Hiztegia
urkaméndi, urkamendíxa. (d). izena. URKAMEN (OÑ.). Urkaketa. Ahorcamiento. Hau dio Hilarik Angiolilloren "urkamendixa" kontatzerakoan: Gaur e, baakizu gaur ero biar ze funziño ero ze ikusmira daon Bergaan? "Urkámena merezi: merecer la horca." (Izag Oñ)
urkátu. (b). da-du aditza. Ahorcar(se). Teillatuko abetik urkatu zeban bere burua (edo urkatu zan)./ Turkian oinddio jente asko urkatzen dabe. Ik. bere burúa bóta.
úrki, urkíxa. (b). izena. . betula pubescens. Zurzuria. Abedul. Gaztetan gerriak kolore gorrixka badu ere laster hartzen du bereizgarri nabarmena duen kolore zuria. 10 edo 15 m hartzen ditu eta asko sartu ohi da ibilbide eta jardinetan apaingarri bezala. Mugarri zuhaitza da, agian bere kolore zuriagatik, eta betidanik sartu izan da mugetan. Basoan ere ugari aurki daiteke batean bestean, baina ia ez da geratzen urkidirik. Urkia zotzak egiteko erabiltzen da, eta papera egiteko ere ona omen da hari asko duelako. Piano teklak egiteko ere erabiltzen zen. Ik. úrkiri.
úrkilla. 1. úrkilla, úrkillia. (c). izena. Zutabe edo enbor batetik bi irteten direneko gauzakia eta lekua. Horquilla. Arboliak urkillia eitten daben lekuan dauka zozuak apixia./ Urkillia ta gomiakin eitten da tiragomia./ Bizikletian urkillia apurtu ta muturrez aurrera jausi zuan./ Guriak eukan belarrixan urkillia (ardien marka), trak, urkilla bat kentzen jakuen. Luis. Ik. ankáurkilla. 2. úrkilla, úrkillia. (c). izena. Puntan urkila duen makila, belarrari buelta emateko tresna. Herramienta que sirve para remover la hierba, por ejemplo, y que consiste en un palo que se divide en dos (o en tres) en la punta. Bedarrai buelta-ta emuteko urkillak; egurrezkuak; bi ortzetakuak, emen ibiltze zienak beintzet. Klem.
3. urkilla, urkillia. (c). izena. Bi puntako iltze arkuduna. Urkillak. Orrek alanbre eztakan alanbria josteko, ta esolak-eta kanpuan zerradurak-eta eitteko. Sebas.
úrkiri, úrkirixa. (d). izena. URKIDOI (ARAM.). Urkidia. Bosque de abedules. Txikason iru miliziano il zittuan urkirixan. Klem.
Ik. úrki.
. (d). toponimoa. Agarregoikua baserritik hurbil dagoen lekuizena. Handik hartzen dira gure baserrirako urak. Noizbait urkidia izandakoa.
ur-kórrent. 1. ur-korrent, ur-korrénta. (b). izena. Agua corriente. Oinddio etxe askotan eztao ur-korrentik./ Bakillaua ur-korrentian jarri dot gatza joan dakixon.
2. ur-korrent, ur-korrénta. (b). izena. La corriente. Ur-korrentak iru ardi eruan zostan errekia pasatzerakuan./ Kontuz ibilli, demaseko ur-korrenta dago ta.
Ik. kórrent.
urkúldu. (c). du aditza. (Ubera) Aletu. Desgranar. Artua eskuz urkultzen zan, artakaskaxkara bat eskuan artu ta txarra-txarra. Sin. alétu, irakúrri, garandu.
urkúllu. 1. urkúllu, urkúllua. (d). izena. (Oñati) URKULU. "La confluencia de dos rios." (Izag Oñ) 2. urkúllu, urkúllua. (d). izena. (Oñati) Mirubuztana.
Ik. mirúbuztan.
ur-négar, ur-negárra. (c). izena. "Hilo de agua que brota de las peñas, manantial de agua escaso y poco perceptible." (Azkue). Sikuteik aundixenian be ur-negarra ikusikozu Basotxoko bide baztarrian.
uróillo, uroillúa. (c). izena. gallinula chloropus. Erreka baztarretan ibili ohi den hegazti handi xamarra. Gallineta de agua; ave de paso. Uroillua sasixan ezkutauta badago zapaldu arte ezta mobitzen.
ur-póltsa, ur-poltsía. (c). izena. Umea izan aurretik apurtu ohi den urez betetako poltsa. Bolsa de agua que se rompe momentos antes de parir. Ur-poltsia apurtu dau ta laster dou txalgintzia.
urrabotóe, -i, urrabotóia. (c). izena. . tanacetum parthenium. Matricaria. Bi urteko bizia duen landare honek lore txiki, ugari eta oso usaintsuak ditu. Baratzetan landatzen da apaingarri gisa. Dirudienez antzina Orientetik ekarria da. Loreak mantzanilaren antza du eta erabilpen berdinak dauzka, baina hartzeko mikatzagoa da. Itxuraz oso antzekoa baina tamainuz txikiagoa denari lora txikixa deitzen zaio.
Ik. lora txíki.
urraida. burdingorri, burdingorrixa. izena. (Eibar) "Kobrea. Arrateko aldietan bazan burdingorri gei apurren bat. Sin. urraida (Eib.) íbai, íbaixa. (b). izena. Deba ibaia, eta munduko beste erreka handiak. Rio grande. Ibaixak gaiñezka ein ddau Zubittan./ Ubera errekia Barruti parian sartzen da ibaixan. Hiztun onek beti erabili izan badute ere, jende asko da erreka besterik esaten ez duena.
urrátu. 1. urratu. (b). da-du aditza. Rasgar(se), arañar(se). Etxatsu ez zuri eskuak urratuko./ Erropa guztiak urratuta etorri die umiak basotik.
2. urratu, urratúa. (b). izena. Arañazo, rasponazo. Demaseko urratua ein neban belaunian alanbre-estakiakin.
3. urratu, urratúa. (b). izena. Arropako arratara. Rasgadura. Praketan urratua daukazu.