Hiztegia
tabérna, tabernía. (a). izena. Taberna, bar. Ik. árdandei, sárdandei. Gizon tabernazale, etxe galtzaile. esaera. (Lar Antz). Tabernatik datozenak burua bero eta ankak otz. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
tabernazúlo, tabernazulúa. (b). izena. (adierazkorra.) Taberna. Zentzu peioratiboan, gisa honetako esaldietan. Mendixan obeto, egun guztia tabernazuluan sartuta baiño.
TABERNAZULUAN SARTUTA, batik bat.
tabernero. 1. tabernero, tabernerúa. (b). izena. Tabernaria. Sin. tabernári. 2. tabernero, tabernerúa. (c). izena. Tabernazalea, zurruteroa. Oso tabernerua izan dok bizi guztian.