Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txirki-mirki
txirrist eiñ
txirki-mirki. izena. (Antzuola) 1.  txirki-mirki, txirki-mirkixak. izena. (Antzuola) "Traste txikiak, baliorik gabekoak, merezi ez dutenak. Ezer eztot erosi, txirki-mirkixa besteik etzeuan." (Lar Antz). 2.  txirki-mirki, txirki-mirkixak. izena. "Chuchería. Hainbeste txirki-mirki ezizu jan./ Oingo umiak zenbat txirki-mirki jaten daben!" (Lar Antz).
txirkora, txirkoria. izena. (Leintz) TXISKORA (OÑ., LEIN.). Elur pikor gogor eta hotza.
txírla, txírlia. (b). izena. Almeja. Arroza txirlekin jan giñuan. Lehenago badirudi txikiei zein handiei "txirla" esaten zitzaiela. Orain, aspalditxotik, jende gehienak handiei álmeja deitzen die, eta txikiei almeja edo txirla.
txírlo, txírlua. (c). izena. Bola-jokoan, jo beharreko makila bakoitza.   Birlo, pieza de madera que hay que derribar en le juego de bolos. Emengo bolalekutan iru txirlo jartzen die zutik boliakin botatzeko.
txirlora, txirloria. izena. Viruta. Sin. txíribi.
txirrika, txirrikia. (d). izena. Polea, polearen errubera. Len ikusten dozu zelan zeukan txirrikia goixan, da kate bat zeukan baldiakin, da aura botatzen zan bera, da etaatzen zan ura. Jul.
txírriki-txárraka. (c). adberbioa. TXÁRRAKA-TXÁRRAKA. Nahikoa lanekin, apurka-apurka; baina hala ere ibili, egin..." (Andar, hacer...) poquito a poco, con cierta dificultad. Edade aundixa be badaukau ta... emen gabitz txirriki-txarraka./ Arek txirriki-txarraka azkenian titulua etara eingo jok. Zaharrez, batik bat. Ik. txirri-txirri.
txírrin. 1. txirriñ, txirríña. (c). izena. Timbre. Gaur despertadoriak eztost txirriñik jo. Ate-kanpokoari tinbre gehiago txirriñ baino. 2. txirriñ, txirríña. (c). izena. (haur hizkera.) Zila.
txirrínbola, txirrínbolia. (d). izena. TXIRRINDOLA. Egurrezko edo burdinazko uztaia, lehengo umeen jostailua.   Aro de madera o metal con el que jugaban los niños. Txirrinbolia, banasta-esparka batekin einddako aro bat pe, txirrinbolia. Aro batzuk izete zittuan burdiñazkuak eta gero ola zer batekin ibiltzekuak, alanbre bat okertuta. Klem. Zenbaitek txirrinka edo txirringa ere deitzen dio honi, burdinazkoari, batik bat. Antzuolan txirringeleta.
txirrínboletaka. (c). adberbioa. TXIRRINBOLETAN. Zilipurdika. Ik. txilípurdika.
txirrindola. izena. (Eibar) Antzina, bizikletaren gurpila. Ik. txirrínbola. txirringa. izena. (Eibar) "Branle, baile en corro, sin música, típico de Cuaresma y Semana Santa.   Garizuman dantzian ordezkua. Neska-mutillak eskuak emon eta biribil bat egitten zeben bat barruan zeguala." (SB Eibetno)
txirrindula, txirrindulia. izena. (Eibar) Bicicleta.
txirringa. izena. (Eibar) "Branle, baile en corro, sin música, típico de Cuaresma y Semana Santa.   Garizuman dantzian ordezkua. Neska-mutillak eskuak emon eta biribil bat egitten zeben bat barruan zeguala." (SB Eibetno)
txirrinka. TXIRRINGA. 1. txirrinka, txirrinkía. (d). izena. Hala deitzen zaio gurdi zorrotzaren gurpil-uztauari, polea-gurpilari eta gisa honetako beste zenbait gauzakiri. Ik. burtxirrínka. 2. txirrinka, txirrinkía. (d). izena. Zurezko edo burdinazko uztaua, haurrak jostailutzat erabiltzen zutena. Txirrinkiakin kamiñuan ziar ibiltze giñan, makilla batekin manejauta. Sin. txirrínbola. 3. txirrinka, txirrinkía. (d). izena. (Leintz) Rueda. Adineko zenbaitek gurpilaren adiera guztietan darabil hitza.
txirrípitiñ, txirrípitiña. (d). adjektiboa. "Un niño de mal contentar y mal humor. Txirripitin xaok: está disgustado." (Izag Oñ).
© Ezezaguna
txirrískilla, txirrískillia. (c). izena. TXIRRISTILLA. serinus serinus. Txori kantari txikia. Serín Kantari ona da txirriskillia. Txirriskilla eta kardutxoria berdin samarrak, baina bi klase direla dio Don.k: Kardutxorixa beti karduan da txirriskillia beti azixan.
© Aitor Usobiaga
txirrísta, txirristía. (c). izena. Umeak irristaka ibiltzeko leku labana, eskilara baten baranda, adibidez.   Lugar donde los niños juegan a deslizarse. Uberako elizako eskilaretan zan gure mutikotako txirristia. TXIRRISTAKA edo TXIRRISTAN ibilLi. Txirristan jolasean ibili. Oroitzen naiz txikitan gonbidautzara Eibarrera joaten ginenean han PARRA-PARRAN ibiltzen ginela, Maria Angela kaleko eskilaretan. txirrístaka edo txirristan ibilli. TXIRRISTAN. Txirrístaka edo TXIRRISTAN ibilLi. Txirristan jolasean ibili. Oroitzen naiz txikitan gonbidautzara Eibarrera joaten ginenean han parra-párran ibiltzen ginela, Maria Angela kaleko eskilaretan.
txirristara, txirristaria. (c). izena. (Oñati) "Isurkin apur bat.   Lo que se saca en un tirón al ordeñar." (Izag Oñ).