Hiztegia
txistára. TXISTADA. 1. txistara, txistaría. (d). izena. Txistada; "txist" edo antzeko zerbait ahoskatuz eginiko deia. Llamamiento con un sonido inarticulado, "tz", "ps", o similar. Atzian txistaria entzun dot, zeiñ ete zan, eta bera./ Pasatzerakuan txistaria ein ddotsat baiña ezta akordau.
txistaria eiñ, batik bat. Txistaria eiñ, batik bat.
2. txistara, txistaría. (b). izena. (haur hizkera.) Indizioa. Inyección en lenguaje infantil. Medikuak txistara txiki bat emun biotsu, baiña txiki-txikixa. TXISTARIA EMON edo TXIST EGIN. Ik. indizíño.
txíst eiñ. (b). dio aditza. (haur hizkera.) Indizioa sartu. Txist eindda pasauko jatzu pupua./ Txist ein biotsut, baiña eztotsut miñik emongo. Ik. txistara.
1. txístu. 1. txístu, txístua. (a). izena. Musika tresna. Chistu. Dena dela "danboliñ-txistu" deitzen dio adineko askok ohizko txistuari eta "txistu" flautari. Ondo joten dau txistua Iñakik. Kikio eztok sekula ikusi? Txistua aretxek jote jok. Txistua dok, eztok danbolin-txistua, danbolin-txistua istrumento diferentia dok eta. Don.
2. txístu, txístua. (b). izena. Silbido. Etxian banago joidazu txistua. Ik. fío. txístua jo. (b). du aditza. Silvar. Zeintzuk ibilli die bart txistu-joka?/ Trenak txistua joten dau tunelian sartzeko. Sin. fíua jo. txístuka. (c). adberbioa. Txistuarekin dei egiten. Txistuka txistuakin diar itten dabenian, "baiña “él venía silbando”", ba txistutan zetorren. Klem.
txístutan. (c). adberbioa. TXISTU-JOKA. Txistu-joka. Silbando. Txistutan zetorren zuen mutikua./ Ixo, zein dabill or txistutan?/ Zetan zabitz zu txistu-joka? Ik. txístuka. 3. txístu, txístua. (b). izena. Pitilina, zakila. Pene. Zetan abill i txistua bistan? Sin. pitíliñ, txilíbittu.