Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txiko, txikue. izena. (Leintz) Moxala. Ik. móxal.
txikol, txikola. izena. (Leintz) Txirikila. Ik. txiríkill.
txikote, txikotía. (d). izena. TXIKOTA. Ganaduak ostikoka egin ez zezan hanka lotzeko erabiltzen zen tresna. Uztau bat bere ziriarekin. Txikotía esaten jakon, ganauai ankia jaso, ola sartzen jakon, da amen ziri bat, aurreko ankia doblauta, ostikaka eiñ eztaixen. Txikotía esaten jakuan ari. Ganauai doblatzen jakon ola, ta aro ori sartzen zan; emen ziri bat. Orduan ezin zeban zuzendu, eziñ apoiau lurrian. Eta ari txikotía. Don Ez dakit TXIKOTE ala TXIKOTA den.
txikupleittu. TXIKÚFLAITTU. 1. txikúpleittu, txikúpleittuak. (d). izena. Eztabaida, ika-mika. An ebitzen Miren eta Pello berotuta txikopleittu batian./ Joan zaittezte bixkor itturrira, ainbeste txikuflaittu barik. Gure amak dio aita-jaunak esaten ziela, anai-arrebak uretara zein joan eztabaidan zebiltzanean. Bigarren osagaia "-pleitu" hitza izan daiteke. 2. txikúpleittu, txikúpleittuak. (d). Perifollo? Jesus... eskuz inddakua izango da. Makiña bat txikuflaittu badau beintzet. Gure amari behin entzuna, kolore eta dibuju askoko jertse batez.
txíldor, txildórra. (c). izena. TXELDOR, TXINDOR, TXINTXOR. Begi ondoan sortzen den garautxoa.   Orzuelo. Begixan sarri izate zeban txildorra mutikotan.
txíle, txília. (d). izena. TXILLA. Listón delgado que se clava antes de aplicar el yeso del cielo raso. Suelorrasua ipintzeko lelengo txiliak joste zien./ Txillia esaten zana len suelo rasua-eta eitteko. Oiñ eskaiolia dana ibiltzen da, baiña len dana egurra, txillia. Sebas. Txileen artean zentimetro bateko bitartea uzten da, igeltsua bertan oratuta gera dadin. Bestelakoei, ezkinetan eta ipintzen direnei, listoe. Ik. listura.
txilibittero, txilibitterua. adjektiboa. (Antzuola) "Pertsona arina, txoriburua, seriotasun gutxikoa. Makiña bat txilibitero dao erri onetan." (Lar Antz). Sin. frantxuleta, txilibitu (Lar Antz). Sin. kaskáriñ, txóliñ.
txilíbittu. TXILIBITU. 1. txilíbittu, txilíbittua. (c). izena. Flauta. Erregiak beiñ txilibittu txiki bat erregalau zosten. 2. txilíbittu, txilíbittua. (c). izena. Silbato. Arbitruai lokatzatan galdu jakuan txilibittua. Sin. txíflo, píto. 3. txilíbittu, txilíbittua. (c). izena. Zakila.   Pene. Zer eitten dozu txilibittua bistan. 4. txilíbittu, txilíbittua. (c). adjektiboa. Txorimaloa.   De poco seso. Arek edozer gauza, txilibittu samarra dok eta. Sin. fláuta.
txilibrízkau. (c). da aditza. (eufemismoa.) Mozkortu samartu.   Ponerse piripi. Mozkortuta ez baiña puxkat txilibrizkauta gendeztan./ Puxkat txilibrizkatzen danian salaua jartzen dok. Umorezkoa.
© Jaione Isazelaia
txíliñ, txilíña. (b). izena. Campanilla. Monagilluai txiliña galdu jako. Sin. kanpánilla.
txilípala.
© Jaione Isazelaia
1. txilípala, txilípalia. (d). izena. Arto-kirtena luzetara erditik ebakiz lortzen den perkusio-tresna, garai bateko haur-jostailua. Babak batzen laguntzen badostazu, txilipalia eingo dotsut.
2. txilípala, txilípalia. (d). izena. (Osintxu) Urte-meza ondoren bertan izandakoei tabernan ateratzen zitzaien hamarretakoa, hildakoaren familiaren kontura, jakina. Urtia zanian, urte-mezia, ta txilipalia esaten jakon orduan, tabernan etaratzen zeben ardao gozuak eta, pikuak eta, gailletak eta, kafiak eta. Txilipalia. Ben.
txilípurdi, txilípurdixa. (d). izena. TXATXILIPURDI, TXITXILIPURDI, ITXILIPURDI. (LEIN.). Burua lurrean jarrita emandako buelta. Gola sartzen daben bakoitzian txilipurdixa Sin. buerda. txilípurdika. (c). adberbioa. TXATXILIPURDIKA, TXITXILIPURDIKA, ITXILIPURDIKA. (LEIN.). Dando vueltas con la cabeza apoyada en el suelo. Makiña bat txilipurdika eitten giñuan ganauzaiñian./ Arantzan trabau eta txilipurdika jausi zuan mugan bera. Ik. txirrínboletaka.
txilíxo, txilixúa. (a). izena. Chillido, grito agudo. Egundoko txilixuak etara zittuan poltsia arrapau zotsenian. txilíxoka. (a). adberbioa. Chillando. Klasian sartu naizenian txilixoka baten zebitzen danak. Ik. karráxika.
txíma, txímak. (b). izena. (adierazkorra.) Ileak.   Cabellera, generalmente cuando ésta esta revuelta o mal compuesta. Greñas. Jesus, neska orrek daroia tximak.
tximáluze, tximáluzia. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Ileluzea.   Melenudo, -a, greñudo, -a. Mutill tximaluze batekin zebillen. Kutsu peioratiboa du. Ik. tximoso, -a.
© Jaione Isazelaia
tximeléta, tximeletía. (a). izena. MITXELETA. Mariposa. Sin. mitxeléta.
tximínixa, tximínixia. (a). izena. Chimenea. Orrek, ganorabako orrek, Altos Hornosko tximinixa puntatik botata be eleukek abixadaik artuko (esaera-txistea). Ik. suetxe.
tximíño, tximiñúa. (a). izena. Mono. . tximiñuának eiñ. (c). esapidea. TXIMIÑÚA BÉZELAXE IBILLI. Esfortzu edo ahalegin handia egin. Tximiñuanak eitten ibilli tta azkenian ezetarako bez./ Elusura Otabetan. Joliin, lelengo ibilli bedarra batzen tximiñua bezelaxe... da gero oiñez dinbili-danbala izardi batian Elusura erromeixara. Cel. (AA BergEus, 336. o.).