Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ugáldu
ukat egiñ
ugáldu. (b). da aditza. Ugaritu.   Aumentar en número. Aspaldixan tabernak ugaldu ta taillerak urrittu. Sin. ugaríttu. Ant. gutxíttu, urríttu.
ugar. Ik. úar.
ugari. 1. ugari, ugeri. (b). zenbatzailea. Abundante. Jente ugari dabill kalian./ Orrek ipuiña ugari dauka./ Ugari dago aurten perretxikua./ Emakumia, umiak ugeri eukitzeko eta lan ugeri eitteko. Mertz. (AA BergEus) UGERI ere bai Osintxuko adinekoek. Ant. urri. 2. ugari, ugaríxa. (b). adjektiboa. Zer asko duena. Atributo gisa erabilia ia beti.   Abundante, de muchas unidades. Bedar txarra ugarixa izaten da./ Kasta ugarixa da ijittuena./ Ondo ugarixak die etxe aurreko madarixakBedar txarra ugarixa izaten da./ Kasta ugarixa da ijittuena./ Ondo ugarixak die etxe aurreko madarixak. Horrelako testuinguruetan bakarrik. Ez da esaten "ugarixak izan zien iez huelga-egunak" eta horrelakorik. Honelakoetan ugari. Ant. urri.
ugaríttu. (b). da aditza. Aumentar en número. Sin. ugáldu. Ant. gutxíttu, urríttu.
© Ezezaguna
ugaríxo, ugarixúa. (a). izena. UGARATXO (EIB.), UGATXO (ARAM.). Igela.   Rana. Probaittuzu ugarixo-ankak? Ba oso gozuak ei die. Ik. txántxiku.
ugez. UEZ. Uez entzun ohi da gehienetan osagai hau duten ondorengo berbetan.
ugézaba, ugézaba. (b). izena. Ugazaba.   Patrono, amo. Uezabakin burrukan eiñ i dau./ Uezaba geixao ibiltzen da errenterua daonian, da errixan ero daukanian bere nausixa. Orduan esaten da “uezaba da alako”. Don. Esan U Ik. jábe, nausi.
ugéz-áitta. (d). izena. Aita-ordekoa.   Padrastro. Uez-aitta ta uez-ama, ba padrastrua ta madrastia. Uez-alabia ba ospiziokua danian. Uez-semia ba berdin. Uez-... hospizioko seme-alabak direnian bakarrik ez; baita norbere aita edo amaren alargundu ondorengo ezkonkidea (uez-aitta, uez-ama), eta jakina, haren seme-alaba ordeak (uez-anai-arrebak). Adinekoek bakarrik ezagutzen dute hitza. Ik. aitta-órde.
ugéz-áizta, ugéz-áiztia. (d). izena. Ahizpa-ordea.
ugéz-álaba, ugéz-álabia. (d). izena. Hija adoptiva. Sin. alába ordéko. Ik. ugéz-áitta.
ugéz-áma, ugéz-áma. (d). izena. Madrastra. Sin. ama-órde. Ik. ugéz-áitta.
ugéz-ánai, ugéz-ánaia. (d). izena. Anai-ordea.   Hermano adoptivo.
ugéz-árreba, ugéz-árrebia. (d). izena. Arreba-ordea.   Hermana adoptiva.
ugéz-séme, ugéz-sémia. (d). izena. Hijo adoptivo.
ugéz-ume, ugéz-umia. (d). izena. Hijo/a adoptivo/a.
újentu, újentua. (c). izena. UNJENTU. Ukendua.   Ungüento, pomada. Etorri zaitte gurera, ujentu on bat daukat erriandako./ Unjentu au emuteko esan dost medikuak. Gaur pomada entzuten da, baina gure mutikotan ez.
Ujolde, . (a). toponimoa. (Elosu) UJELDE . Elosuko auzounea.
úju eiñ. (d). du aditza. Oihu egin. Gabaz uju eitten daben orri esaten jotsau gau-txorixa. Don. Gau-txorien oihuez entzun dugu bakarrik.
uká-perte. (d). UKÁ-PUERTE. Ijitoek zuten ohizko defentsa dena ukatzea zen. Antzinako ijito-kontu ezagunean aitak preso daramaten semeari Uka-perte (uka fuerte) duela izena oihukatzen dio; dena uka zezala esateko modu zuhurra.   En un cuento popular de gitanos el padre grita a su hijo detenido que diga llamarse "Uka-perte", sugeriendole así que lo niegue todo. Uka-perte, uka-perte dek ire izena! Uka-perte zala bere izena aittak esate jotsan semiai. Ukatzeko esan nai jotsan, baiña ezin esan ori direktamente ta. Ingo juan lapurretan bat ero zeoze, ta guardazibillak eruango juen da. Ukaperte dek ire izena, uka-perte mutiill! Klem. Tor. Etxebarriaren lexikoian ere badator honen aipamena: Uka, Jose, uka, eta egon zu orretan! Eta: Uko, Jose, uko, kastia bazara! (Etxba Eib).