Hiztegia
újentu, újentua. (c). izena. UNJENTU. Ukendua. Ungüento, pomada. Etorri zaitte gurera, ujentu on bat daukat erriandako./ Unjentu au emuteko esan dost medikuak.
Gaur pomada entzuten da, baina gure mutikotan ez.
úju eiñ. (d). du aditza. Oihu egin. Gabaz uju eitten daben orri esaten jotsau gau-txorixa. Don.
Gau-txorien oihuez entzun dugu bakarrik.
uká-perte. (d). UKÁ-PUERTE. Ijitoek zuten ohizko defentsa dena ukatzea zen. Antzinako ijito-kontu ezagunean aitak preso daramaten semeari Uka-perte (uka fuerte) duela izena oihukatzen dio; dena uka zezala esateko modu zuhurra. En un cuento popular de gitanos el padre grita a su hijo detenido que diga llamarse "Uka-perte", sugeriendole así que lo niegue todo. Uka-perte, uka-perte dek ire izena! Uka-perte zala bere izena aittak esate jotsan semiai. Ukatzeko esan nai jotsan, baiña ezin esan ori direktamente ta. Ingo juan lapurretan bat ero zeoze, ta guardazibillak eruango juen da. Ukaperte dek ire izena, uka-perte mutiill! Klem. Tor. Etxebarriaren lexikoian ere badator honen aipamena: Uka, Jose, uka, eta egon zu orretan! Eta: Uko, Jose, uko, kastia bazara! (Etxba Eib).
ukat egiñ. (c). aditza. (Eibar) Neka-neka egin, lehertu. Rendirse a la fatiga o a otro exceso. Kurutze astunan azpixan iru bider ukat ein ei eban gure Jaunak, urkamendiko tokira eldu aurretik. (Etxba Eib)./ Ukat eindda aillegau nitzuan Aixkorriko puntara. Sin. ukatu.
ukátu. 1. ukátu. (b). du aditza. Negar. Eztostazu ukatuko nerekin asarre zarela./ Ezin dda ukatu portau dana./ Juiziuan dana ukatu zeban.
Ik. negáu. 2. ukatu. (b). da aditza. Negarse a algo. Agintzen bazotsen, bera etzala ukatuko lan ori eittera.
Sin. negáu. 3. ukatu. (d). da-du aditza. Nekearen nekez etsi. Rendir(se) de cansancio. Basarrixan eoten zan orduan lana; ura danian urriñ, da ganau-zaintzia, ittulia, gaztaiña zuritzen berriz, e, ukatzeko laiñ. Aniz./ Zalgia parrau eitten da, katiau eitten da dana. Garixa lotu eitten dau, garixa ukatu eitten dau atzenian. Don. UKATUTA, batik bat. Ukatuta geldittu nitzan lastofarduak jasotzen./ Gure Jose Ramon ukatuta etorri da basotik. Sin. ukat egiñ. Ik. mangáuta, pót eiñ, étenda.
ulíxa. (d). izenordaina. ULEXA (EIB.). Urlia, halako. Tal, fulano. Ulixak esan zebala ta olakuak. Esan zostan neri eztakitt zeiñ ulixak esan zebala baiña... Klem./ Ulixa etxetan, porrejenplo Izarrekuak, Bitxurtun baeguan ilddakua, Bitxurtun difuntua dagola ero difuntia dagola. Aniz./ Ulixak ulixai entzundakuak eta olako kontu beruak eukitzeittu. Klem./ Elgoibarko auspu-konpontzaille bati bialdu ei zetsan errekaua, juateko Eibarren ulexa lekutara, auspu bat euala konpontzeko ta. (SM Zirik)./ Esan zeban ulixa lekutan ulixa mutillakin ikusi zebala.
Ondoko hitza mugagabean. Gaur ia galdua. ALAKO erabiltzen da ordez: Alako lekutan alako mutillakin ikusi zebala. ulíxa ta bendíxa. (d). izenordaina. Urlia eta berendia. Fulano y mengano. Ulixak eta bendixak kulpa guztiak, berak bapez. Gaur egun fulano ta bengano gehiago. Sin. aláko eta aláko.
ulu. 1. ulu, ulue. (b). (Leintz) Oihua. Ulu baten jabitzen. uluka, ulúeka, ulúez. adberbioa. ULÚEKA, ULÚEZ. Oihuka. Bergaran txakurraren alarauez ia bakarrik. Gure txakurrak uluka emon dau gau guztia./ Txakurra ulueka dao, uluez dao. Don. Pertsonak diarka edo txilíxoka ibiltzen dira Bergaran; Leintz aldean, ostera, pertsonak ere uluka.
2. ulu, ulua. izena. SB E. "Aullido de perros y lobos; también el canto del buho." (SB Eibetno).
úluna. 1. úluna, úlunia. (d). izena. Ilea joandako lekua; pertsonaren buruan, ardietan, etab. Calva, espacio en el que se ha caído el pelo. Ulunak esan eitte jako. Don. Behin bakarrik entzun dut.
2. úluna, úlunia. (d). izena. Ubelunea, beltzunea. Azala kolpe bategatik beltz-beltz jartzen denean zer den galdetuta: Beltzunia ero ulunia. Don. Etim.: ubel+una, ziurrenik. Sin. béltzuna, -e, ubeldu.
umáu, umáua. (d). adjektiboa. Gari, izara edo belarrondo artean kontserbatutako frutaz esan ohi da. Se dice de las frutas conservadas entre trigo, sábanas, heno, etc. Bai, umauak esate jakuek. Len etxauan kamaraik eta zerik eta... —Zela gordetzen ziren? —Gari artian be bai; armaixoko izara artian ero, erropa artian ero, gordetze zittuan, leku batzutan beintzet. Klem./ Sagar umauak jan giñuzen Karnabaletan.
úme, umía. (a). izena. Haurra; aberekumea ere bai. Niño, -a; también cría de animal. Zenbat ume daukazu?/ Konejuak umiak eittu. Hitz konposatuetan -kuma edo -kume: txakurkuma,-e, konejukuma, -e, fraillekuma, -e, putakuma, -e, etab.
Ik. kúma. Lelengua Liliri, bigarrena Margari eta irugarrena sobrari. esaera. (Antzuola) "Lehenengo umea poz handiz hartzen da, bigarrena ez hainbeste, eta hirugarrena..." (Lar Antz). Umiak asi eta nekiak bizi. esaera. "Umeek lan handiak eta ardura handiak ematen dituzte." (Lar Antz). Umiak ume, Inglaterran be ume. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). umé ésperuan egon. (c). esapidea. Haurdun egon. Ik. ésperuan égon. ume gorri. 1. ume gorri, ume gorrixa. izena. Ume jaio berria.
2. ume gorri, ume gorrixa. izena. (Eibar) "Polluelo (txoriarena) recién eclosionado." (SB Eibetno). ume zorri, ume zorrixa. izena. (Eibar) Ume lotsabakoa.
Gaur egunian ume zorri guztiak zigarrua auan dabela ibiltzen die kalean. (AAG Eibes). umía azi. (b). aditza. Criar un niño. Berak bakarrik azi zittuan bost umiak.
umía eiñ. Abereak umea izan. Katuak umiak eittu. umía éitteko egon. (c). esapidea. Haurdun edo ernari egon. Animaliez zein pertsonez. Biae gaztia umia eitteko dago. Sin. ernari egon. (animaliak), ume esperuan egon (pertsonak). Ik. ernári. umia izan. (a). aditza. UMIA EUKI. Erditu, familia izan. Maikak umia izan —(edo euki)— dau joan dan astian. Sin. euki. Sin. famílixia izan. úmiak eiñ. (c). esapidea. Hacer(se) pedazos. Neskatilliai platera eskutan artzen lagatzen bajatzu laster eingoittu umiak.
umeáldi, umealdíxa. (b). izena. Animaliak umeak egiten ditueneko aldi bakoitza. Camada. Konejuak urtian bi umealdi ero iru izateittu. Ardien kasuan, baita artaldearen bildots-egite bolada bakoitza. Urte batekuak baiña umealdi diferentetakuak die onek billotxok.