Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
obrámentu
odólbero
obrámentu, obrámentua. (d). izena. (eufemismoa.) Kaka, eta hori egitea.   Hez fecal, y también la acción de defecar. Obramentuan odola ein ddot eta arduratan nago./ Berakua dagonian bost minututik bost minutura obramentua./ Obramentu txarra eitten dau. Don. Ik. obráu.
obráu. (d). du aditza. (eufemismoa.) Kaka egin.   Defecar. Azkenian gaur goizian obrau dot. Ik. komunéra joan, kaka eiñ, librau.
óde, odía. (c). izena. OREI, OREIXE (LEIN). Hodeia. Eguraldia trumoitsua dagoenean, sargori, eta ode tontorrak ageri direnean, odia dagoela esan ohi da.   Nubes y situación meteorológica que presagia tormenta. Odia dago ta larri ibili zaparraran bat botatzen. Delako eguraldia dagoenean ikusten diren lainoei ez zaie ode deitzen, ode-laiño edo ode-tontor baizik. Haizeak hegotik edo hego-mendebaletik jo behar izaten du giro hau sortzeko. odiak jo. (c). esapidea. Ekaitza sortu, egin. Oinddio gaur illuntzerako odiak joko dau.
ode-áize, ode-aizía. (c). izena. Ekaitzaren aurreko haizea. Sin. ostaize.
ode-arte. izena. (Eibar) Claro.
ode-éuri, ode-euríxa. (c). izena. Lluvia de tormenta. Ode-eurixak daukana zera da: igual emen egundokuak eitteittuala ta emendik bi kilometrora bapez. Pluralean ere bai: Ode-euri edarrak ein zittuan atzo. Sin. trumoi-éuri.
ode-kanpai, ode-kanpaia. (c). izena. ORE-KANPAI. Ekaitza zetorrenean jotzen zen kanpaia. Ore-kanpaiak asi ziranian ekaitzan barri emoten, estutu zan gure parejia. (SM Ezten).
ode-láiño, ode-láiñua(k).. izena. Nube de tormenta. Ik. ode-tóntor.
ode-lauso, ode-lausua. "Nube alta y ligera, cirro.   Hode ariñak, eguzkixari traba pixkat egitten detsenak, baiña eguna illundu barik eta euririk ekarri barik." (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
ode-tóntor, ode-tontorra(k). izena. Hodei-tontorrak, hodei-lainoak.  Nubes de tormenta. Ode-tontor zuri-zurixak agiri die Elgeta aldetik. Sin. ode-laiño, trumoi-laiño, ode-adar (Eib.). Ik. óde.
odétsu, odetsúa. (c). adjektiboa. Hodeitsua. Aspaldixan egualdi odetsua dabil.
ode-zaparrára, ode-zaparraría. (c). izena. Chaparrón de tormenta. Ode-zaparraratxo bat majo letorkixo letxuga landariai.
odiátu. 1. odiátu. (d). adberbioa. Zerua hodei-lainoz estalirik.   Encapotado, cielo cubierto de nubes tormentosas. Zerua odiatu dago./ Goizian odiatu zeuan, baiña eguardirako garbittu dau. 2. odiátu. (c). du aditza. Zerua hodei-lainoz estali.   Cubrir el cielo con nubes de tormenta. Oiñ arte garbi egon da baiña belaxe odiatu dau.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
ódixa, ódixia. (d). izena. ÓRIXA. Hodia.   Canalón de tejado. Odixia zulatuta dago ta konpondu ein biako da./ Zinkazkuak izeten die orixak. /a/ organikorik gabe ere entzuten da: Orixa lekuz aldatu bia da. Sin. kanalóe, -i.
ódol, odóka. (a). izena. Sangre. Norbaitek nerbio gutxi duenean odolik ez daukala edo odol gutxikoa dela esan ohi da. odol berokua izan. (c). esapidea. Erraz haserretzen dena, jenio bizikoa izan. odol gutxikoa izan, odol gutxi euki. esapidea. Nerbio gutxi izan. odol-otzían. (c). esapidea. A sangre fria. Zazpi lagun il zittuan odol-otzian. odóla biá da. (c). esapidea. Balorea behar da.  Hace falta valor. Odola bia da ama oian iltzen da lagunekin afaittara joateko. Sin. baloria bia da. odolbakua izan. (c). esapidea. Motela edo ganora gutxikoa izan. odolétan. (c). adberbioa. Odolez blai, odola dariola. Basiliok anka bixak odoletan zittuala ein zittuan azkenengo amar kilometruak./ Pelotarixak eskua odoletan dauka.
odol gutxikoa izan, odol gutxi euki. esapidea. Nerbio gutxi izan.
odolán pasára. 1. odolán pasára, odolán pasaría. (d). izena. Hala deitzen zitzaion udazkenean eta izan ohi den gaixoaldi edo gorputzaldi txarrari. Gripea, agian.   Nombre con el que se designaba al malestar general. Quizás gripe. Gripiai uste juat lenao odolan pasaria esate jakola. Udazkenian odolan kanbixua-ta izaten dok, gorputzaldi txarra-ta. Gure aittazanak sarrittan eukitzen juan, odolan pasaria zala ta, gripian moduko zer bat, gorputzaldi txarra. Lenao urzanak ipiñi-tta itten jotsen olako gaixuei, odolan pasaria zeukala-ta. Etxakixat tensiñuana zan ala zerena zan. Klem. 2. odolán pasara, odolán pasaría. (d). izena. Har batek txerriaren azalean sortzen duen gaitza.   Erisipela porcina. Don.
odólbako, odólbakua. (c). adjektiboa. Nerbiorik gabea, geldoa.   Apático, -a, persona de poco nervio. Ain zan odolbakua, ze zapatak pe amak garbittu biar izate zotsan. Sin. odol gutxiko.
odol-bátu, odol-batúa. (c). izena. Sangre coagulada a flor de piel. También moratón, cardenal, cuando es de consideración. Atiak arrapauta, ikusi zelako odol-batua daukaten bietzian./ Gorputz guztia odol-batuz beteta urten ei dau kuarteletik. Ik. béltzuna, -e.