Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tornuzill
tra
tornuzill, tornuzilla. (d). izena. Torno. Ik. dornu.
tórpe, tórpia. (a). adjektiboa. Torpe. Ik. trópe. astua atzeruzka baiño torpiaua izen. esapidea. Oso baldarra izan.
torrada, torradia. (a). izena. Esnetan eta abar bustitako ogiz egiten den Aratuste goxokia.   Torrezno de pan. Karnabalak etortzeko desiatzen egote naiz torradak jateko. Askok izen hau ematen dio orez eginikoari, "pella-ri ere. Azen.: torráda, -ía ere bai. Ik. pélla.
tórre. 1. torre, torría. (b). izena. Torre. Pisako torria baiño okerraua da./ Elizako torrera igo giñuan.
© BUAko guztiak
2. torre, torría. (d). izena. Casa torre. Leengo etxejaunen —etxejauna esate jakuen—, da etxejaunen etxiak, torriak, armaarrixakin da. Don./ Len esan doun torre ori, etxejaunak, maiorazko etxiak, torriak... Don. Gutxi erabilia etxe-izenez kanpo. Lehen torretxeak izandako baserri-izen batzuk badira: Arregi-torre, Irala-torre, Torrekua...
torrétu. (b). du aditza. Pilan ipini.   Amontonar, apilar. Azukarra torretuta botatzen dotsa esne-zopei./ Egurrak ondo torretu, sikatu daittien./ Garixa rasiauta izeten da imillaunian, eta bestia torretuta. Don. Ik. tontortu.
tórta, tórtia. (d). izena. Torta, rosquilla. Gero txakurraundi bat santuandako, santuai botatzeko, beste txakurraundi bat tortiandako. Sot. (AA BergEus, 335. o.).
torta-saltzáille, torta-saltzaillía. (d). izena. Erroskila saltzailea. Sin. tortéro.
tortéro, torterúa. (d). izena. Torta saltzailea. Torta-saltzailliak beste atso bat ero bi tta. Gero Priñ-én tartekuak zien torteruak. Cel. Sin. torta-saltzáille. Ik. tórta.
tortíka, tortikía. (c). izena. Itsatsita dagoen zikinkeria.   Suciedad formando costra, adherida a la superficie. Mugre. Gaur baiñua artu biozu, belaunetan tortikia eindda daukazu ta./ Uran tubuak barruan tortikia eindda dauke eta etxakue urik pasatzen. Troska-urak tuboetan uzten duena, haginetako sarroa, etab. tortika dira. Sinonimo da zetaka, baina "mugre", "zikin-kostra" zentzuan bakarrik. Ik. zetáka.
tórtilla, tórtillia. (a). izena. TORTILLA UTSA. Tortilla. TORTILLA UTSA esaten zaio Udalan «tortilla francesari».
© Jaione Isazelaia
tórto, tortúa. (c). izena. Zuztar edo adar inguru beretik irteten den landare edo fruitu multzoa. Segia apurtu dot torto bat jota./ Melokotoi-torto arek eukiko zittuan dozena bat ale./ Zelaittan be torto batzuk eta agertzeittuk, eta “bedarbeltza” esaten jotsau. Don. Ik. sostrópo.
tortoka, tortokia. adjektiboa. (Antzuola) "Izakeraz emakume sinpatikoa eta atsegina ez dena, eta gainera fisikoz haundi eta baldar samarra dena." (Lar Antz).
tortola. 1. tortola, tortolia. (b). izena. Usatortola. Sin. usátortola. 2. tortola, tortolia. (d). izena. (eufemismoa.) Prostituta. I, Basarri, Orrek ee... Sin. neskatxiki.
tórtolos, tórtolosa. (c). izena. Taba. Ardi-azurrak die tortolosak. Sin. sakapon. tórtoloska ibilli. (c). aditza. TÓRTOLOSKA JOKATU. Jugar a tabas. Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokasaltoka. Klem.
total. 1. total. (a). Berdin da.   Total. Etara nai dozuna, total orri igual dotsa, ardaua izan ezkero./ Alperreko lana da erregatzia, total gabian eurixa eingo dau ta. 2. tótal. (c). adberbioa. Zeharo.   Totalmente. Lengo fubola eta oingua total diferentiak dittuk. Gutxi erabilia. total eginda. (c). esapidea. Mozkor-mozkor eginda. Goizeko amarretarako total eindda zeuan. Zoramenaz edo gaixotasunaz ere entzun daiteke. totaléko, totalekúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Neurritik gorako mozkorra. Totalekuakin jeuan Txanbolitterokuan.
tóto. (a). izena. (haur hizkera.) Txakurra. Fuera toto!/ Badator toto. Ik. txitxi.
totólo, totolúa. (d). adjektiboa. Kokoloa, tontoa.   Tontorrón. Ona emote jok baiña totolo samarra. Ik. kokólo, -a.
tótxikitxi. (d). interjekzioa. Voz con la que se llama a la oveja para que se acerque. Totx, ganauen antzera. Totxikitxi. Bai, ganauei ´toz´ bakarrik esate jakuen eta ardixei Aho-sabaiko hots busti gutxi artikulatu bat da "txikitxi" hori, transkribatzen zaila. Ik. toz.
totxo, totxua. (b). izena. Lingote de hierro. Axkorak itten daue Patrizio Etxeberriak, totxuei zulua ataraten dotsa da gero orreik zuluekin martilluan tiratu ta preparau ta itteittu. Bix. Sin. trosko.
toz. (c). interjekzioa. TOITX, TOTX. Abereei, behiei batik bat, etor daitezen esaten zaiena.   Voz con la que se llama al ganado para que se acerque. Toz, toz, ala, goazen, toz, etxera... Etim.: "hatoz", ziurrenik. Ardiei totx! edo totxikitxi! esaten zaie.