Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tinko
tirátu
tinko, tinkoa. izena. (Eibar) "Estaca, palo.   Erromarak, itxitturak eta antzerakuak eusten dittuen egur zatixak; baitta ortuan landareri (tomatia, babak...) zuzen hazi deittian aldamenian ipintzen jakuezenak be." (SB Eibetno). Ik. ésola, párra.
tínta, tíntia. (a). izena. Tinta.
tintáu. (a). aditza. Tintar, teñir. Esku guztiak tintauta ekarrittu eskolatik. Bergaran oihala tintatu ohi da: Tintautako arixak ekartzen zian, baiña bestela, gero ankiña eitteko, azula eitteko, orrek danak arixa tintau barik, eta gero tintau. Josu.
tínte, tíntia. (a). izena. Tinte. Besteak beste, zenbait zuhaitzi sortzen zaiona. Beiñ gabonak ezketzio pasatze akon aitzari-txa, tintia formatze akue ipurdixan. Sebas. Behin abenduko hilbehera pasatu ondoren tintea asko gehitzen zaio zuhaitzari; horregatik, siku dagoen bitartean, hau da, azaro eta abenduko ilbeheran, botatzea komeni da tinterik atera ez dakion.
tintero, tínterua. (b). izena. Tintero.
tíña, tíñia. (d). izena. Lixibontzia, hala deitzen zitzaion etxe gehienetan.   Tina de colada. Sukaldetan be leku askotan egote zuan tiñiandako lekua. Klem./ Erropia, berriz, lixibia; tiñia, tiñia aundixa, egurrezko tiñak..., beia estua ta gora zabala izetia, tiñia. Hil. Sin. errópa-bárrika. Ik. lixa-pótzu, lixíbontzi.
tío, tio. (a). izena. TIÓ-DÓMINGO. Osaba. Tiok bizikletia erosi dost. Berdin mugagabea zein mugatu singularra. Plurala: San Paulotan etortze zien Eibarko tiuak. Osaba edo izeba jakin bat aipatzerakoan honela: TI Ik. izéko, osaba, tía. tio ameriketatik etorri. (c). esapidea. (eufemismoa.) Hilekoa jaitsi. Billurtuta najaon, oin dala iru egun zonan etortzeko tio Ameriketatik, eta etxakiñat abioia galdu-ero.
tióbibo, tióbibua. (a). izena. Tiovivo. Paskuetan etortzen die tiobibuak.
tipíli-tápala. 1. tipíli-tápala, tipíli-tápalia. (d). adjektiboa. Pertsona motela berbetan, ibiltzen, etab.   De poco garbo hablando, andando, etc. Tipili-tapalia..., motela; berbetan ero, ibiltzen ero. Tipirri-taparria: salerosia, eta bestia motela. Klem. Ik. tipírri-táparra. 2. tipili-tapala. (c). onomatopeia. Ibillera motel eta baldar samarrez.   Onomatopeya del caminar despacio y con cierta torpeza. An jetuan gizona tipili-tapala kamiñua betian. Sin. tikírri-tákarra. tirríki-tárraka, tikíli-tókolo, tipirri-taparra, tripili-tapala... Ik. txikili-txakala.
tipírri-tapárra. 1. tipírri-táparra, tipírri-táparria. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Ganora eta grazia andikoa; aldi berean berriketatsua ere bai.   Persona salerosa. Ba bat ola salerosia danian ero, tipirri-taparria. Klem./ Eztau emoten, baiña tipirri-taparria da aura. Emakumeez, batez ere. 2. tipirri-taparra. onomatopeia. Sugarren hotsa. 3. tipirri-taparra. (c). onomatopeia. TIPILI-TAPALA. Ibillera motel eta baldar samarren onomatopeia. Sin. tipili-tapala. 4. tipírri-táparra, tipírri-táparrak. (c). onomatopeia. Lehen goxoki saltzaileek erromerietan saltzen zituzten kartoian itsatsitako polbora bolatxoak, harrian igurtzi eta txinpartaka hasten zirenak.   Voz onomatopeica que da nombre a unas bolitas de pólvora adheridas a un cartón que se vendían a los niños en la romerías. Montoyai (karameleroa) tipirri-taparrak erosi eta an ibiltze giñuztan atzapar guztiak erre biarrian.
típo, típua. (b). izena. Tipo. Gaztelerazko zentzu guztietan, baina batez ere "harro", "lelo" esanahian. Ori dok tipua ori; ze uste jok pa, bera bakarrik bizi dala, ala?
tipóso, -a, tiposúa, -ía. (c). adjektiboa. Tiposo, -a, de buen porte. Gaztetan oso neska tiposia zan.
tíra. 1. tíra, tíria. (c). izena. Salgarritasuna. Gauza batek erraz saltzen denean "tira ona" daukala esan ohi da.   Demanda, facilidad de venta de un producto. Gaur plazan lekiak eztau bape tiraik euki./ Reinetiak febrero aldera eukitzen dau tira onena. TIRA AUNDIxa ere bai. 2. tíra, tíria. (c). izena. Itsaso edo errekak duen eramateko indarra.   Se dice de la corriente de un rio o de la resaca del mar. Errekiak tira demasa dauka./ Saturraranen tiriak ixa eruan giñuzen. 3. tira. (c). Hainbestean ere, hainbestekoa ere.   Bueno, aún. —Ze moduzkua zan pelikulia? —Tira; ikusi zeikien./ Eran barik dauanian, tira, baiña bestela ezin da aguentau. 4. tira!. (b). interjekzioa. Vamos!, por favor! venga ya! Tira gizon! umien aurrian ezta olakoik esaten./ —I, lagaidak milla duro. —Tira, tira! Eskatuixok amai. 5. tira ba!. (b). interjekzioa. Venga pues. Tira ba! Ordua da jaikitzeko./ —Noiz erosi biar dostazu fuboleko zapatak? —Tira ba! Artu bos milla pezeta ta erosi zeuk. 6. tira eiñ. (b). dio aditza. Tirar, estirar. Atiai tira eiñ zabaldu nai bozu. Ik. tirátu. tíraka. (a). adberbioa. Tira egiten. Praketatik tiraka daukat denpora guztia ume petral au./ Zetan zebitzen goizian kable orri tiraka?/ Etzaittut txori txikixei tiraka ikusi nai. NONDIK edo ZERI tiraka.
tirágaillu, tirágaillua. (c). izena. Sutegiko auspoari eragiteko haga.
tirágoma, tirágomia. (b). izena. Tiragomas. Tiragomiakin eitte giñuan txorittan. Gaurko umeek (zer den dakitenek), TIRÁGOMASa.
tíraka. (a). adberbioa. Tira egiten. Praketatik tiraka daukat denpora guztia ume petral au./ Zetan zebitzen goizian kable orri tiraka?/ Etzaittut txori txikixei tiraka ikusi nai. NONDIK edo ZERI tiraka.
tirakára, tirakaría. (b). izena. Tirakada, tira egiten den aldia. Sokatiran iru tirakarara jokatzen da./ Tirakara bat eixok burdi oni./ Azelakotxe tirakarak eitten zotsan zigarruai.
tíran egon. (b). aditza. Estar tenso, en tensión, un objeto, una cuerda generalmente. Ekilibristia ibili deiñ sokiak tiran egon bia dau. tiran lana eiñ. (d). esapidea. Trabajar a tracción un madero (etxegintza). Ik. zutittara lana eiñ.
tiran lana eiñ. (d). esapidea. Trabajar a tracción un madero (etxegintza). Ik. zutittara lana eiñ.
tírante, tírantia. (b). izena. Etxegintzan, hormatik postera botatzen den egurra.   Tirante.