Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tía, tía. (a). izena. Tía. Zer esan dotsu tiak?/ Gure Eibarko tiak (plurala) asko nai doskue. Ik. izéko, tío.
tígre, tígria. (a). izena. Tigre.
tíjera.
© Jaione Isazelaia
1. tíjera, tíjeria. (d). izena. Etxegintzan, gailur-egurra eta goi-hagak eusteko erabiltzen den triangelu formako egitura. Tijeran montauta egoten dok egurra tiriai eusteko, ta tijeria, guk oixe esateotsau. Don. Tijeraren zapatari alboetan hagin bana ateratzen zaio, tijerak alde banatara dituen tijera-besoak kateatuta gera daitezen. tijera-beso, tijera-besúa. (d). izena. Tijeraren egitura sendotzeko erabiltzen den habea. Gero besuak ifintze jakoz, ueko aundixak beera eiñ ezteixan. Sebas. Besoak ez dira tijeraren zapata gainean ipintzen, tijera-postean egindako kaxetan sartzen dira. tijera-poste, tíjera-póstia. (d). izena. Tijerak erdian duen zutikoa. Goian bi hagin izaten ditu tijera-besoekin bat egiteko. tijera-zapata, tíjera zapatía. (c). izena. Tijeraren azpiko egurra. Ori tijerian zapatia. Sebas.
2. tíjera, tíjeria. (b). izena. Oholak zutinik ipintzeko era, euriak garbi ditzan. Oholak elkarren kontra jartzen dira angelu txiki batekin, hartzen duten ura erraz bota dezaten. Ba lenengo euki biar izaten ziñuan tijera ero esateakon; ola ipini bata bestiai zeian, da kanpuan garbittu eitten zan egurra. Martin. tíjeran ipini. (c). aditza. Goian aipatutako eran ipini. Zuk aura ein biozu ebai, da tijeran ifini biozu ola, tijeran; eurixa artu ta sikatzia komeni jako; zerrautsa garbittu ein biejako dana. Sebas.