Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
-alan. Ik. -ala.
-dun. 1. -dun. (a). atzizkia. Atzizki posesiboa. Bota ebilladunekin ibiltzen da. 2. -dun. (b). atzizkia. Sufijo que indica repartidor de. Ardauduna ezta etorri./ Esneduna goizeko zazpiretan zeuan atian. Zenbaitetan, arrainddunen esate baterako, dendari edo saltzaile ere bai. Ik. ardáudun, arráinddun, esnédun.
-gíñan. atzizkia. Zerbait egiten ari dela adierazten duen atzizkia: txalgíñan, umegíñan, ogigíñan, ikazgiñan, txixa(g)iñan, kaka(g)iñan, teillagiñan... Julien kakagiñan dago./ Goimendixan ikazgiñak eta bajanaz da ikasiñ egurgiñan. Fran. Baita -GI
-kónde, -kondía. (d). atzizkia. -KONDA. -kote, talde atzizkia.   Sufijo de grupo: irukonde, boskonde, amarkonde. Nora doia baiña irukonda au? Sin. -kote. Ik. irukóte.
1. -kúma, -kumía. (b). izena. -KUME. Hitzaren bigarren osagai gisa, animalia-umea.   Cría de animal. Mutikotan txori-kuma billa ibiltze giñan./ Lau katakuma dauzkau. Txerrikuma, astakuma, konejukuma... Soilik esan behar denean: ume. Astuak bi ume eittu.
-t(z)eke. (a). atzizkia. -T(Z)EKA (UB.-ANG.).. Gabe; aditz erroari erantsia.   Sin, tras infinitivo verbal. Oinddio afaltzeke nago./ Pelikulia ikusteke geratu naiz. -TEKE hartzen dute -n eta -si, -xi, -zi bukatutako aditzek. -TZEKE besteek. JO da salbuespena, joteke esaten baita. (Dena dela adin handikoetan ez da hau guztia beti betetzen, -TEN bukaera askoz ere sarriago baitarabilte). Deklinatu ere egiten da. Usain bat edarraua ta kolore bat edarraua... ikustekiak ezin sinistu. Hil. TzEKEIK. Adinekoek inoiz -IK gehitzen diote. Emen jartzen baza ordubete bat laster joango jatzu denporia, igerri be eittekeik. Eli./ Kartzelara eruatekeik etorri giñanian... Eli.