Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
derrépente
desgrazíau
derrépente. (b). adberbioa. Berehala.   Enseguida. Esaixozu derrepente etortzeko./ Derrepente ezpanotsan dirua eruaten kotxia apurtuko zostela. derrépentian. (c). adberbioa. Bat-batean.   Al instante, derrepente Bagenden berbetan eta derrepentian zuri-zuri jarri zan ilddakuan moduan./ —Zela il dda ba? —Derrepentian, elizakuak ekartzeko astirik pe barik Derrepente eta derrepentian-en arteko bereizketa ez da argia. Badirudi lehena aginduak ematerakoan eta noiztasuna azpimarratzen denean erabiltzen dela gehiago, eta bigarrena bestelakoetan eta nolatasunean. komentario 1
derrígor. DERRIOR. Derríor ahoskatzen dute gehienek; eratorriak ere bai. komentario 1 1. derrigor. (b). adberbioa. DERRIOR. Nahi eta nahi ez.   Forzosamente, necesariamente. Matrikulau nai bozu zeuk etorri biozu derrigor./ Gure neskatilliak berbenara joan nai dau derrigor. Sin. ákaso, náitta náiez. derrigorrían. (b). adberbioa. Gogorrean.   A la fuerza. Azkenian derrigorrian eruan biar izan zeben ospittalera. 2. derrigor, derrigórra. (c). izena. Ezinbesteko beharra.   Necesidad inexcusable. Derrigorrak gauza asko eraitteittu. derrigórra izan. (c). esapidea. DERRIGORREZKÚA IZAN. Nahi eta nahiezkoa, behar beharrezkoa izan. Karneta etaratzeko derrigorra da fotografixak etaratzia./ Entzun, derrigorra ezpada ez urten etxetik. derrigórrak emon. (c). esapidea. Estuasunak eman, behar handiak bultzatu. Edurtia, ta jateko guztia gastauta, ta derrigorrak emon zotsenian amandria zarra jan ei juen ijittuak./ Itxuria turistok, derrigorrak emon dotsenian uretara salto ein ddabe. derrigórrak eraiñ. (c). esapidea. Premina handiak bultzatu. Azkenian derrigorrak eraindda etxera bueltau zan.
derrigorréko, derrigorrekúa. (c). izenlaguna. DERRIGORREZKO. Behartutakoa. Obligado. Erderaz eraiñ, baiña zela etzan kanpuan da beste gauzatan zertzen, ba derriorrekua antxe zeoze, kitto. Don. (AA BergEus) Sin. náitta naiézko.
derrigórtu. (b). du aditza. Behartu.   Obligar. Umiak eztie jatera derrigortu biar. Sin. biartu.
desafíxau. (b). aditza. Desafiar. Erozein desafixatzen dau arroputz orrek. Sin. desáfixua bota.
desáfixo, desáfixua. (b). izena. Desafío. Biar desafixua daukau aintxintxika. desáfixoka. (b). Desafioak botatzen. Beti jente guztiai desafixoka ibiltzen da. desáfixua bota. (b). Desafiar. Potok desafixua bota jostak pelotan. Sin. desafíxau. desáfixua jokatu. (b). Llevar a cabo un desafío. Azkenengo desafixua jokatu nebanian bos kilo gutxiao neuzkan.
desanímau. (a). da-du aditza. DESALIMAU. Desanimar(se). Adineko zenbaiti desalimau ere entzun dakioke.
desasoségu, desasosegúa. (c). izena. Malestar, desasosiego. Gripia pasau barri nago ta miñik ez, baiña desasosegua daukat./ Nerbioso nabill, prolemia burutik kendu ezindda; gaizki ez, baiña desasosegua.
desbardinddu. (c). aditza. Bereiztu.
desbárdiñ. 1. desbardiñ, desbardíña. (b). adjektiboa. Laua ez den zoruaz esana.   Se dice del piso desigual. Azpixa oso desbardiña zeuan da orreaittik ez da ondo geldittu baldosia. 2. desbardiñ, desbardíña. (c). adjektiboa. Diferente. Gutxi erabilia. Sin. diférente.
desde luégo. (c). juntagailua. Desde luego. Kalian zeoze gutxiao igual eingo zan (euskeraz). Basarrixan desde luego pleno e. Don. (AA BergEus, 344. o.).
deségiñ. (c). da-du aditza. Deshacer(se), destruir. Patata klase batzuk ziero desegindda gelditzen die egosterakuan. Intransitiboan, batik bat.
desengáiñau. (c). da-du aditza. Desengañar(se). Nobixuak laga zebanian betiko desengañau zan. Intransitiboan, batez ere.
deséngaiñu, -o, deséngaiñua. (b). izena. Desengaño. Beixak jarri zittuen aberastuko zielakuan da desengaiñu galanta euki dabe.
desespérau. 1. desesperau. (a). da-du aditza. Desesperar(se). Desesperauta dabill fabrikan. desesperau eragiñ. (b). Hacer desesperar. Loibak desesperau eraitten dotse amandriai. desesperauta bizi. (b). esapidea. Ziero desesperauta bizi da gizona. Ziero desesperauta bizi da gizona. 2. desespérau, desesperáua. (c). adjektiboa. Desesperado, -a. Iñundien desesperau guztiekin juntatzen da.
desesperaziño, desesperaziñúa. (c). izena. Desesperación. Diru barik, bakarrik, goittik beraiño bustitta... Aura zan desesperaziñua.
désflako, désflakua. (d). izena. DESFALKO. Desfalco. Fabrikako eskribientiak egundoko desflakua eiñ i dau. Lehengo zaharrek erabilia. Flakoaren eta iruzurraren artean zerikusiren bat nabaritzen zutelako, agian. Gaur egun DESFALKO Ik. janaldi.
désgrazia, désgrazia. (a). Desgracia. Naikua desgrazia dauka bere buruakin.