Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zelai-perretxiko
zentzúzko
zentzúzko, zentzuzkúa. (c). adjektiboa. Zentzua edo arrazoia duen gauza.   Cosa razonable o juiciosa. Zentzuzkuak esan zittuan esan zittuan berbak. Klem./ Joan dan juntan arek etzeban esan zentzuzko berba bat. Ik. zentzúdun, zentzunéko.
zenzerráda, zenzerradía. (d). izena. Cencerrada a los novios. Lenao emen be eitte ei zan intxarri-jotia ta, auzo-ermittan ezkilla o, kanpaia jotia ta olakuak. Neuk eztot ezautu e. Kastillan bai. Kastillan zenzerradia; Kastillan gogorra. Don. Goian ikusten dugunez, Don.k dio Gaztela aldean ohizkoa zela, baina hemen ez duela ezagutu. Ik. arranak jotia.
zéozela. 1. zeozela. (c). adberbioa. Zela edo hala.   De alguna forma. Eztakitt zela, baiña zeozela moldau biou illan azkenera aillegatzeko. Sin. zela ero ala, zelábaitt. 2. zeozela. (c). adberbioa. Zela edo hala.   De deficiente manera. Marruekosen be zeozela bizi die./ Kuartua pintau dau, baiña zeozela. Sin. zela ero ala, zelábaitt.
zéozelako, zéozelakua. (c). izenlaguna. Zelabaitekoa. Sin. zelabaittéko.
zéozer. (a). izenordaina. Zer edo zer.   Algo. Zeozer ein biakou. Ik. zerbáitt.
zepa. 1. zepa, zépia. (c). izena. Metalak galdatzerakoan ateratzen duen zaborra.   Escoria. Or eote zuan zepia, ta pillia inddakuan ba fuera bide ezkiñan batera. Jen. Sin. eskárbill. 2. zepa. (d). adjektiboa. "Gozotasunik gabea (lurra), lur harroa ez dena, aitzurrean itsatsita geratzen dena, labrantzarako txarra. Zer nai dozue lur zepa onetan artzia?" (Lar Antz). zepa-zepa. (d). adberbioa. XEPA-XEPA. Trinkotuta.   Apelmazado. Arro-arro, libre-libria, luzia ta arrua. Batzuk eoten dia xepa-xepa, arek soltau ezindakuak izate zien; arrua biar izate zan, ta illia komeni zan ola luzia. Pedro. Artileari buruz dihardu. Ik. tringótu, zepátu.
zepátu. (d). da aditza. Lurra tringotu.   Apelmazarse la tierra. Buztin-lurra ero zepatu; zatartzia lurra. Tringotu esan izan da emen geixao baiña. Klem. Ia galdua. Sin. tringótu. Ik. zepa-zepa.
zepatz. ZAPATZ. 1. zepatz, zepatza. estepan. (d). izena. Txirbia, berez sortutako zuhaitz-landarea. Txirpixa esaten dotse orri, pao-zepatza eo, aitz zepatza; zepakua da, osea ke txarakua, berez etorrittakua. Juantxo. "Aritz-zapatzak: robles chaparros." (Izag Antz). Ik. txirbi. 2. zepatz, zepatza. estepan. izena. (Oñati) "La lana apretada formando como pelotillas." (Izag Antz).