Hiztegia
afái-meríenda, afái-meríendia. (a). izena. Merienda ordu eta afalordu bitartean egiten den jatordua. Merienda-cena. Souan lanian gabitzenian, zazpirak aldera afai-meriendia eiñ, da aurrera.
afálaurre, afálaurria. (b). izena. Afaldu aurretiko denbora. El tiempo antes de cenar. Afalaurrian ibilalditxo bat ein biot. Ant. afálondo, afáloste.
afáloste, afálostia. (b). izena. El tiempo después de cenar. Afalosterako laga giñuan negoziuoi. Sin. afálondo. Ik. bazkáloste.
áfan, afána. (b). izena. Zerbait egiteko zaletasuna, agian gehiegizkoa. Afán; también afición desmedida. Egundoko afana artu dabe bizikletarako./ Angulak afana geixao dauke beste ezer baiño./ Jentiak afan demasa artu dau moreno jartzeko. afan-usaiñak erabili. (c). esapidea. Afankerietan ibili.
Aspaldian afan-usaiñ geixegi darabil. afana emon. (c). esapidea. Larregizko onespena emon. Kuadro bati ainbeste afan zela emon leikian be ez eban konprenditzen (SM Zirik).
afankeríxa, afankerixía. (c). izena. Afanosidad, ostentación. Afankerixetan ibiltzia gustatzen jakue orrei.
afáriketa, afáriketía. (c). izena. (Eibar) "Juego de niños, cosa de broma.
Umien afariketia dirudi autu orrek./ Afariketia zalakuan, milla errialen okerra. afariketan. "A comiditas; a papás y mamás. Sin. amatxoka ibilli." (SB Eibetno). Sin. kozíñeketan.
afántsu, afantsúa. (c). adjektiboa. (despektiboa.) Proiektu zoroz betea. Baita, itxurakerietan ibiltzen dena. Afanoso, -a, ostentoso, -a. Oiñ majo kalmauta dago baiña gaztetan tamaiñoko afantsua izan zuan ori. Zentzu despektiboa du.
afizíño, afiziñúa. (a). izena. Zaletasuna. Afición. Orrek eztotsa sekula afiziño aundirik izan lanai./ Kazarako afiziñua aittajunaandik datorkixo. ZETARAKO afiziñua: kirola edo gisa honetako zaletasuna denean; ZERI afiziñua: ardoari, neskei, lanari... ironiaz mintzatzen denean. Sin. zaletásun.
áfoiñu, áfoiñua. (d). izena. Hezetasun handiko zenbait egunetan egon ohi den behelaino antzekoa, behelainora heltzen ez dena. Baita kristalean kondentsatzen den lurruna hozbero kontrastea denean. Neblina. También vaho que se condensa en los cristales con los contrastes de temperatura.
Gaur onezkero eztau jasoko. Euririk eztau eingo baiña afoiñuak segiduko dau illuntzerarte./ Tabernan sartzerakuan afoiñua egin jatan antiajotan da jausi in nitzan eskillaran estropuzauta./ Afoiñua eitten da kotxe barruan neguan. Kristalean itsasten denari lauso, lurrun eta laiño ere esaten zaio.
áfrontu, áfrontua. (d). izena. Norde-haizearekin egiten duen euri zakarra. Lluvia fuerte con viento del Noroeste. Atzo illuntzian azelako afrontua izan zan./ Afrontuak joten daben aldian, paretan, umedade mantxak agertzen die. Bentanaik ez eittia obe afrontu aldian. Baita euriak eta nordeak jotzen duen aldea. Bentanaik ez eittia obe afrontu aldian.
ága. 1. aga, agía. (b). izena. Gaztainak, intxaurrak, etab. eraisteko edo beste zerbaitetarako erabiltzen den makila luzea. Palo largo que se usa para derribar castañas, etc. y para otros usos. Aga luze batekin artu neban teillatutik zure jertsia./ Agiakin erexten zien gaztañak. 2. aga, agía. (c). Etxegintzan, postetik postera botatzen diren egur luze eta meheak. Bueno, ori izan leike aga bat, postetik postera doian aga bat. Jesus.
Agapitto, jo buruan eta itto. esaera. Bada haur berba-jolas bat honela dioena: Agapitto, jo buruan da kitto, errekara salto eiñ ezkero itto, ta kitto. Klem.