Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zidar-ari
zígueña
zidar-ari, zidar-arixa. (Eibar) "Hilo de plata para el perleado.   Damaskinatuan, urredunak perliaurako prestatzen eban zidarrezko harixa." (SB Eibetno).
zidarbistu. Zidar bainua eman.   Platear un metal. Ik. zidarbitsézko.
zidarbitsézko, zidarbitsezkúa. (d). izenlaguna. Zidar bainua duena.   Plateado. Ik. urrebitsézko.
zidar-bizi, zidar-bizixa. izena. (Eibar) Mercurio. (Etxba Eib).
zidarrézko, zidarrezkúa. (a). izenlaguna. De plata.
zidartu. (Eibar) Platear.
zidor zumáka, zidor zumakía. (d). izena. . Zuma edo sahats klaseren bat dela uste dugu. (?). Ik. zígor, zumáka.
ziénto, zientúa. (b). izena. Ehuneko multzoa. Hala kontatzen dira landatzeko landareak.   Ciento. Porru-zientua berrogei duruan dabill./ Amar ziento sartuittugu. Ik. euneko.
ziéntoka. (b). zenbatzailea. A cientos, a montones. Txanpiñoiak zientoka dare gure etxe aurrian.
ziernar, ziernarra. izena. (Leintz) Laharra, masusta ematen duen landarea. Sin. lar.
ziéro. (a). adberbioa. Zeharo, erabat. Del todo, completamente. Eztotsau pagauko obria ziero akabau arte. Zi-e-ro edo zie-ro (diptongoaz), bietara. Ik. zíetz. zierokúa éindda egon. 1. zierokua eindda egon. (c). esapidea. Guztiz zoratuta egon. Amandrioi zierokua eindda dauke. 2. zierokúa eindda egon. (c). esapidea. Guztiz mozkortuta egon. Atzo zierokua eindda jeuan Patxiko. 3. zierokua eindda egon. (c). esapidea. Guztiz gaixotuta egon. Zierokua eindda gero asi zien medikutan. zierokúa izan ez. (b). esapidea. Bete-betea izan ez, normala izan ez. Subnormala izan ez arren guztiz normala ere ez izan. Orrek badauke anai bat zierokua eztana. Erdi-zoroez ere entzuten da. Ik. bete-betia ez izan.
zierrákarrera, zierrákarreria. (b). izena. ZIERRAKARRERAS, -A. Cierra carreras, coche escoba. Zierrakarreria pasatzen danian akabatzen da karreria. Sin. éskoba.
zíetz. (d). adberbioa. Zehatz, zeharo, arras.   Del todo. Bedarra zietz galdu da botikiakin./ Lanak zietz eitteittu. Hitz ia galdua Bergara aldean, baina ez ostera Leintzen. Gure amak problemak ditu hitzarekin esaldiak egiteko, oso entzuna duela badio ere. Elgeta aldekoa ote den dio. Ik. ziéro. zitz da mitz. adberbioa. (Eibar) ZITZ DA BITZ. Zehatz-mehatz. Maskuelok ezetz. Eukazen aginduak zitz da mitz kunplidu biar zitxuala. (SM Ezten)./ Noian kontatzera zitz ta bitz. (SM Zirik).
ziezto. (Antzuola) "Guztiz, erabat. Badirudi jan edo jate kontuekin erabiltzen dela. Katuak jan danak ziezto jan dittu." (Lar Antz). Ik. zéto-zéto.
zígarro, zígarrua. (a). izena. ZÍARRO. Cigarrillo.
zigárro-mútxikiñ, zigárro-mútxikiña. (c). izena. Colilla. Mutikotan besteik ezian zigarro-mutxikiñak erretzen giñuzen. Gaur egun kolilla entzuten da gehiago.
zigárro-pápel, zigárro-papéla. (b). izena. Papel de liar. Gaur zigarro-papela erosten dabenak amarretik zortzik porrua erretzeko.
zigárro-púru, -o, zigárro-púrua. (c). izena. Puro. Zigarro-purua piztu ta fubolera. Sin. puro (orain erabiliagoa). Sin. púro, -u.
zígor, zigórra. (d). izena. Jotzeko balio dezakeen makila malgua.   Vara flexible que sirve para azotar. Zigorrak puntia meia baldin badauka, orduan zipittia esate akok ari. Don. Makeria, uztarrixai gaiñian be bai. Zakua betetzeko arua eitten zan zigorrakin. Don. "Castigo" zentzuan, kastigu, nahiz eta belaunaldi berriek zigor bereganatua duten. Ik. zibítta.