Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kátillu
káutetan
kátillu, kátillua. (a). izena. Tazón de leche sin asas. komentario 1 Sin. esné-kátillu. Ik. jesús-kátillu.
katillukára, katillukaría. (b). izena. Katilua bete jenero. Bi katillukara esne eran dittu.
katóliko, katólikua. (a). izena. Católico. katóliko ez ibili. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Gaizki samar ibili. Nere kotxia aspaldixan eztabill oso katoliko./ Osasunetik neu be enajabik bape katoliko.
katon, katóna. (c). izena. Eskolan eukitzen zen lehenengo liburua.   El Catón, el primer (y único) libro que se tenía en los primeros cursos escolares. Katona leitzen ikasi ezkero eskola danak ikasitta zerela pentsatzen zan.
kátu. komentario 1 1. katu, katúa. (a). izena. Gato. katua umiekin bezela. (c). esapidea. Leku-aldaketa etengabean. Etxakixat zenbat aldiz aldatu naizen etxez joan dan amar urtian. Katua umiekin bezela najabik. Gauza jakina da katuak bere ume txikiak lekuz aldatzen dituela behin eta berriz, ziurtasun neurri gisa. katuak mingaiña jan dotsu ala?. (a). esapidea. Berbarik egiten ez duenari esan ohi zaio, umeari batik bat. 2. katu, katúa. (b). izena. Gato para levantar cargas. 3. katu, katúa. (c). izena. Kartutxoaren pistoia jotzen duen pieza. Lehengo armetan atzera tiratu behar izaten ziren kargatzeko.   Percutor de escopeta. Eskupetian ezkerreko katua eztabill bia dan moduan. 4. katu, katúa. izena. (Eibar) Gatillo. Sin. txakur.
katúill, katuílla. (d). izena. Otsaila. otsail ere bai) da erabilera arruntekoa. Katuak xipu egon ohi direlako. Oso gutxi erabilia. Febrero (adin handikoek frebero edo otsail ere bai) da erabilera arruntekoa. Ik. astóill.
© Jaione Isazelaia
katú lóra, katú lóría. (d). izena. . Stachys lanata. Stachys. komentario 1
katumarrósa, katumarrosía. (c). izena. Aullido de gato. Katumarrosak ikaragarrixak or Mekoleta-torre aldian. Mertz.
katuzúlo, katuzulúa. (c). izena. Katua pasa dadin zenbait atek barrenean izaten duten zuloa. komentario 1
© Jaione Isazelaia
kátxaba, kátxabia. (c). izena. Helduleku bihurra duen bastoia.   Cachava, cayado. Katxabia artu ta pasiaria eitte zeban egunero. Sin. bastóe, -i. Ik. mákilla.
katxarrero, katxarrerua. izena. "Baserriz baserri edo herriko zenbait puntutan lapikoak, guardasolak eta konpontzen zituena." (Lar Antz). Bergara eta Elgeta aldean paraguero esaten zaio. Sin. paraguéro.
kátxarro. 1. kátxarro, kátxarrua. (b). izena. Trastea, tresna.   Traste, aparato. Patata zuritzeko katxarro bat erosi dot./ Ze da poltsan daukazun katxarrua? kátxarro bat éindda égon. esapidea. KATXÁRROZAR BAT ÉINDDA ÉGON. Destartalatuta egon. Zure kotxia katxarro bat eindda dago. 2. kátxarro, kátxarrua. (c). izena. Lurrezko ontzia.   Cacharro, recipiente de arcilla. Aintxinan etxeik etxe ibiltzen zien katxarruak saltzen. 3. kátxarro, kátxarrua. (c). Mutil, eta batik bat neska-ren atzetik jarrita, ederra, bikaina.   Tras mutil y, sobre todo, neska, hermoso, -a. Aura zuan neska-katxarrua, aura./ Baiña ik ze ein bion mutil-katxarro orrekin.
kátxarro-saltzáille, kátxarro-saltzaillía. (d). izena. Etxez etxe asto edo mandoaz buztinezko ontziak saltzen dituena.   Cacharrero, vendedor de objetos de alfarería. Oiñ ezta ikusten katxarro saltzailleik. Azen.: katxárro-saltzáille ere bai.
katxárrozar. 1. katxárrozar, katxárrozarra. (b). izena. Handia, itzela.   Enorme. MAN kamioiak kriston katxarrozarrak dittun. 2. katxarrozar. Ik. kátxarro.
kátxo, kátxua. (b). adjektiboa. (Oñati) Ezkertia.   Zurdo.
kaudel, kaudela. (d). izena. (Oñati) Ganora. Eztako ezertarako kaudelik./ Ori, kaudelbaia galanta!
káusk!. (c). onomatopeia. (adierazkorra.) KOSK, KLAUSK . Onomatopeya que indica acción de morder. Zuen txakurrak kausk ein ddost ipurdittik./ Txakurrak, gutxien uste danian, kausk./ Gure aatiak txitxaria ikusi orduko klausk eta barrura.
© Gorka Ortega
kauskára, kauskaría. (c). izena. (adierazkorra.) KOSKÁRA, KLAUSKARA. Mordisco. Ze sagar da? Emongostazu kauskara bat?/ Klauskara dezentia ein ddotsa zuen Pitxirriok. Ik. ainkára.