Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zakú-patata
zan bédar
zakú-patata, zakú-patatia. (b). izena. Patataz betetako zakua.   Saco de patata. Iru zaku-patata jausi jatzu tratoretik. Zenbaitek "zaku-patata" betetakoa eta "patata-zaku" hutsa dela argudiatu izan du. Biek betea adierazten dute, nahiz eta patata-zakuk hutsa ere esan nahi duen. Sin. patáta-záku. zaku patatia emun. (c). esapidea. Gizena egon. Joxepa ikusi najonan atzo ta zaku-patatia emoten jon./ Zaku-patatia bezelaxe dago. Sin. pulpa-zakua emon. Ik. pulpá-záku.
zalamala, zalamalia. (b). izena. (Oñati) Nahasketa. Azkenian ez euen ganorazko gauzarik moldau, zalamala galanta baiño. Ik. zarrámarra.
zalapartára, zalapartaría. (b). izena. Mugimendu azkar eta bortitza.   Movimiento rápido y brusco. Oillua eskutan artu giñuanian demaseko zalapartarak jote zittuan. zalapartáraka. (b). adberbioa. Zalapartadak egiten. Kokoteraiño nago umiekin; goiz guztia zarataka, saltoka ta zalapartaraka ibilli die.
záldi, zaldíxa. (b). izena. Caballo. ZALDI eta KABALLO, bata zein bestea erabiltzen dira arra izendatzeko. Donatok susmoa du antzina irendutakoari KABALLO eta gabekoari ZALDI deitzen ote zitzaion, baina susmoa da bakarrik. Ik. bíor, móxal.
zaldi-ganáu, zaldi-ganáua. (d). izena. Especie caballar. Sin. zaldi-bior. Ik. ardi-gánau, asto-ganáu, kaballeríxa.
zaldibide, zaldibidia. izena. "Camino para caballos; camino de herradura." (SB Eibetno).
zaldi-bior, zaldi-biórra. (c). Especie caballar. Gorbea aldian zaldi-biorra ikaragarri jabik. Sin. zaldi-ganáu.
zaldibúrdi, zaldiburdíxa. (d). izena. Mendian trongotan egiteko gurdi berezia. Idiekin erabiltzen zen. Zaldiburdixa. -Zaldiekin erabiltzen zen? -Ez, irixekin. Baiña berak zeukan gaiñian kargatzeko trabesaiño aundi bat jiratorixua, tronguak luzian eruateko. Zaldiburdixa; berak buelta eitte juan kurbetan da. Don. Zaldiek erabiltzen dutenei karro edo zaldikarro, orain behintzat. Ik. tríbuli, zálpurdi.
zaldizko.
© Ezezaguna
1. zaldizko, zaldizkua. (d). Zalduna. Ik. oiñézko.
2. zaldizko, zaldizkua. (c). izena. ZALDI. Kartetako zaldia.   El caballo de la baraja. Txanka ta zaldizkua ta erregia. Kaballua be esate jakuan, baiña zaldizkua lenguak. Klem. ZALDI soilik ere bai. 3. zaldizko, zaldizkuak. (d). izena. Haizeak trabeska jotzen duelarik egiten duen euri-zaparrada. Orrek die zaldizkuak! Eurixa zaldizkotan diardu. (Lar Antz). Eurixa holan eitten ebanian,
záldun, zaldúna. (d). izena. Jauna, jauntxoa.   Caballero. Zalduna, lenaoko jauntxuak. Zaldi gaiñian ibiltze zittuan itxuria ta, zalduna. Kategorixako personiai ero esate jakuan. Klem. Lehenagoko zaharrei entzuten omen zitzaien hitza.
zále. 1. zale, zalía. (b). adjektiboa. Gustatzen zaiona, ohitura duena.   Propenso, aficionado, -a. Gure Patxi zapatak sukaldian lagatzen zalia da./ Zu lanera berandu joaten zalia za./ Udabarrixa zalia da eurixa eitten. -TzEN zalia. 2. -zale, -zalía. atzizkia. Zaletasuna duena. Neskazale demasa da./ Beti izan da ardauzalia.
zaletásun, zaletasúna. (b). izena. Afición. Eztauka estudixorako zaletasunik. Afiziño gehiago entzuten da. Ik. afizíño.
zalétu. (b). da-du aditza. Aficionar(se). Asi zan tontamentian txistua joten da ziero zaletu zan.
zálga. Indarra. 1. zalga, zalgía. (c). izena. . vicia... sp.. Gari artean hazten den belar txarra. Gariari kiribildu eta igo egiten dio, berau itoaz. Idarraren antzeko lekak izaten ditu. Zalgia parrau eitten da, katiau eitten da dana. Garixa lotu eitten dau. Don. 2. zalga. Ik. sálga.
zálpurdi, zálpurdixa. (d). izena. Zaldi-gurdia.   Coche de caballos. Ik. tríbuli.
záltai, záltaixa. (a). izena. ZALTEI. Ikuilua.   Cuadra. Ama zaltaixan dabill ganau-gobernuak eitten. Etim.: zaldi+ari, agian (Ik. atari), edo zaldi+tegi. Sin. korta (Ub.), ittoi (Oñ., Lein.). Ik. átai, kórta.
záma, zamía. (d). izena. Gurdiari edo lerari atzean lotu ohi zitzaizkion arbola adarrak, lehenaz gain, haren gainean belarra, garoa edo edozer garraiatu ahal izateko.   Especie de narria improvisada que se hace de ramas de árbol y se ata al carro o a la narria para poder acarrear más. Leriai guk ipintzen gontsan, atzeko ezpatan sartu adar batzuk, katiau, eta gero bedarra geixao ekartzeko. Aura zamia. Klem. Garraiatzeaz gain, aldapa handietan gurdia frenatzea da zamaren beste eginkizuna.
zámar. 1. zamar, zamárra. (c). izena. Errementariek erabiltzen zuten larruzko mantala. Lenenguan bai zamarra, baiña gero bonbatxuak erabiltzen giñuzen. Eus. 2. zamar. Ik. sámar.
zamau. 1. zamau, zamaua. izena. (Eibar) Mantel. Platerak ipiñi baiño len, jarrizu zamaua. (AAG Eibes). 2. zamau, zamaua. izena. (Eibar) Sukaldeko esku-trapua. Sikatizuz eskuok zamauakin. (AAG Eibes)
zan, zána. 1. zan, zana. (a). izena. Zaina.   Vena. Zanak ebai dittu. 2. zan, zana. izena. (Eibar) "Punzón muy fino, nervio." (SB Eibetno). zan-oker, zan-okerra. izena. (Eibar) "Damaskinatuan, sonbriauan erabiltzen dan puntzoia, arku formako punta dabena." (SB Eibetno) zan-zuzen, zan-zuzena. izena. (Eibar) "Trazador recto.   Damaskinatuan, sonbriauan, formak emoteko erabiltzen dan puntzoia, punta zuzena dabena." (SB Eibetno). 3. zan, zana. izena. "Vena de agua, beta subterránea." (SB Eibetno).