Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zílddu
zintta bédar
© Jaione Isazelaia
zintta bédar, zintta bedárra. (c). izena. . phalaris arundinacea. Lora sortak biltzeko, San Juan sorta, adibidez, erabiltzen da. Izenak adierazten du bere itxura.
© Ezezaguna
zintta-dantza, zintta-dantzia. (b). izena. Koloretako zintak makila baten inguruan lotuz eta askatuz egiten den euskal dantza ezaguna.
zinttúra, zintturía. (c). izena. Cinturón. Ikusi zelako zintturia erosi doten. Sin. pétriñ, zintturóe, -i.
zintturóe, -i, zintturóia. (a). izena. Cinturón. Zintturoia narruzkua danian, da gérrikua trapuzkua, telazko zer bat. Don. Sin. pétriñ, zinttúra. Ik. gérriko. zintturóia eskátu. (c). esapidea. (eufemismoa.) Komunera joan, kaka egin. Barkatukostazue, baiña zintturoia eskatzera joan biarrian nago.
zíntz eiñ. (b). du aditza. Sonarse las narices. Hodei, artu paiñolua ta zintz eiñ. Haurrei zuzentzerakoan normalean ZINTZ! soilik esaten da. Mikel, zintz! Haur hizkeran, txintx.
zíntzel, zintzéla. (b). izena. ZIZEL. Cincel. Sin. goizábal, zulákaitz.
zíntzo. 1. zintzo, zintzúa. (a). adjektiboa. Esanekoa.   Formal, obediente. Oso mutiko zintzua da Mikel. Haurrez ia beti. 2. zintzo. (b). adberbioa. Zintzoki, formal. Errekauak zintzo asko eitten dotsa amai./ Zintzo portau da. Haurrez, batik bat. Ant. zintzo egon.
zintzótu. (c). da aditza. Zintzo bihurtu.   Volverse formal, obediente. Aspaldixan asko zintzotu da gure mutikua. Umeez, ia bakarrik. Sin. formáldu.