Hiztegia
1. úztau. UZTAI. 1. úztau, úztaua. (d). izena. Gurdi gurpilaren burdinazko estalkia. Llanta, aro de hierro que cubre la rueda del carro. Uztaua esate jako erruberiak gaiñian daroian burdiñiai. Don./ Burdi-bolantiak pa karga geixao erabiltzeko batera, da ba zela uztau zabala zeban, bide gutxiao ondatu kamiñuan. Don. Ik. burtúel, burtxirrínka, uel. 2. úztau, úztaua. (d). izena. Galdara baten heldulekua. Aro que hace de asa; de un caldero, por ejemplo. Galdaria gaiñian, eltzeko kertena, uztaua. Don.
3. úztau, úztaua. (d). izena. Upela biltzen duen burdinazko aroa. Aro de tonel. Ase (barrika), jarixoik euki eztaixen. Uztauak-eta estutu, ta gero ur puxkatekin ipiñi gaiñetik eta azpittik. Don.
2. úztau, o, úztaua. (b). izena. . rumex sp.. Romaza. Gure ortu eta soroetako belar txarrik ezagunetarikoa. Zuztar luze-luzea izaten du eta ez da erraza ateratzen. Sikatutakoan kolore gorria hartzen du eta hazi mordoa jalgitzen zaio. Klase bat baino gehiago dago, baina antzerakoak dira.
Vespa, Vespia. izen propioa. Vespa motorra, oso famatu eta erabilia 1955-1980 bitartean. Zera zion esaerak: "El que tiene Vespa tiene neska".
xapi!. (b). interjekzioa. Katua uxatzeko esan ohi dena. Voz con la que se espanta al gato. Xapi katua!, alde ortik! Don.ri plazentziarren gertakizun bat gogoratu zaio hitz honetaz aritzerakoan. Plazentzian aguriak, jubilauak, zubittik e, an badakik zubixa, betik jentia errekara begira-begira, da batek bajiarduan esaten: —Nere andriak gero e, gu ezkondu giñan inguruan e, etzuan edozein modutakua. —Ez zeran modukua izango zuan— bestiak. —Miss atara juen orduan. —Neuria be bai orduan mis zuan, oiñ xapi esateetsat. Ant. mis-mis.
xe. (Eibar) XEE, ZE (EIB.). 1. xe, xéia. (b). adjektiboa. Xehetua, txiki-txiki egina. Troceado en trozos muy pequeños. Artaxeia gustora jaten dabe txalak.
xe-xe eiñ. (b). aditza. Xehetu, zati txikiak egin. Patatak xe-xe eiñ ezian eztittu jaten umiak. 2. xe, xéia. (c). adjektiboa. Txikia. Menudo, -a, pequeño, -a. Eskaillu asko arrapau dou, baiña oso xeia./ Oso xeia dago aurten sagarra. Ant. larri.
xélba, -e, xelbía. (d). adjektiboa. ZELBE. Inorekin amistaderik ez duen pertsonaz, inorengana arrimatzen ez denaz esana. Se dice de la persona desconfiada y que rehuye a la gente. Ain zan persona xelbia eze, mezia akabau ta etxera bueltatzen zan iñokin berberdi be ein barik. Juan San Martinek "impertinente" esanahia ematen dio: An eban Konejua zelbekeriz uezabari nundik kejak eruango. (SM Zirik).
xélebre, xélebria. (c). adjektiboa. Pertsona arraro edo bereziez esan ohi da. Zentzu despektiboa du. ZELEBRE, ostera, barre eragiten duena da, grazia handia duena. Persona rara, especial. Tiene matiz despectivo. Pako xelebre samarra izan zan bere denpora guztian. Etzeban ardaorik eraten, animia beltzitzen zebala ta. Ik. zélebre.
xémeiko, xémeikua. (d). izena. XEMEI, XEMEKO, SEMEKO. Sei marabediko txanpona, jatorriz. 5 zentimoko (pezetarenak) txanpona, garai baten. Egun, batere balio ez duen gauzaren sinonimoa. Ezek ezaban balio ta. Patatiakin kiluakin txakurraundixa ta iru xemeiko. Mertz./ Lauzikua zan dirua; gero xemeikua ta txakurraundixa zan bezela, lauzikua. Mertz./ Nere kotxiak eztau xemekorik balio.
Azkenengoaren gisako esaldietan entzuten da ia bakarrik. Gaur egun xentimo edo zentimo esan ohi da normalean, esanahi honetan. Ik. lámaiko, láuziko.