txíndurri bédar

© Ezezaguna
txíndurri bédar, txíndurri bedárra. (d). izena. . polygonum persicaria. Persicaria. Sustraia etzana du eta korapiloetatik zuztar berriak botatzen ditu. Kirtena, ostera, zuzen-zuzena. Hostoak melokotoiarenak bezalakoak, erdian beltzune batekin. Leku hezea gustatzen zaio eta zaindu gabeko baratzetan hazten da batez ere. Egosita hartzen da bai sikatzeko, bai zauriak ixteko. Sin. pipar bédar górri.