soiñían

soiñían. (c). adberbioa. Soinean. Aldean, gorputzean. Jantziez bakarrik. Soiñian jantzitta; soiñian zeukan nik erregalautako soiñokua. Klem./ Kamisetia besteik etzeukan soiñian jantzitta. Soiñian (inesiboa) bakar-bakarrik. Bestela gorputz. Badatoz, dauzkenak soiñían eta dakixenak miñían. (d). esaera. Gure amak dio soineko berria estreinatzen zutenean Amatiñora joaten zirela tiari erakustera, eta honek esaera hau esan ohi zuela. Norbait itxura hutsa dela adierazteko ere esaten da.