotxia eztosk lagako, ta bizikletia be ortxe-ortxe. Ik. aór.
ora. Ik. óre.
oráiñ, oráiña. (c). izena. ORIÑ. Lunar. Duruan tamaiñoko oraiña dauka lepuan.
oráiñal, oraiñála. (b). izena. ORÍÑAL, ORAIÑEL. Pixontzia.   Orinal.
orazíño, oraziñúa. (b). izena. Oración.
orban. (Eibar) "Mancha, marca, rayadura, mella." (SB Eibetno).
orbára. estepan. izena. "La cicatriz." (Izag Antz).
© Jaione Isazelaia
órbel, orbéla. (b). izena. Hosto lehor eroria.   Hojarasca. Orbela ona da azpigarrittarako./ Ipintzakua ta Zaldumendikua orbel batzen auzo lanian. Klem. Singularrean. orbela letxe. (c). esapidea. Oso ugari. Telefono mobilla orbela letxe jagok. (Zuaz Deb)
© Jaione Isazelaia
orbélontzi, orbélontzixa. (d). izena. Errekatxoak zekarren orbela -gero lurrustel bihurtuko dena- batzeko sistima.   Sistema empleado antiguamente en Idurixo para recoger la hojarasca que arrastra el riachuelo, que convertido en humus servirá de abono. Orbelontzixa, aintziñan an errekatxuan gure aittajunak eitten juan ixtura bat esixakin, eta errekiak zekarren orbela batzen zuan araxe, ta gero lurrustela eitten zuan, orbelontzixa zuan aura. Gero soorako erabiltzen zuan. Klem.
orbeltz, orbeltza. "La clase de castaña tardía." (Izag Antz).
órdai, órdaixa. (b). izena. ÓRDEI, ÉRDOI. Herdoila. ugarra.   Roña, herrumbre. Pinttau ezian burdiñiai belaxe eitte jako ordaixa. Sin. úar.
ordáinddu. (c). du aditza. Pagar. Etxia ordainddu ezindda pasau biakou bizi guztia. Pagau da arruntagoa.
ordáiñ, ordáiña. (c). izena. Remuneración, pago o premio por un favor o trabajo realizado. Bizi guztia erak azi ezindda pasau ta zaartzaruan despreziua izaten da seme-alaben ordaiña./ Beiñ mesedia ein zotsula ta oiñ ordaiña biako dau. ordaiñetan. (c). adberbioa. Zerbaiten ordainez.   En pago. Makiña bat fabore einddakuak ga baiña disgustua besteik eztou artu ordaiñetan./ Eztakitt ze emungotsuten ordaiñetan. ORDAI
ordáittu. (b). da-du aditza. ORDÉITTU, ERDOITTU. Oxidar(se). Ordaittutako iltzia sartu jako orpotik./ Itxasoko salitriak ordaitzen dittu kotxiak. Sin. uártu.
órde. 1. orde, ordía. (b). izena. Emandako gauza, egindako fabore edo lan, edo halako gauza bategatik itzultzen dena.   La compensación por el trabajo o favor realizado. Kristala apurtu bajatzu emoixozu ordia. ORDIAZKUA EIÑ entzun izan da gehiago ORDÍA EIÑ eiñ edo ORDEZK Sin. ordézko, ordiázko. ordían emon. (c). esapidea. ORDEZ EMON. Zerbaiten ordez eman. Terreno puxketa bat emun gontsen, da erek ixko potolo bat ordian. 2. orde, ordía. (c). izena. Norbaiten edo zerbaiten lekua betetzen duena.   Sustituto. Joxe soldau joan dok eta aren ordia eztok datorren illerarte lanian asiko. Sin. ordeko. Sin. ordézko, ordiázko. Ik. aitta-órde, ama-órde.