Hiztegia
tokáu. (a). da-zaio aditza. Tocar, corresponder. Zeiñi tokatze jako fregaua eittia? Bestalde, Ari tokau eitte jako esan ohi da, batzuetan ironiaz, honako honetan bezela: Gizon aberats batekin ezkondu ei zan Eibarko neska bat, eta andik puntuko joan ei jakon amai negarrez, gizonorrek keridia zeukala ta. Amorrek esan ei zotsan: "Badakizu ba, ari tokau eitte jako ta".
bai tokáu be astuái pólaiñak. esapidea. BAI TOKÁU BE ASTUÁI KÓNFITTAK. Dagokiona baino jazkera dotoreagoa eramateagatik edo halako gauzengatik norbaitez adar-soinuan esan ohi den esapidea.
tókatzeko be aundixá izan. (c). esapidea. BAI TOKAU BE. Ezusteko txarra edo zelebrea gertatu.
tokera. (Eibar) "Juego de dinero que se hacía con monedas de cobre. El que más cerca de la pared o de un cuchillo clavado en el suelo dejaba la moneda se llevaba el resto." (SB Eibetno). Ik. doke joku.
tóketa, tóketia. (d). izena. Musika pieza. Eta gero Bidekutzian bi, toketak esaten gontsan, bi pieza, toketak zien orduan. Sot. (AA BergEus, 334. o.).
Erdarazko "
tókilla, tókillia. (b). izena. Toquilla, chal. Gero asi zien tokilla batzuk; aura abrigo aundixa izete zan, tokillia, gerriraiñoko zera. Aniz.
tokillo, tokillua. izena. (Antzuola) "Ganbara bazterrean egoten zen toki itxia; bertan txitak ateratzen ziren edo mizpirak gordetzen ziren. Erautzan txorixuak tokilluan eote zien." (Lar Antz)
Etim.: toki+illun. Bada Oñatin Tokillo izeneko baserria.