Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sórki
sotill
sórki, sórkixa. (d). izena. SÓLKI. Buruan emakumeak eraman ohi zuten oihalezko bigungarria, edarra edo beste pisu batzuk eramateko.   Rodete. Sasoe baten edarria ta erabiltzeko azpixan erabiltzen zan zer bat, buruko sorkixa, bigungarri bat. Almoadilla bat, baiña izaten zuan erdixan zulua eta gero zatixekin ola (tirekin) josittako almoadilla bat. Klem./ Búrkua esate jakuan da sólkixa be bai. Borobill bat bigungarri buruan eruateko. Don. Sin. burúta, búrko. Ik. édarra. sorkixan moduan. (d). esapidea. Lotu-lotu eginda. Ume, sorkixan moruan jarri zaittue, lotu-lotu eindda. Goikoa umeari arropa gehiegi jartzen zaionean esaten da.
soro. Ik. soo.
sórta, sortía. (b). izena. TXORTA (GUTXIAGO ERABILIA). Haz, manojo, ramo. Lora-sortia bedinkatzen da San Juan egunian./ Abar-sortak saldu eitte zien labesutarako./ Artu aldiko amar eta sortak eiñ.
sortalde, sortaldia. izena. (Eibar) Este.
sortásun, sortasúna. (d). izena. Junturetako gogortasuna.   Torpeza de articulaciones. Lepuan sentitzen dot sortasun bat... Ik. sor, sortu.
1. sórtu. (b). da-du aditza. Nacer, surgir, crear. Oinddio ezta olako gizonik sortu./ Eztakigu zetatik sortu jakon gaitz ori./ Peñafloridak sortu zeban Bergako Seminaixua.
2. sortu. (c). da aditza. Sorgortu.   Volverse torpe, perder la agilidad. Aspaldixan jan da lo eitten dot bakarrik eta ziero sortuta nago. Ant. lijértu. Ik. sor, sortásun.
soségau. (b). da-du aditza. SOSÍAU. Sosegar(se), calmar(se). Oinddio gaztiak die, baiña gure edadera orduko sosegauko die./ Semeik gaztena sosegau ezindda naikua lan ei dauke.
soségau-éziñ, soségau-éziña. (c). izena. SOSÍAU-EZIÑ. Inquietud, incoformismo con lo que se tiene, búsqueda constante de cosas nuevas.
soségu, sosegúa. (c). izena. Sosiego, calma. Miñ aundixak izaittu gabian da goizalderarte eztau izan soseguik.
Sosio susio, sindikato zikintrato. (d). esaera. Elkarte eta sindikatuenganako mesfidantza adierazten duen aspaldiko esaera.
sosíuz. (c). adberbioa. SOSIGUZ. Soseguz, astiro.   Despacio. Sosiuz juan, eztaukazu prixaik eta./ Eingou bueltatxo bat sosiuz-sosiuz San Juan aldetik? Ik. astíro, poliki, geldi.
sóski, sóskixa. (d). izena. Etxean egindako larruzko haria.   Hilo casero de cuero. Abarkak eta josteko narrua me-mee ebagi tta... soskixakin josi. Klem./ Soskixa izeten zan narruzkua, estu-estua. Mertz.
sóso, sósua. (b). izena. Soso, insípido. Ik. txepel.
sospétxa, sospetxía. (a). izena. Sospecha.
sospétxau. (a). du aditza. Sospechar.
sospetxóso, sospetxosúa. (a). adjektiboa. Sospechoso, -a.
sosprésa, sospresía. (c). izena. SORPRESA. Sorpresa. SOSPRESA dio adin bateko jendeak. SOSPRESAN ARRAPAU. Ezustean harrapatu.
sostrópo, sostropúa. (c). izena. Zuhaitza ebaki ondoren gelditzen den ipurdia eta inguruan jaiotzen diren lakatzak.   La base del árbol talado y las ramillas que brotan alrededor. Sostropo bat arrapau zeban erruberiak eta iduli ein jakun burdi-garua. Sastraka esanahian ere entzun daiteke. Ik. sastráka, tórto.