Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sobráutako
sokátira
sobráutako, sobráutakua. (c). Inork nahi ez duena, sobratzen zelako hartutakoa. Pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan: Au etxakixat sobrautakua edo zer dan, zela-alakua urten jok beintzat eta. Antzinako umezurztegien oihartzuna, ziur asko.
sóbre. 1. sóbre, sóbria. (a). izena. Gutun-azala.   Sobre. Sin. kartá-sóbre. Ik. estésobre. 2. sobre. Ik. sobra.
sóilddu. 1. soilddu. (d). du aditza. Botatako zuhaitz bati adarrak ondotik jo. Baita zutik dagoenari adar guztiak kendu altura bateraino, txopoari edo pinuari egin ohi zaion legez. Piñuak bota, soilddu eta gero kortiau eitten die./ Piñu luzia balitz soilddu. Soilddu dok beetik gorakuai alboko adarrak kentzia. Txopua soilddu, arbola luze bati alboko adarrak kentzia, soilddu. Eta arbola motza baldin bada, buruan, iñausi, adar batzuk kentzia. Don. Ik. iñáusi, triskau, apainddu. 2. soilddu. (d). aditza. Buruan ile gabe gelditu. Buru dana soildduta jaukak. Don.
soil-soillik. (d). adberbioa. Huts-hutsik. Janagatik batik bat.   Sin más aditamentos. Referiéndose sobre todo a la comida. Berakasaldia soil-soillik janda ezin goldara joan.
soiñéko, soiñekúa. (b). izena. SOIÑOKO. Emakumearen gorputz osoko jantzia.   Vestido de mujer. Dotore zare soiñeko barrixakin.
© Josu Okina
andáfuerako soiñekúa jantzi. (d). esapidea. Etxetik kanpora ibiltzeko ohitura handia hartu duten pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan.   Dícese de las personas que salen mucho de casa, de excursión, de juerga, etc. Pantxikak, alargundu zanian andafuerako soiñekua jantzi zeban da arrezkero majo dabil./ Gure matrakia be aspaldixan andafuerako soiñekua jantzitta dabill ba. Etim.: gaztelerazko "anda"+"fuera".
soiñerropa, soiñerropia. izena. "Soinean jazteko arropa. Oberropia illian beiñ garbitze zan; soiñerropia astian beiñ." (Lar Antz). Ik. oe-errópa.
soiñían. (c). adberbioa. Soinean. Aldean, gorputzean. Jantziez bakarrik. Soiñian jantzitta; soiñian zeukan nik erregalautako soiñokua. Klem./ Kamisetia besteik etzeukan soiñian jantzitta. Soiñian (inesiboa) bakar-bakarrik. Bestela gorputz. Badatoz, dauzkenak soiñían eta dakixenak miñían. (d). esaera. Gure amak dio soineko berria estreinatzen zutenean Amatiñora joaten zirela tiari erakustera, eta honek esaera hau esan ohi zuela. Norbait itxura hutsa dela adierazteko ere esaten da.
soiñu. 1. sóiñu, sóiñua. (b). izena. Eskuko zein ahoko soinua.   Acordeón, y también filarmónica. Zuen tio Tomas artistia zuan soiñua joten./ Soiñu barrixa erosi dau. Eskukoa, batik bat. Ik. aóko sóiñu, eskúko sóiñu, soiñu aundi, soiñu txiki. sóiñua jo. (b). aditza. Akordeoia edo filarmonika jo. Uberan ezin zala agarrauan eiñ eta Lezanera etorri; zuen tio Tomasek soiñua jo, ta dantzan jota fuego. 2. sóiñu, sóiñua. (c). izena. Musika-otsa.   Sonido de música Etxetik entzuten zan plazako soiñua./ Dantza-soiñua entzun orduko egoneziñik jartzen da.
soiñu aundi, soiñu aundixa. (c). izena. Acordeón de piano.
© BUAko guztiak
soiñu-jóle, soiñu-jolía. (b). izena. SOIÑO-JOLE, SOIÑO-JOTAILLE. Acordeonista. Afaixa daukau soiñu-jole ta guzti.
soiñu txiki, soiñu txikixa. (c). izena. Acordeón diatónico.
soja, sojia. izena. (Eibar) "Defecto o grieta del metal. Honek etxok balio, sojia jaukak." (SB Eibetno).
soka, sokía. (a). izena. Cuerda, soga. sokía ekarri zerbaitek. (c). esapidea. Ondorio luzeak ekarri. Roldanen asuntuak oinddio sokia ekarriko dau./ Errezena ein ddozu, orrei dirua emotia. Baiña gero orrek sokia ekarriko dau: laster dittuzu beste amar atzetik.
sokadantza, sokadantzia. izena. "Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados." (SB Eibetno). San Juan egunean Untzagako plazan egiten da Eibarren.
© Aitor Usobiaga
sokagíñan. (c). adberbioa. Sokagintzan, sokak egiten. Aittak eitten zeban sokagiñan. Eli.
sokakára, sokakaría. (d). izena. Sokakada. Aspaldiko luzeera neurria. 20 edo 30 metroko soka aipatzen du Hilarik.   Antigua medida de longitud. Ta gero ori neurri zanian, ba, asko izango zan, da esan i eban ala be: “Joño, ementxe beste sokakaa bat ogei metrokua ero, ogetamarrekua, ero, eztakiu sokioi ze ebixen. Hil.
sokamútur, sokamutúrra. (b). izena. Herri-jaietako jolasa, zezenak lepoan soka luze samarra lotuta duelarik kalez kale egiten dena. Paskuetan aurten be badago sokamuturra.
sokásalto, sokásaltua. (a). izena. SOKASALTOKA. Haur-jolas ezaguna. Inesiboan ia beti.   La comba. Sokasaltua beste jolasik etzan izeten orduan./ Ibilliko ga sokasaltuan?/ Sokasaltuan artistak giñan txikittan. SOKASALTUAN IBILI, JOLASTU. SOKASALTOKA ere bai: Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokásaltoka. Klem.