Hiztegia
láta. 1. lata, latía. (d). izena. Cubo, balde. Latia ekarrizu esnia jasteko. Sin. balde. 2. lata, latía. (d). izena. Teilatuko ohola, teilei eusten dagoena. Chilla, tabla que sostiene las tejas. Kapirixuak die orrek. Noberak nai daben neurrixan zertzen die, ta gero gaiñian josten dozuna latia da. Sebas. Teilatu ertzekoei arlata. Ik. alboága. 3. lata, latía. (a). izena. Pelmada, lata. Zu beti latia emoten.
latési, latesíxa. (d). izena. LATA-ÉSI. Lataz (oholez) egindako hesia. Cercado hecho de tablas, empalizada. Lata-esixa, ori zerran zertutako olekin einddakua. Klem. Ik. esi.
látigo. komentario 1 1. látigo, látigua. (b). izena. Látigo. Latiguakin arreatzen die zaldixak.
2. látigo!. (d). interjekzioa. Gogor!, jota sua. Duro!, dale que te pego. Eguardixan txikiteua, bazkalostian kopak eta illuntzian berriz be latigo!/ Ale!, gogor!, latigo!, irabazitta daukak eta. JOTA LATIGO ere bai, jota sua edo jota keia zentzuan.