Hiztegia
zánko. 1. zánko, zánkua. (d). izena. Maminune lodia; iztarretakoak eta. Bernetan be zera esaten jakok: “ Zankumamiñ edo bernamamiñ deitu die Don.k pantorrilei.
2. zánko, zánkua(k). (b). izena. Egurrezko hanka-luzagarria. Zanco. Asko ibiltzen giñan zankuekin jolasian. Sin. kako. (Lar Antz). Sin. kako, -u.
zankúrutz, zankurútza. (d). izena. Ardiaren gorputz partea. Ez dakigu zein Okotza, okozpia, agiñak, belarrixak, zankurutza... Luis
zanpátorta. 1. zanpátorta, zanpátortia. (d). adjektiboa. Aurpegi borobil-borobilekoa. Se dice de personas con cara de torta; zampatortas. Musu biribill...; zera danian, maluz-malutza danian, zanpatortia. Talo-mosua be esan izan dok eta. Klem./ Kamarera barrixa, aura da zanpatortia. Baita: Orrek dauka zanpatorta arpegixa. Ik. talo-arpegíxa éuki. 2. zanpatorta, zanpatortia. adjektiboa. "Ezeri garrantzirik ematen ez eta lasai bizi den pertsona." (Lar Antz
zantirátu, zantiratúa. (b). izena. Esguince, distensión violenta de un músculo. Ibilli ezindda nago ezkerreko ankan zantiratua daukat eta.
Ik. biurríttu, erásan.
zántsu. 1. zantsu, zantsúa. (c). adjektiboa. Zain asko duena. Haragiaz, batik bat. Venoso. Gaur ekarri dozun aragixa oso zantsua da.
2. zantsu, zantsúa. (c). adjektiboa. Musculoso, -a, fibroso, -a, fuerte. Zantsua, inddartsua ero zera baldin baok ola nerbixo askokua ta, “ño, gizona zantsua”. Don.
zantzu, zantzua. izena. (Eibar) "Alaitasun oihua, giza irrintzia. Zantzuak eta aujixak entzuten ziran alde guztietan.
zápal. 1. zapal, zapála. (b). adjektiboa. Plano, aplanado. Ugarixuak eta zapuak zapalak izaten die./ Karrerako kotxe zapal batekin agertu da.
2. zapal, zapála. (c). adjektiboa. Sakontasun gutxiko platerez esan ohi da. Platerak, batzuk sakonak eta beste batzuk azalak ero zapalak izaten die. Sin. azal. Ant. sakon.
zapáluna, -e, zapálunia. (c). izena. Inguruko nibela baino beherago dagoen unea. Zona más baja que el alrededor. Alde bittatik gora dagonian da erdixan zapalunia. Zelai baten be bai zapalunia, ero erozein lekutan. Klem. Ik. zápal.
zapanárru, zapanarrúa. (c). izena. (adierazkorra.) ZAPONARRU. Eguzkitan edo haizetan luzaro egoteagatik zimel eta beltz jartzen den gorputzeko azalari esaten zaio. Dícese de la piel muy morena, reseca y curtida. Lit.: "piel de sapo". Soldauxkatik zapanarrua eindda etorri nitzuan./ Agromango langilliak zapanarrua eindda eukitzen dabe. ZAPANARRUA EINDDA, batik bat.
zaparrára, zaparraría. (a). izena. ZAPARRADA. Chaparrón. Kaletik etxerakuan zaparrariak arrapau gaittu.
zapáta. 1. zapata, zapatía. (a). izena. Zapato. Andrioi e, orrek takoi... orrek zapata atze-libriak.
ZAPATA ATZE-LIBRIAK dio JJp.k emakume-zapata motaren batez, zapata takoidunez ziurrenik. Andrioi e, orrek takoi..., orrek zapata atze-libriak. 2. zapata, zapatía. (d). izena. Dragan (gurdiaren frenoa) gurpilaren kontra jotzen duen pieza. La pieza que roza con la rueda del carro para frenarla. 3. zapata, zapatía. (d). izena. Etxearen horma gainetan jartzen diren egurrak. Zapata. Zapatia juaten da orma gaiñian. Sebas. Zapatak paretan gaiñian ipintzen dianak, lau, kuartoiak ipintzeko. Benito.
4. zapata, zapatía. (d). izena. Machón. Ik. matxóe, -i. 5. zapata, zapatak. (d). izena. Abereen azazkalak. Ik. pélu, -o.
zapátakintoka. (d). adberbioa. Antzinako haurren jolasa. Bat painoloaz begiak estalita pareta kontran jartzen zen. Besteak neurri batzuen barruan kokatzen ziren, geldi. Zapatakínto esaten zuen katiguak. Estamoskíto! ("estamos quieto") erantzuten zuten besteek. Bat harrapatzen zuenean, harrapatutakoa aintxintxika joan behar bazterrera, bidean egurra ematen zioten eta. Gure aita-zanari jasoa.
zapatári, zapataríxa. (d). izena. ZAPATERO. Zapatero. Esan ZAPATERO ia beti. Dena dela, hor dago Amillagan —(hor zegoen, hobeto esanda—) ZAPATARIKUA, etxea eta taberna, orain gasolindegia dagoen tokian. Aldiz aldiz, zapatarixa zaldiz. esaera. "Bizitzan gora-beherak izaten dira; zapataria ere askotan oinez, baina beste batzuetan zaldiz ibiltzen da." (Lar Antz).
zapáta-zárka. (d). adberbioa. ZAPATILLA-ZARKA, ABARKETA-ZARKA. Antzinako gazteen jolasa, auzolan ostean eta egiten zena. Antigua versión del juego de la zapatilla. ZAPATA ZARKA IBILLI, batik bat. Ik. erlé-bátze, érronda.