Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zégaittik. ZÉAITTIK, ZÉGATIK. 1. zegaittik. (a). Zergatik, galdetzailea.   Por qué? Zegaittik preguntatzen dozu. Azen.: zegáittik ere bai. Ik. zetáko, zetan. 2. zegaittik eze. (c). juntagailua. ZEGAITTIK . Adineko jendeak eta ez hain adinekoak juntagailu kausal gisa erabilia.   Partícula que se usa en oraciones causales explicativas. Etzaittez biar etorri, zegaittik eze biar illan azkena da ta jente asko egongo da./ Zeaittik eze Txirritak etara zittuan fueruen e, arek galdu zittueneko kantak eta. Hil./ Tio ete zan gero? Zeaittik eze Kaxinto-Guenetxe ezkontzeko arrebiakin plantau zan da. Hil. ZEGAITTIK soilik ere bai. Sin. eze.
zein dda. (d). juntagailua. Konparazio juntagailuaren indargarria, oso adinekoek bakarrik darabiltena. Como si... Diarra batetik bestera, segimena, zein dda sokian moduan, kilometruen moduan. Hil./ Otx ein basuai, zein da etxia balitz letz, da arek euparia ein dda kontestau daben moduan kontestau. Hil./ Zein dda... eztakit ze balitza bezelaxe. Klem.
zéintzuk. (a). izenordaina. Galdetzailea. Quienes, cuales. Zeintzuk datoz afaltzera? Ik. zéiñ.
zéiñ. 1. zeiñ. (a). izenordaina. Nor.   Quién. Zeiñ etorri da? Sin. nor. zein baiño zeiñ. (c). esapidea. Cada cual más. Bi neskakin zebillen, zein baiño zeiñ polittaua./ Zein baiño zeiñ astuauak die bi anaiak. ZEI 2. zeiñ. (a). izenordaina. Cual, qué. Zeiñ lekutan bizi za? Galdera pluraletan ere bai: Zein nai dittuzu, gorrixak ala beltzak? Don. Testuinguru honetan zeintzuk ere bai.
zéken, zekéna. (d). adjektiboa. Zikoitza.   Tacaño, -a. Zaharrek bakarrik erabilia. Sin. siku, ximur. Zekena, mekena, begixan txeldorra. esaera. "Begian bekatxoa (txeldorra) edo zerbait duenari esaten zaio." (Lar Antz).
zekor, zekorra. izena. (Leintz) Idiskoa. Sin. íxko.
zéla. (a). adberbioa. Nola.   Cómo. Ik. nola. zela leiken. (c). esapidea. Harridurazko esapidea. Zela leiken ain txorimalua izatia!
zéla-aláko. 1. zéla-aláko, zéla-alakúa. Modu batekoa edo bestekoa. Ointxe kotxia erosi biarrian gare zela-alakua. Sin. nola-alako. Sin. zéozelako, zelabaitteko. 2. zéla-aláko, zéla-alakúa. (b). izenlaguna. De dudosa calidad o condición. Etzeuan peskaurik eta azkenian zela-alako antxoa batzuk ekarrittut./ Txakurra badaukau baiña zela-alakua. Sin. nola-alako. Sin. zéozelako, zelabaitteko.
zelábaitt. 1. zelábaitt. (b). adberbioa. Nolabait.   De una manera o de otra. Eztakitt zela, baiña zelabaitt urtengou aurrera./ Ezin dozu zelabaitt jirau afaittako ogixa? Sin. nolabaitt (gutxi erabilia). Sin. zela ero ala, zeozela. 2. zelábaitt. (c). adberbioa. Nola edo hala, ez oso ondo.   Así así, no muy bien. Arek pe euskeraz zelabaitt daki./ Etxeko lanak zelabaitt eindda eruaittu eskolara. Sin. zela ero ala, zeozela.
zelabaittéko. 1. zelabaitteko, zelabaittekúa. (c). izenlaguna. Nolabaitekoa, edozein modutakoa. Nai dozuena eiñ, baiña bazkaltzeko ekarri zelabaitteko ogixa./ Txamarria jantzizu, negukua ero zelabaittekua. Sin. zéozelako, zéla-aláko. 2. zelabaitteko, zelabaittekúa. (c). izenlaguna. Ez oso ona.   De dudosa calidad. Azkenian ikusi giñuan teatrua, baiña zelabaittekua. Sin. zéozelako, zéla-aláko.
zéla ero ála. 1. zela ero ala. (b). adberbioa. ZELA-ALA. De alguna forma. Zela ero ala moldauko ga./ Eik zela-ala ta laga. Don. Sin. zelábaitt, zeozela. 2. zela ero ala. (b). adberbioa. Ez oso ondo.   De deficiente manera. Aspaldixan zuen anaia zela ero ala dabill. Sin. zelábaitt, zeozela.
zelái, zeláixa. (a). izena. Prado. Izagirrek "prado donde se siega la hierba" definitzen du, esparru eta larre hitzetatik bereizteko ziurrenik. Ik. espárru, Josépetako Zelái. zelai laga. (b). aditza. Aurten patatia sartu dou baiña datorren urtian zelai lagako dou. Aurten patatia sartu dou baiña datorren urtian zelai lagako dou.
zelai-perretxiko, zelai-perretxikua. izena. (Eibar) camarophillus pratensis. Higróforo de los prados.
zeláko. 1. zelako, zelakúa. (a). Nolakoa. Galdetzailea. Zelakua da zure etxia?/ Zelako erregalua nai dozu? 2. zeláko. (a). graduatzailea. Zein.   Cuán, qué. Zelako luzia dan bide au./ Zelako etxe ederra daukazun./ Zelako urrin dagon Aixkorriko puntia. Aditzak -n amaieran.
Zelako lapiko, alako tapa. esaera. Bakoitzari, dagokiona. Baekian berak nola berba egin. Zelako lapiko, alako tapa. (SM Zirik).
zelámiñetan. (d). (Osintxu) Txandorrika. Ik. txándorrika.
zélebre, zélebria. (b). adjektiboa. Barre eragiten duen pertsona, barregarria.   Gracioso, -a, ocurrente. Zuen tio puxkat erandakuan oso zelebria zan. Ik. xélebre.