Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zorróta
zozo-zúri
zorróta, zorrotía. (d). izena. Zorroarekin errotara egiten zen atzera-aurrera. Zorrotia izaten zuan ba, artu garixoi astuan da. Klem. Lekuzkoetan, batik bat. Bolura noia zorrotara. Ik. garí-zórro.
zórrotz. 1. zorrotz, zorrótza. (a). adjektiboa. Afilado, -a. Ant. amots. lábaiñia baiño zorrótzaua. (c). esapidea. Oso zorrotza. 2. zorrotz, zorrótza. (b). adjektiboa. TXORROTX. Pertsona zurrunez eta disziplina zaleez esan ohi da.   Se dice de las personas muy rígidas y disciplinadas. Oso zorrotza da umiekin. TXORROTX ere bai. Honek oraindik zentzu despektibo gehixeago du. Bestiekin txorrotxa da petral aura, baiña bere buruakin ez. 3. zorrotz, zorrótza. (c). adjektiboa. Zentzu positiboan ere esaten da.   Se dice de las personas agudas, precisas en su trabajo, ingeniosas, etc. Politikaz eskribitzen dabenian zorrotza da Ortzi.
zorrotz-gari, zorrotz-garíxa. (a). izena. Errementariari laborantzarako tresnak zorrozteagatik garitan ematen zitzaion ordaina. Zorrotz-garixa. Urtian gari mordua jasotze zeban Errementarikuak Osintxun. Batzutan kejau be bai, ze batzuk albokuen erreminttak be eruaten zittuen orren kontura. Eus. Sin. errementari-gari.
zorroztáille, zorroztaillía. (b). izena. Afilador. Motozerria zorroztailliana eruanda daukau.
© Iñaki Arana
zorróztarri, zorróztarrixa. (c). izena. Tresnak zorrozteko arenarria.   Piedra arenisca de afilar. Zorroztarrixa ba are-arrixa, kutxillo-ero, zera-ero atxurrak zorrozteko arrixa. Gure albergako arrixan be zorrozten jittuen zerak. Klem. Pedalez mugitzen denari destera. Ik. arri.
zorróztu. (a). du aditza. Afilar. Ant. amóstu. Ik. arríttu.
zorroztúra, zorrozturía. (c). izena. Zorroztutako unea.   La zona delgada y afilada de un objeto cortante. Zorroztura guztia joate jako segiai segarrixa gaixki erabilli ezkero. Ik. pikadura.
zórtzi. (a). zenbatzailea. Ocho. gáur zórtzi. (c). Dentro de o hace una semana. Gaur zortzi da partidua./ Gaur zortzi izan zan konziertua. Baita atzo zortzi, biar zortzi, astelenian zortzi... Ik. gaur ámabost. mekáuben zórtzi!. (b). interjekzioa. MEKÁUEN ZÓRTZI. Birao motela, mekauen zotze-n ihesbide umoretsua. zortzíxan-zortzíxan. (c). adberbioa. Cada ocho dias, cada semana (en un día determinado). Zortzixan-zortzixan pasatzen da butanerua. Ik. astían-astían.
zóru. 1. zoru, zorúa. (d). izena. Etxe barruko azpia. Suelo de casa. Sarrittan esaten juau sukalde inguruan da: “ Donatok dionez, beheko plantakoari esaten zaio, goikoetakoei SUELO. 2. zoru, zorúa. (d). izena. Suela de zapato. Zapaten zorua ero suelia. Zapata-zoruak. “Zoruerdixak eittera eruan bia jittuau” arreglua baldin badoia. Don. zoru-érdi, zoru-erdíxa. (d). izena. Media suela.
zótal, zotála. (d). izena. Zoia.   Tepe. Sin. zói.
zotárro, zotarrúa. (d). izena. Goldaren ildoa.   Surco del arado. Uberan Uberan goldazulo esan ohi da. Donatok zotarro dio, eta zotaska esaten dela Elosu aldean. Nire amak goldazoi deitzen dio. Golda-arrasto ere entzun izan da. Bost sinonimo gauza baterako. Etxe batzuetan, porrua sartzeko aitzurrez egiten den ildoari esaten zaio zotarro.
zótaska, zótaskia. (d). izena. (Elosu) Goldaren ildoa. Ik. zotárro.
zótinka. (a). adberbioa. Zotinak eginez. Egun guztia zotinka pasau dot. Ik. negár-zótinka.
zótiñ, zotíña. (a). izena. TXOTIÑ (LEIN.). Hipo. Zotiña sustuakin joaten i da.
zótz. 1. zotz, zótza. (b). izena. Makila zati txikiak, sua pizteko eta balio dutenak.   Palitos que valen para encender el fuego, por ej. Ekarrizu zotz batzuk sua pizteko. Zenbaitek «palillo» esateko ere badarabil, baina honetarako pálillo esaten da normalean. Errementarixan etxian zotza burduntzi. esaera. Ofizio batekoak bere ofizioko abilezia edo erreminta etxean falta. zotza baiño iarraua izen. esapidea. Oso iharra izan. (Lar Antz). 2. zótz eiñ. (c). aditza. Zozketa egin.   Echar a suertes. Leno kostunbre aundixa zuan ba ola junta bat ero zanian da, zeiñi ze urtengo jaon ero, aginpide ero, zera, ba, zotzak eiñ aundixauak eta txikixauak eta lelengotik esanda aundixa urtetze jakonai au ta bestiai bestia, ba, zotz eittia. Klem. 3. zotz. Ik. mekauben zotz.
zótzar, zótzarra. (d). izena. Zotz-arra. Errekan zotz baten barruan egoten den arra, peskariak amorrainetarako karnatatzat erabili ohi dutena.   Gusano que se encuentra en el rio en el interior de un palito, y que se usa como cebo para truchas. Txitxariakin ezpadabe pikatzen zotzarrakin probau.
zotzéko sárdao, zotzéko sárdaua. (c). izena. Barrikako zotzetik ateratako sagardoa.   Sidra que se sirve directamente de la barrica. Botillakua baiño naixao juat zotzeko sardaua. Zuloa estaltzeko erabiltzen den zotzagatik hala deitua.
© Ezezaguna
zózo, zozúa. (b). izena. turdus merula. Tordo, mirlo. Ik. martizozo, urzozo. Zozuak beliai ipurbeltz. (a). esaera.
zozo paparzuri, zozo paparzurixa. Turdus torquatus. Mirlo capiblanco.
zozo-bidigárro, zozo-bidigárruak. (c). izena. Zozoak eta bidigarroak, ehiztariek ugarien harrapatzen dituzten txoriak. Horrela aipatzen dira sarri.   Dícese de tordos y malvices, piezas más comunes de los cazadores. Zozo-bidigarrotara goiaz biar goizian. Singularrean ere esan ohi da. Zozo-bidigarrua ugari dago.