zotárro
zotárro, zotarrúa. (d). izena. Goldaren ildoa. Surco del arado. Uberan Uberan goldazulo esan ohi da. Donatok zotarro dio, eta zotaska esaten dela Elosu aldean. Nire amak goldazoi deitzen dio. Golda-arrasto ere entzun izan da. Bost sinonimo gauza baterako. Etxe batzuetan, porrua sartzeko aitzurrez egiten den ildoari esaten zaio zotarro.