Hiztegia
tximíño, tximiñúa. (a). izena. Mono.
. tximiñuának eiñ. (c). esapidea. TXIMIÑÚA BÉZELAXE IBILLI. Esfortzu edo ahalegin handia egin. Tximiñuanak eitten ibilli tta azkenian ezetarako bez./ Elusura Otabetan. Joliin, lelengo ibilli bedarra batzen tximiñua bezelaxe... da gero oiñez dinbili-danbala izardi batian Elusura erromeixara. Cel. (AA BergEus, 336. o.).
tximiñokeríxa, tximiñokerixía. (c). izena. Monería. Ibilli tximiñokerixetan arbola puntan da gero etorri azurrak koliakin pegatzera.
tximísta, tximistía. (d). izena. Oineztua. Relámpago. Gure denporan oiñeztu eta oiñeztarri entzun izan dira ia bakarrik, baina lehengo zaharrek tximista eta tximistarri ere esaten zituzten. Bada familia bat San Juanen "Tximistía" ezizena duena. Sin. oiñéztu, tximísta. tximistian pare. (c). esapidea. ETXANDO TXIMISTAS. Abiada bizian. Berriz be, bestaldia artu nebanian, etxando tximistas jarraitu najuan arru batetik bera. (SM Ezten)
tximoso, -a, tximosua, -ía. (b). adjektiboa. Tximaluzea. Greñudo, -a. Aspaldixan tximoso bat eindda zare. Ik. tximáluze.
txímutx txákur, txímutx txakúrra. (d). izena. Cierta raza de perro muy común hasta hace poco, muy vivaz y de pequeño tamaño. Tximutx txakurrakin kazan eitte zeban askok.
txinbili-txonbolo. onomatopeia. "Umea altzoan hartu edo seaskan umeari lo eragiteko alde batera eta bestera egiten den mugimendua. Gehienek su aurrean egiten zuten. Tiok su aurrian artu eta txinbili-txonbolo eraitte zoskun umore oneko zeuanian." (Lar Antz) Sin. zinbili-zanbulu. txinbili-txonbolua. (d). Antzinako lo-kanta baten hasiera: Txinbili-txonbolua enok ni zorua, sardiña burua baiño obe dok oillua. Klem.
Musika aldatuz errepikatu ohi zan. Ik. txándorrika.
txínbo, txínbua. (c). izena. (Eibar) "Txinbo berbia ixa edozein txori txikintzat erabiltzen dogu Eibarren. " (Sarasua).
Eibarren esaten da, batik bat. Ondoren datoz txinbo mota batzuk. bigotedun txinbo, bigotedun txinbua. muscicapa striata. Papamoscas. errekako txinbo, errekako txinbua. izena. cettia cetti. Ruiseñor bastardo. (Saras Hegaz).
Ik. pikutxóri, sasitxori. txinbo burubaltz, txinbo burubaltza. izena. atricapilla sylvia. Curruca capirotada. txinbo egozuri, txinbo egozurixa. izena. ficedula hypoleuca. txinbo karkar, txinbo karkarra. izena. saxicola torquata. Tarabilla.
txinbo ori, txinbo orixa. izena. sylvia borin. Curruca mosquitera.
txínbo txákur, txínbo txakúrra. (d). izena. Perro chimbero. Len, kazia ugari zanian, txinbo-txakurrak pe bai.
txindúrraski, txindúrraskixa. izena. Landare bat da. Ez dakigu zein baina txindurri bedarra izan daitekeela pentsatzen dugu Donatok eman digu izena. Etim.: txindurri+aski.
txíndurri, txíndurrixa. (a). izena. TXINDDURRI, TXINDORRI, TXINGURRI (LEIN.). Hormiga.
Txindurrixak erlabixuai:. esaera. Lanik egin ez eta gero eskean dabilenari esaten zaio.
Txindurrixak erlabixuai: txindurrixak elefantiai irabazi. esapidea. "Txikia eta haundia borrokan edo lehian dabiltzanean, txikiak irabaz dezakeela adierazi nahi du." (Lar Antz).
txíndurri bédar, txíndurri bedárra. (d). izena. . polygonum persicaria. Persicaria. Sustraia etzana du eta korapiloetatik zuztar berriak botatzen ditu. Kirtena, ostera, zuzen-zuzena. Hostoak melokotoiarenak bezalakoak, erdian beltzune batekin. Leku hezea gustatzen zaio eta zaindu gabeko baratzetan hazten da batez ere. Egosita hartzen da bai sikatzeko, bai zauriak ixteko. Sin. pipar bédar górri.
txíndurrittu. (b). zaio aditza. Entumecerse, dormirse un miembro. Ankia txindurrittu jat. Azen.: txindúrrittu ere bai.
txínga. 1. txínga, txíngia. (b). izena. Argolla de hierro fija a la pared. txingan— eta goiz guztia tabernan kartetan.
2. txinga, txingia. izena. (Antzuola) "Euskaraz egitearren zigor modura ikasleari ematen zitzaion eraztun edo aro modukoa. Azkenengo izaten zuena eskolan geratzen zen zigortuta." (Lar Antz). 3. txinga, txingia. izena. (Antzuola) "Sutarako egurrak txikitzeko erabiltzen zen tresna. Cuña de hierro." Lar Antz).
Txingiakin txeetze giñutzen laberako egurrak ogixa in bi giñuanian.